Pello Telleria idazkariordeak Euskaltzaindia itxi dau
2010-09-15 17:47 Euskerea berbagaiPello Telleriaren hutsartea bete arte, Joseba Zabaleta kudeatzaileak hartuko ditu idazkariordearen erantzukizunak
'Euskara 20 minututan? Bai' ekimenak egingo da asteburuan Getxon
2010-09-15 15:50 Euskerea berbagaiAntzezpen ludiko eta didaktikoa Xabier Paya bertsolari algortarraren gidoian oinarrituta dago eta besteak beste, agurrei, zenbakiei, familiari eta erosketak egiteko moduari buruzko euskerazko oinarrizko hainbat nozino landuko ditu. Ekimena irailaren 18an eta 19an izango da, 13:00etan.
Euskaltzaindiak J. M. Hiribarren omenduko dau Azkainen
2010-09-14 17:53 Euskerea berbagaiJ. M. Hiribarren Azkainen (Lapurdi) jaio zan, 1810eko maiatzaren 8an. Beraz, bere jaiotzearen bigarren mendeurrena beteten dan honetan, Euskaltzaindiak omenaldia eskainiko deutso.
HABE-k kudeatutako 105 euskaltegitan 40.000 ikasle inguru izatea espero dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak
2010-09-14 13:06 Euskerea berbagai Danetara, 1.500 irakasle inguru dagoz 2010-2011 ikasturteanEugenio Mujikaren eretxiz, HABE-k eta euskaltegiek erronka garrantzitsuak ditue aurrera begira be: finantziazino sistemea hobetu, curriculuma osotu, azterketak kudeatu, ikas-materiala sortu, teknologia barriak irakaskuntzan txertatu, komunikabideakaz alkarlana areagotu, eta irakaskuntza prozesuaren gaineko ebaluazinoa egin, besteak beste.
Kalinpan egitasmoaren irudia aurkeztuko dabe Bermeoko estropadatan
2010-09-14 12:56 Euskerea berbagaiBermeoko Urdaibai Arraun Taldeak Kontxako Banderea irabazi eta ia astebetera, zapatu honetan, irailak 18, urteroko estropadea egingo da Bermeon, aurten, inoiz baino bereziagoa izango dana. Berezia, garaipenagaitik eta, berezia, Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, Arrain Azokaren bezperetan euskeraz berba egiteko indarra emoten dauen freskagarria, Kalinpan, aurkeztu ondoren, orain KALINPAN irudia ikusi egin ahal izango dalako.
VIII. Glisseguna, irailaren 19an Angelun
2010-09-13 14:32 Euskerea berbagaiGlisseguna lerra kirolak eta euskerearen topagunea izan nahi dauen ekimena da, geure hizkuntza zaharra gaurkotasunaren uhainetan ibil daitekela frogatzen dauena. Aurten La Barre izeneko hondartza zelaian izango da hitzordua
Getxoko euskaltegietan euskerea ikastea bultzatzeko beste kanpaina bat martxan
2010-09-10 16:52 Euskerea berbagaiGetxoko Udalak udalerriko euskaltegiakaz alkarlanean, beste urte batez herriko euskaltegietan euskerea ikastea bultzatzeko helburuagaz beste kanpaina bat jarri dau martxan, 'Denok batera, euskara aurrera! Animatu eta zatoz eusklategira' lelopean.
'Euskara? Bai, nahi dut!' lelopean hasi dau AEK-k 2010-2011 ikasturtea
2010-09-09 12:28 Euskerea berbagaiAEK-k 2010-2011 ikasturterako preparau dauen mezu hori ekitaldi berezi baten bitartez aurkeztu dabe AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak: Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, Fernan Landaburu eta Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia.
Hiznet: 10 urte soziolinguistikaz
2010-09-09 10:45 Euskerea berbagai Izen-emotea urriaren 8ra arte zabalikIkastaroan izena emoteko epea zabalik dago eta ikastaroaren nondik norako guztiak ondoko webgunean topa daitekez: (http://hiznet.asmoz.org/).
Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean
2010-09-08 13:57 Euskerea berbagaiEuskerazko sinonimo eta antonimoez gan, honako eduki honeek be jasoten ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabilten diran formak alkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez horniduta.
Herritarrak euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiak
2010-09-08 10:15 Euskerea berbagaiAna de Castro Bilboko Udaleko Euskara arloko zinegotziak eta Elkarlan, AEK Bilbo eta Ulibarri euskaltegietako ordezkariek bilbotarrak animau ditue 2010-2011 ikasturteko euskera ikastaroetan izena emon daien. Matrikulazinoa iraileko bigarren hamabostaldian hasiko da.
Hizkuntza eskubideakaz lotutako 210 kexa inguru jaso ditu Elebidek
2010-09-07 10:39 Euskerea berbagaiElebitasuna lortzeko bidean aurrera egiteko, zemendiaren 14ra arte publizidade kanpaina bat abiarazoko dau Elebidek. 'Elebiden zure hizkuntza eskubideak babesten ditugu' leloagaz iragarkiak izango dira prentsan, Interneten, irratietan eta urietako autobus aterpeetan.
D ereduko matrikulek gora egin dabe
2010-09-03 02:00 Euskerea berbagai Nafarroan, barriz, % 2,2 bajatu da ikasketak euskerazko ereduan egingo dituen ikasleen kopuruaIkasleen Eskubide eta Betebeharren Araudia eta Jaurlaritzearen hiru eleko eredua tarteko dala, Hego Euskal Herriko 3 urteko hamairu milatik gora ikasle inguruk ekingo deutsie ikasturte barriari eta matrikulatu diran umeen % 44k D ereduan ikasiko dabe.
Familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz sentiberatzeko kanpainea Bilbon
2010-08-31 13:42 Euskerea berbagai‘Euskereagaz gure etxea eregiten’ izenpean, euskerea geroratzearen garrantzia azpimarratu, irakaskuntzan euskerazko ereduetan matrikuletea sustatu eta aisialdian euskerazko jolasak, abestiak eta ipuinak erabiltea areagotu nahi da.
Euskerearen eta Europa iparraldeko samierearen arteko loturea ikertu dabe
2010-08-03 12:34 Euskerea berbagaiLinda Wiechetek ikerlari alemana Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Gipuzkoako campusean dago EHUko Informatika Fakultadeko IXA ikerketa-taldeagaz lan egiteko. Lankidetzearen helburu nagusia euskerea eta Norvegiako, Finlandiako, Suediako eta Errusiako iparraldean berba egiten dan samierearen aditzei buruzko informazinoa lantzen daben programak sortzea da.
Ibai izenen erabilera zuzenaz
2010-07-26 15:42 Euskerea berbagaiEuskaltzaindia Euskal Herriko ibai nagusien izenak arautzen dabil. Osoko bilkurearen azkeneko bi bileretan Bizkaiko mendebaldeko mugatik hasi eta Gipuzkoako ekialdekoraino Kantauri itsasoan isurtzen diran ibaienak eta berauen erreka-adar nagusienenak onartu ditu.
Gasteizko Udalak euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea abiarazo dau
2010-07-23 10:29 Euskerea berbagaiMaite Berrocal Gasteizko Udaleko Euskera, Kultura eta Kirol zinegotziak adierazo dau euskereak balio erantsia emoten dauela, eta horregaitik, euskerea erabilteak aukera eta garapenerako esparru gehiago eskaintzen dituala, bai eremu familiarrean zein lanean edo aisialdian.
Fagorrek euskerea, katalana eta galegoa sartu ditu bere webgunean
2010-07-16 10:32 Euskerea berbagaiFagor konpainiaren webgune barria (www.fagor.com/es) lau hizkuntzatan dago, bertara sartzen diran pertsona guztiek errazago erabil daien. Euskerea, katalana eta galegoa dira eguneratutako webgunean sartu diran hizkuntzak, gaztelaniagaz batera, hasieratik dagoan hizkuntza baita, konpainiak jakinarazo dauenez.
Okzitanierearen Akademia sortu nahi dauen Aporlòc alkarteko kideek Euskaltzaindia bisitau dabe
2010-07-14 15:41 Euskerea berbagaiAporlòc 'Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc' izeneko alkarteak Euskaltzaindia bisitau eban joan dan garagarrilaren 9an, Bilbon. Alkarte hori Okzitanierearen Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren barri euki nahi izan dau.
'Bagare' lemapean, Laudioko ikastoleak antolatuko dau 2011ko Araba Euskaraz
2010-07-12 02:00 Euskerea berbagai2011ko bagilaren 19an, Laudion ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaialdia. 1983, 1993 eta 2000. urtekoen ondoren, Laudiok laugarrenez jasoko dau Araba Euskaraz eta data gogoangarrian, Laudioko Ikastolearen 40. urteurrenean, hain zuzen be.



Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...