Gazteen hizkuntza erabileran eragiten daben faktoreak

Bizkaie! 2010-01-20 17:29   Euskerea berbagai

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa Eskoleagaz eta Topagunea euskara alkarteen federazinoagaz garatu dau hain konplexua dan gazteen hizkuntz erabilerearen fenomenoaren azterketea.

Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskoleagaz eta Topagunea euskara alkarteen federazinoagaz garatu dau hain konplexua dan gazteen hizkuntz erabilerearen fenomenoaren azterketea. Gazteakaz beharrean esperientziadun jentea, gaia maila teorikoan landu dauena ibili da eta ezaugarri desbardinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua dauka oinarri azterketa honek.

Hizkuntzearen erabilerea, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Persona bakotxarengan gurutzatzen diran hainbat faktoreren alkarreraginetik sortzen da persona horrek hizkuntza batean edo bestean berba egiteko dauen jokerea. Aldi berean, gazteena be konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Umezarotik helduarorako bidea egitea da gizatalde honen ezaugarria, baina horrezaz gan, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa daiteke pentsakera, eretxi, ohitura eta jokaerei jagokenez.

Gazteen erabilereagaz hartu-emonetan jarten dan edonori (kanpaina bat egin nahi dauena, egitasmo bat antolatu nahi dauena, kirol alkarte batean gazteakaz dabilena,…) fenomenoaren alderdi desbardinak presente izanik usteen eta eretxietan oinarrituta baino, bere jarduna oinarri sendo baten gainean burutzeko baliabideak eskaintzea litzateke helburua.

Soziolinguistika Klusterraren webgunean ikus daitekez azterketa lan honen fruituak: http://www.soziolinguistika.org/gazteak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu