Mintza Eguna berbalagunen jaia Elizondon egingo da aurten, bagilaren 4an
2011-05-27 11:52 Euskerea berbagaiTopagunea Euskara Elkarteen Federazioak 2011ko Mintza Eguna aurkeztu barri dau. Seigarren edizinoa izango da aurtengoa, eta bagilaren 4an, Elizondon egingo dabe. Mintza Egunean Euskal Herri osoko berbalagunek alkar ezagutzeko aukerea eukiko dabe.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak 2011ko Mintza Eguna aurkeztu barri dau. Seigarren edizinoa izango da aurtengoa, eta bagilaren 4an, Elizondon egingo dabe. Mintza Egunean Euskal Herri osoko berbalagunek alkar ezagutzeko aukerea eukiko dabe.
Euskera alkarteek, herrietako euskaltegiekaz, eta euskalgintza hainbat eragilegaz batera, antolatutako mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen daben berbalagunen jaia da Mintza Eguna. Aurton, Elizondon mintzapraktika mobimentuaren neurria ezagutarazoteaz gan, ikasturteari amaiera goxoa emongo jakola adierazo dabe ekimeneran arduradunek.
Gero eta jente gehiagok daki euskeraz, hizkuntzearen ezagutzea zabalagoa da. Erabilerea be haziz doa, baina erritmo apalagoan. Askoren harreman sareak erdaldunak dira; eurentzat gatxa da euskera jakitetik euskeraz egitera pasetea, egin dabe gogoeta Topaguneko ordezkariek. Pausu horretan laguntzeko mintzapraktika egitasmoak sortu dira hainbat herritan.
Berbalagunek euskerea hartu-emonen sarea sortu eta zabaldu egiten dabe, ganera ingurune euskaldunak sortzen dira herrietan, eta euskalduntze prozesua amaitzen dabilzan personei, ikasitakoa praktiketako aukerea emoteaz aparte, euskerea aisialdian eta egoera informaletan erabili ahal dabe, azaldun dabe Topegunekoek.
Mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileen artean ikasleekaz batera beste hainbat lagun batzen dira, besteak beste, euskeraz berba egiteko ohiturak dabenak, euskeraz ondo jakin arren nogaz berba egin ez daukenak, eta abar.
Mintzapraktika egitasmoen neurria urtero-urtero handitzen doa. Gaur egun gitxi gorabehera 3.600 lagunek parte-hartzen dabe, Euskal Herriko 60 herritan. Ekimenak izen bat baino gehiago ditu, esaterako, Berbalaguna, Mintzalaguna, Mintzakide, Solaskide eta Zahar-Berri.
Mintza Praktika 2011
- 11:00 Ondo etorria eta hamaiketakoa Merkatu plazan
- 12:00 Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko.
- 13:30 Mintzabermuta
- 14:30 Bazkaria Merkatu Plazan (eguraldi txarragaz, frontoian).
-16:00 Sari banaketea.
-16:30 Euskal erromeria.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!