Berrizko leku-izenen mapak kultur etxean erakusgai jarri dira herritarren ekarpenak jasoteko

Bizkaie! 2010-11-11 11:32   Euskerea berbagai

Orain dala bi urte ekin eutson Berrizko Udalak proiektuari, baina azken urtebetean hasi da emoitzak jasoten. Euskaltzaindiaren tutoretzeagaz, bekadun bi ibili dira landa-lana egiten, jenteari galdezka, artxiboetan kontsultetan eta gaur egun zelan erabilten diran jasoten. Amesa Berrizko leku-izenak zehaztea da eta, beraz, auzo, mendi, erreka, leku eta baserrien izenak batu dira.

Berrizko Udala herriko toponimia batzeko lanean dabil. Orain dala bi urte ekin eutson proiektuari, baina azken urtebetean hasi da emoitzak jasoten. Euskaltzaindiaren tutoretzeagaz, bekadun bi ibili dira landa-lana egiten, jenteari galdezka, artxiboetan kontsultetan eta gaur egun zelan erabilten diran jasoten. Amesa Berrizko leku-izenak zehaztea da eta, beraz, auzo, mendi, erreka, leku eta baserrien izenak batu dira.

Herriko mapa handien ganean, batutako izen guztiak imini eta zemendiaren 13an, zapatua, Berrizko Kultur Etxean erakusketea zabalduko da eta zemendiaren 21era arte egongo da ikusgai. Honen helburua, ikerketan lagundu zein ez, berriztarrakaz leku-izenak kontrastetea da. Erakusketan azaltzen dan lana behin behinekoa da. Lan hori berriztarren ekarpenakaz osotzeko amesa dago.

Udalak herriko toponimiari buruzko ikerketea argitaratzeko amesa dauka edozeinen kontsultarako. Horrezaz ganera, egindako lana ezagutzera emoteko ekimen didaktikoak be egingo dira. Baina horreek erakusketan jasotako ekarpenak egin eta gero emongo diran pausuak dira.

Erantzunak

Doraemon 2010-11-15 10:49 Erantzuna | #1

Erramun, ze problema dekozu munduagaz? Lasaitu, gizona, eta udagoienaz gozatu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu