Badator 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' euskerea familia bidez transmitiduteko kanpainea

Bizkaie! 2011-05-26 12:50   Euskerea berbagai

Bizkaiko ia 16.000 familiak jasoko daben 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' lemapeko kanpainearen helburua, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak dauen garrantzia nabarmentzea da.

Bizkaiko ia 16.000 familiak jasoko daben 'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' lemapeko kanpainearen helburua, euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteak dauen garrantzia nabarmentzea da. Alkarbide bilguneak koordinau eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, egitasmo hau 37 udalerritan eta 3 mankomunidadetan jarriko da martxan.

Horretarako, ume jaiobarriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoek umearen hurreko ingurunean euskerea sustatzeko aholkuak batzen
dituan diptikoa jasoko dabe etxeetan eta euren kezka eta bildurrak uxatzeko preparautako webgunearen (www.emangiltza.com) barri be izango dabe; horrez gain, abestiak, euskerazko oinarrizko berba eta esamoldeak ikasteko KU-KU liburuxka CD eta guzti be banatuko jake.


Hartzaileak

Ume jaiobarriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoak izango dira kanpainearen hartzaileak. Parte hartu daben 37 udalerrietako eta 3 mankomunidadeetako ia 16.000 familia izango dira, beraz, kanpaina honen hartzaileak. Hartzaileek hizkuntzea geroratzeak dauen garrantziaz sentiberatzeko hainbat euskarri jasoko ditue.


Kanpainearen edukiak

Kanpainea ondoko euskarriek osotzen dabe:

— Diptikoa: euskarri honetan, batetik, alkateak edo beste udal ordezkariren batek sinatutako testua agertzen da hiru hizkuntzatan (euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez). Gutun edo testu horren helburua da gurasoak animetea euskerearen transmisinoa bultzatzera eta, gainera, kanpainarako sortu dan webgunearen barri be emoten da bertan.

Gutunaz gan, diptikoan hainbat gurasoren irudiak be agertzen dira eta transmisinoaren inguruko mezuak ematen dizkiete ganerako gurasoei. Atal horretan kanpainearen protagonista diran gurasoak umeakaz olgetako aukerea dabe euren argazkiak itsatsita.

— KU-KU liburuxka eta CDa: Udalerri batzuek material horri laguntzeko KU-KU liburuxka berrargitaratu dute, liburuxka hau orain dela bost urte argitaratu zen lehen aldiz, baina izan duen harrera ikusita, aurten berriro argitaratzea erabaki da. Liburuxka honetan, gurasoek euren seme-alabekin hitz egiteko oinarrizko euskarazko hitzak eta esamoldeak batzen dira, baita umeentzako abestiak ere. Liburuxkarekin batera, CDa banatuko da. CD horretan liburuxkan agertzen diren abestiak batzen dira, gurasoek letra aurrean dutela umeekin abesteko.

— Eman giltza webgunea: aurtengo kanpainearen zatirik garrantzitsuena da. Webguneak gurasoentzat transmisinoa bermatzeko giltza izango diran aholkuak, tresnak eta baliabideak batzen ditu. Gainera hainbat gurasoren testigantzak be sartu dira beste guraso batzuek izan leikiezan kezka, bildur edota bestelako dudak argitzeko.

Webgunea hiru hizkuntzatan egin da gurasoen tipologia aintzat hartuta: euskeraz: guraso euskaldunentzat (bikoteko partaide biak euskaldunak direnentzat edota bikote mistoetako partaide euskaldunarentzat). Gaztelaniaz: guraso erdaldunentzat (bikote erdaldunentzat eta bikote mistoetako
guraso erdaldunarentzat). Frantsesez: guraso etorkinei zuzenduta dago.

Hizkuntza batean zein bestean webguneak atal honeek ditu:

o Aurkezpena: bideo baten bidez, guraso batek ganerakoei webgunea aurkezten deutse.

o Giltzak: Atal honetan gurasoek, tipologiaren arabera, izan leikiezan kezka, zalantza, bildur eta bestelako kontuak argitzen saiatu dira, horretarako aholkuak eta baliabideak be eskaintzen dira.

o Testigantzak: Bideoak grabau dira eta bertan gurasoek euren bizipenen barri emoten dabe. Atal honen asmoa da ganerako gurasoek ikustea eurak ez dabilzela bakarrik transmisinoa sustatzen, beste guraso batzuek be ekin deutsiela gai horri.

o Tresnak: Atal honetan, besteak beste, honakoak jasoten dira: gurasoen zalantzak argitzen lagungarri izan daitekezan argitalpenak; umeakaz euskeraz abestu eta jolasteko baliabideak; euskeraz ikasteko informazinoa; gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen web guneak…

o Aholkua eskatu: Aurreko atal guztiak aztertu ondoren, oraindino gurasoek zalantzarik edota aholkurik behar badabe atal honen bidez nahi dabena galdetu leikie. Aditu bat prest izango dabe euren zalantza guztiak argitzeko eta edozein aholku eskaintzeko.

o Sariak: Atal honetan agertzen dan inkesta bete ezkero, gurasoek familia guztiarentzako sariak irabazteko aukerea izango dabe.

o Antolatzaileak: Kanpainan parte hartu daben udalen eta mankomunidadeen zerrendea agertzen da. Hizkuntza batean zein bestean atal bardinak agertu arren, edukia aldatu egiten da tipologiaren arabera gurasoen beharrizanak desbardinak diralako. Beharrizan, kezka, zalantza eta bildur horreek zeintzuk diran zehatz-mehatz jakiteko kanpaina honen sustatzaileak hartu-emon zuzenak izan ditue gurasoakaz. Eztabaida taldeak eratu ditute eta horreen bidez aurten gurasoek parte-hartze zuzena izan dabe kanpainan. Eredu soziolinguistiko eta gurasoen tipologia kontuan hartuta sortu diran talde horreetan gurasoek euren kezka eta zalantzak mahaigaineratu ditue eta horren arabera sortu dira webguneko atalak, batez be giltzak atala.


'Eman giltza - ¡Hablale, escuchale!' kanpainan danetara 58 herri-erakundek parte hartu dabe: udalerriak 37 izan dira eta mankomunidadeak 3: Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berriz, Bilbo, Durango, Ea, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Etxebarria, Fruiz, Galdakao, Gamiz-Fika, Gernika-Lumo, Gordexola, Laukiz, Leioa, Lemoa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mundaka, Munitibar- Arbatzegi-Gerrikaitz, Muskiz, Orozko, Ortuella, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaldibar, Zeberio eta Zierbena. Mankomunidad: Enkarterri, Txorierri eta Uribe Kosta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu