Euskerearen sustapena eta jasangarritasuna batu ditue Nafarroa Oinez-en martxan jarriko dan 'Oinez Basoa' ekimenean
2009-07-22 15:15 Euskerea berbagai'Oinez Basoa naturea indartzeko baso bat izango da, CO2 gasak xurgatuko dituan baso bat, Nafarroa Oinez lako jai batek eragiten dauen CO2 gasen isurketea konpentsauko dauen baso bat, euskerea eta ingurumenagazko kontzientzia bultzatzeko balio izango dauen baso bat'
Akademien arteko alkarlana sendotzea helburu, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizunetako ondorioa
2009-07-17 16:51 Euskerea berbagaiAkademietako buruek, hau da, Víctor García de la Concha, Xosé Ramón Barreiro, Joan Martí eta Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dabe hizkuntza guztien arteko alkarbizitzearen garrantzia, baita herri guztien hizkuntza-ondarea jagotea eta babestea, ezinbestekoa dala.
195 Erakunde barrik eskuratu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria krisi garaian
2009-07-17 16:16 Euskerea berbagai 40.000 lagun baino gehiago dabilz Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean laneanAzken urtean be, krisi garai betean, 195 entidade barrik lortu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria. Gutiérrezen ustez, emoitza horreek lortu dira euskeran inbertiduteak onurak dakartsozalako enpreseari.
Euskaltzaindia, laurogeita hamar urte geroago: euskara, herri-erakunde
2009-07-17 10:11 Euskerea berbagaiHasiera-hasieratik izan zuten argi Azkueren inguruan batu ziren euskaltzaleek zer egin behar zuen euskararen akademiak: bateko, euskararen ikerketa eta batasuna bultzatu, eta, besteko, gizarte-erabilera sustatu. Sortu ere, bi alor sortu zituzten euren zereginetan: IKER eta JAGON, egun ere bere horretan dihardutenak.
Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia Bilbon
2009-07-15 11:25 Euskerea berbagaiGaragarrilaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak.
Eusko Jaurlaritzeak 1,8 miloe euro bideratuko ditu HABEren eta bere baliokiodeetako euskera ikasleentzat
2009-07-10 11:19 Euskerea berbagaiBlanca Urgell Kultura sailburuak eta Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu ditue diru-laguntzak. Laguntza honeekaz, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuen % 75era arte diruz lagundu nahi da.
Bizkaiko hainbat kirolari euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz
2009-07-09 11:42 Euskerea berbagaiEgitasmoaren helburu nagusia da gure hizkuntzearen erabilerea sustatzea kirol esparruan, batez be, eskola giroko kirolaren esparruan. Kontuak kontu, kanpainea urrian kaleratuko dan arren, sasoi honetan hasi dira ‘berotze-lanak’. Bart, luzatze-ariketei buruzko argazki-saio bat egin da Aixerrota boleibol-taldeko neskakaz.
Lehenengo eta bigarren hezkuntzako 16.000 ikaslek hartu dabe parte
2009-07-08 15:51 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera Sailaren ekintzetan parte hartu dabe.
Europako Batzordeak 'erasmus' ikasleek euskeraz ikasteko diru-laguntzinoa eskainiko dau
2009-07-06 17:38 Euskerea berbagaiEtengabeko Ikaskuntzaren Programako Batzordeak aitatutako hiru hizkuntzak Erasmus programan eskaintzen diran hizkuntza-ikastaro trinkoen hizkuntza-zerrendan barneratzeko erabagia hartu dau. Neurria 2010-2011 ikasturtetik aurrera izango da indarrean.
Gidabaimena euskeraz: emon bidea euskereari
2009-07-06 14:00 Euskerea berbagaiAurrerantzean, Bermeoko eta Mundakako herritarrek gidabaimena euskeraz preparau ahal izango dabe. Hainbat eragileren alkarlanari esker, gidabaimena euskeraz preparau gura dauenak bere esku izango dau materiala, bai teoria liburua, bai testak egiteko programea, baita azterketea euskeraz egiteko aukerea be.
Euskerea ikasteko diru-laguntzinoak eskainiko ditu Getxoko Udalak
2009-07-03 11:36 Euskerea berbagai'Diru-laguntzinoak Euskerea Bizibarritzeko Getxoko II. Plan Nagusiaren barruan kokatzen dira, euskeraz bizi gura daben herritarrei horretarako aukerak bermatzeko. Neurriek getxotarren hizkuntza-gaitasuna eta euskeareagazko motibazinoa eta interesa be areagotu gura dabe', azaldu du prentsaurrekoan Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.
Getxoko Udalak 'Eroan euskaraz!' kanpainea abiarazo dau merkatarien eta herritarren arteko alkarreragina sustatzeko
2009-07-03 10:53 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskara zerbitzuak Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren barruan 'Eroan euskaraz! Hablar euskera se lleva!' lelopeko kanpainea jarriko dau martxan garagarrilean, oraingoan mertzeria, jantzi-denda, zapata-denda, jostailu-denda, kirol-denda eta edergintza dendetan.
IKAk eta Topaguneak mintzapraktika egitasmoak garatzeko hitzarmena sinatu dabe Oionen
2009-06-29 18:06 Euskerea berbagaiIKA euskaltegien koordinakundeak eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak hitzarmena sinatu dabe Oionen. Nafarroako eta Arabako zenbait eskualdetan euskera alkarteen eta euskaltegien artean dagoan loturea babestu eta sendotzeko egindako hitzarmena da. IKAren izenean Andoni Landak eta Topagunearen izenean Jasone Mendizabalek sinatu dabe.
Bihar, bagilak 26, Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dira Hazparnen
2009-06-25 11:13 Euskerea berbagaiGaur, arratsaldeko 15:00etan, Euskerearen Erakunde Publikoagaz (EEP) hitzarmena sinatzeko ekitaldia egoan deituta Baionako EEPren egoitzan. Ondoren, leku berean, Iparraldeko Toponimiaren aurkezpena egitekoa zan baina ekitaldi biak bertan behera geratu dira.
Yuri Zytsar ohorezko euskaltzaina hil da
2009-06-24 14:14 Euskerea berbagaiYuri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil zan atzo, 2009ko bagilaren 23an, 81 urte zituala. Bihar, edo datozen egunotan, lurra emongo deutsie haren jaioterrian, Kuybishev-en.
'Marigoran kikunbera' lelopean, Ibilaldia 2010 Bermeon
2009-06-24 10:50 Euskerea berbagai'Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu. Itsasoari lotutako herria izanda, gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mobimentua definiduteko. Kikunbera berbea geure keinu berezia da eta Kiku izango da irudia, bost puntadun izarra: itsasoa, ikastola, kultura, izartu eta euskerea'. Horixe da 2010eko maiatzaren 30ean Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren leloaren azalpena.
Unesco Etxeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2009-06-23 18:03 Euskerea berbagaiHitzarmen horren helburuak dira euskerea, euskal kulturea eta, oro har, munduko hizkuntza-ondarearen egoerea ikertu, irakatsi eta zabaltzeko ekimenak gauzatzea. Unesco Etxearen izenean Ruper Ormaza presidenteak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Nafarroan Euskalerria Irratia, Euskadi Irratia eta Radio Euskadiren emisinoak eteteko eskaria egin dau Nafarroako gobernuak
2009-06-17 15:23 Euskerea berbagaiAitatu irratietako frekuentziek Noaingo aireportuko aire segurtasuna arriskuan jarten dabela arrazoituz, Gobernuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren jakinarazpenak dino bagilaren 30a baino lehen emonkizunak bertan behera itxi beharko dituela aitatutako hiru irratiek.
AEKren udako euskera-ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago
2009-06-16 18:05 Euskerea berbagai'Garena ikasteko biderik laburrena' izenburupean, ikastaroak garagarrilean, abuztuan eta irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.
300 eskaera baino gehiago 'Euskaraz seguruago' kanpainan
2009-06-16 12:24 Euskerea berbagaiHonezkero 388 eskaera jaso ditu Kontseiluak eta kanpainearen bitartez, herritarrek egindako eskaereari erantzun guran, Euskal Herrian lan egiten daben 65 aseguru-etxeri egingo jake euren zerbitzuak euskalduntzeko eskaerea.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...