Mintzola Fundazinoak euskerearen ahozkotasuna ikertu eta zabalduko dau

Bizkaie! 2009-11-18 17:22   Euskerea berbagai

Euskerearen ahozkotasuna ikertzeko eta zabaltzeko zerbitzuak hartuko ditu Mintzola Fundazinoaren egoitzeak, artxiboa eta gordailua tartean. Mintzolaren egoitza barrian, gainera, Bertsozale Alkartea eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa kokatuko dira.

Jagon jardunaldiek etorkinen eta euskerearen arteko loturea landuko dabe aurten

Bizkaie! 2009-11-13 14:49   Euskerea berbagai

Zemendiaren 20an, barikua, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Etorkinak eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea eta Deustuko Unibersidadearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Akademiak jardunaldi honeek preparetako.

Kirolean euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2009-11-13 14:05   Euskerea berbagai

Kirol jardueretan euskerearen erabilerearen sentsibilizazino eta sustapen kanpainea aurkeztu dau gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Batez be 6 eta 16 urte arteko edade tartean egiten diran kirol jarduerei begira atondu dau kanpainea, eta kirola egiten daben umeei zein eurek ikustera doazen helduei zuzenduta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zemendiaren 18an ekingo jako 'Kuadrillaz kuadrilla euskeraz' ekimenari

Bizkaie! 2009-11-12 10:19   Euskerea berbagai

Arabako kuadrilla guztietara euskerearen erabilera sozialaren aldeko mezua zabaltzeko 'Kuadrillaz kuadrilla euskeraz' ekimena jarriko dau martxan Ziurtagiriaren Alkarteak Arabako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Behatokiak bere proiektua aurkeztu dau Bretainian

Bizkaie! 2009-11-11 17:27   Euskerea berbagai

Ondorio bat atara dabe Bretainian diran Behatokiko ordezkariek: 'Asko gara hizkuntza gitxiagotuetako kide, lan handia egiten ari gara geure hizkuntzen berreskurapenerako, eta batasunak indar handiagoa emongo deusku geure hizkuntza-eskubideen defentsan'.

Adorez 11 hiztegia didaktikoa izateko jaio da

Bizkaie! 2009-11-11 14:40   Euskerea berbagai

Bostak Bat kultura taldeak Adorez 11 Hiztegia argitaratu dau, urteko hamaikagarren hilabetearen hamaikan, goizeko hamaiketan, Bilboko Elkar Megadenda liburudendan.

Euskerearen Jaia ospatuko da zapatuan Bakion

Bizkaie! 2009-11-11 10:59   Euskerea berbagai

Bakiok Euskerearen Jaia ospatuko dau datorren zapatuan. Egun osoan zehar hainbat ekitaldiz horniduta izango dan jaialdiko unerik biziena eta herrikoiena Zubiaurreko pabiloian egin ohi dan herri bazkaria izango da, edade guztietako euskaltzaleak batuko baitira bertan.

Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea hil da

Bizkaie! 2009-11-09 10:25   Euskerea berbagai

Auto-istripuz hil zan zapatuan, zemendiak 7. Hilbeila Euskaltzaindiaren egoitzan egongo da gaur, 10:00etatik 17:00etara. Ondoren, 19:00etan izango da hileta-eleizkizuna Zornotzan, Larreako Karmengo Santutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

UEUk 'Aldiri. Arkitektura eta abar', arkitektureari buruzko euskerazko lehen aldizkaria argitaratu dau

Bizkaie! 2009-11-05 17:47   Euskerea berbagai

Udako Euskal unibersidadeak (UEU) Donostian egin dau gaur aldizkariaren aurkezpena. Euskerea bide eraginkortzat hartuz, argitalpen barri honek kultura eta jakintza arkitektonikoaren zabalkundea dau helburu. Dagoeneko 0 alea kalean da, 'Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak' izenburupean.

Hizkuntza ergatiboei buruzko nazinoarteko mintegia zemendiaren 4tik 6ra Bilbon

Bizkaie! 2009-11-05 13:01   Euskerea berbagai

Jardunaldiotan hizkuntza ergatiboak deitzen diranak aztertuko dira, munduko hizkuntzen % 25 diranak, hain zuzen be, euskereari arreta berezia eskainiz edizino honetan.

Bilboko 'Berbalagunak', praktiketan hasteko prest

Bizkaie! 2009-11-04 10:25   Euskerea berbagai

'Berbalagunak' egitasmoak helburu bi ditu: Bilboko auzo desbardinetako euskaldunok alkar ezagutzea eta, bestetik, ikasten ari diran ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Horretarako ekimen nagusi bi antolatu dira: berbataldeak eta euskerearen agendea. Bilboko kasuan, Bilboko AEK-k, Mahatserriko Asapala euskara alkarteak, eta Deustuko Berbaizu euskara alkarteak alkarlanean egiten daben lanaren emoitzea da.

Aurelia Arkotxa euskaltzaina da Euskaltzaindiaren buruorde barria

Bizkaie! 2009-11-04 09:34   Euskerea berbagai

Orain arte buruordea izan dan Beñat Oihartzabalek dimisino-gutuna aurkeztu dau, osasun arazoak dirala-eta. Modu horretan, hauxe da Euskaltzaindiaren Zuzendaritza barria: euskaltzainburua, Andres Urrutia; buruordea, Aurelia Arkotxa; idazkaria, Xabier Kintana; diruzaina, Jose Luis Lizundia; Iker sailburua, Andoni Sagarna; Jagon sailburua, Andres Iñigo.

Erosketak euskaraz egitera animau nahi dauen 'Euskara Ahora' erakusketea ikusgai Algortako Azokan

Bizkaie! 2009-11-03 13:03   Euskerea berbagai

Erakusketea datorren zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik, azokearen ordutegian. Hurreratzen diran guztiek koadernotxo barri bat jasoko dabe, zenbakiak euskeraz, agurrak, alkarrizketa errazak, hiztegia eta abar dira, bezero eta dendariaren arteko hartu-emonak euskeraz bideratzeko laguntzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joan Mari Torrealdaik euskaltzain oso kargua hartu dau Forun

Bizkaie! 2009-11-02 10:21   Euskerea berbagai

Asteburu honetan izan da Joan Mari Torrealdai euskaltzainaren sarrera ekitaldia Foruko Frantziskotarren eleizan. Euskaltzaindiak 2007ko zemendiaren 30ean izentau eban euskaltzain oso Joan Mari Torrealdai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa', euskeraz argitaratutako era horretarako lehenengoa

Bizkaie! 2009-10-30 09:48   Euskerea berbagai

Danetara, 23.000 kontzeptu batzen ditu, definizinoakaz eta jagokezan erdal terminoakaz (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak); erderea-euskerea termino-zerrendak eskaintzen ditu: ingelesa-euskerea, gaztelania-euskerea eta frantsesa-euskerea; 607 artikulu entziklopediko ditu, eta 1.500 irudi. CD-ROM euskarria banatzen da liburuagaz batera.

Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak bere 25. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2009-10-26 10:20   Euskerea berbagai

Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurren hori ospatzeko ekintza batzuk antolatu ditu Bilboko Udaleko Euskara atalaren eta Ipar Kutxaren laguntzaz urriaren 27, 28 eta 29an. Ekitaldiak Bilboko La Casilla plazan jarriko dan karpa batean izango dira.

Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Foruan

Bizkaie! 2009-10-23 15:21   Euskerea berbagai

Urriaren 31n, Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Foruan (Bizkaia), Frantziskotarren eleizan, goizeko 11:00etan.

Getxoko Egizu euskera alkarteak Sendi eta Berbalaguna egitasmoak jarriko ditu martxan

Bizkaie! 2009-10-16 15:37   Euskerea berbagai

Zemenditik aurrera, gurasoek euskerea erabiltea eta familia euskerazko jardueren inguruan alkartzea helburu dauen Sendi egitasmoak hainbat tailer antolatu ditu eta, hile horretan baita, Berbalaguna egitasmoari esker euskeraz berba egiteko aukerea izango dabe mintzapraktika landu gura dabenek.

Mintzakide euskerearen erabilerea sustatzeko programea abiarazoko dabe Bilboko Udalak eta Ulibarri euskaltegiak

Bizkaie! 2009-10-15 15:54   Euskerea berbagai

Nobedade moduan, Mintzakide programearen bigarren edizinoak urte bateko iraupena izango dau. Halan da be, lehen edizinoaren egitureari eutsiko jako, eta bikoteek hamar astean zehar ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dabe eta programea amaitu arte, hau da, 2010eko urrira arte, konpromiso hori barrituz joan.

'Orotariko Euskal Hiztegia' Sareratuz amaitu ditu Euskaltzaindiak 90. urteurrenaren ekitaldiak

Bizkaie! 2009-10-15 10:51   Euskerea berbagai

Orotariko Euskal Hiztegiak euskerearen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea dau helburu. 1987an argitaratu zan paperean lehen liburukia eta 2005ean 16.a eta azkena. Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dauena hiztegiaren oinarrizko bertsino elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.