Kontseiluak atxikimendua adierazo deutso Korrika 16ri
2009-03-03 13:50 Euskerea berbagaiKontseiluak Korrika 16ren 'Ongi etorri!' goiburuaren egokitasuna nabarmendu dau, mezu interesgarri asko ditualako bere barruan. Esangura horretan, urrunetik nahiz hurretik datozenei egiten jaken ondoetorria dala azpimarratu dau, eta kanpotik etorritakoak gure inguruan euskeraz txertatu dirala ikustea oso eragingarria izan daitekeela aitatu.
Euskerearen gaitasun tituluak alkarregaz baliokidetzeko Dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-03-03 10:02 Euskerea berbagaiBaliokidetza sistema honen bitartez, euskera-agiri guztiak Hizkuntzen Europako Markoagaz homologauta geratu dira, eta alkarregaz baliokidetuta, hau da, danetara 34 titulu desbardin. Euskerearen egiaztagirien arteko baliokidetzak euren artean eta honeek Europako Erreferentzia Markoagazko ezarri dira.
Xarles Videgain proponidu dabe euskaltzain oso izateko
2009-03-02 11:36 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu dan hutsunea beteteko Xarles Videgain euskaltzain urgazlea proponidu dabe Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek.
Euskaltzaindiak Bidegain, Telletxea Idigoras, Etxeberri, Knörr, Iratzeder eta Etxenagusia omenduko ditu
2009-02-26 11:54 Euskerea berbagaiDatorren barikuan, zezeilak 27, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, arratsaldeko 16:30ean, azken urtean hil diran euskaltzainak omentzeko.
Korrika 16k unitate didaktikoa dauka
2009-02-24 13:23 Euskerea berbagaiKorrika 16ren eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoaren arteko alkarlanaren emoitzea da Euskal Herriko ikastetxe guztietan banatuko dan material didaktiko hau.
Jaurlaritzeak eta Euskararen Erakunde Publikoak ia 1,4 miloe euro erabiliko dabe 2009an Iparralden euskerea sustatzeko
2009-02-24 11:37 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak 470.000 euro jarriko ditu, eta Euskerearen Erakunde Publikoak, barriz, 920.000 euro; danetara, beraz, 1.390.000 euro izango dira, 2008an baino 50.000 gehiago.
Microsoft konpainiak jaso dau Izaera Eleanitza Sustatzeko I. Saria
2009-02-24 11:17 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak, Kataluniako Generalitateak, Galiziako Xuntak eta Balear Ugarteetako Gobernuak, hizkuntza-politikearen alorrean indarrean daben alkarlanaren barruan, Estadu espainiarreko izaera eleanitza sustatzera zuzendutako saria sortu dabe eta lehenengo edizinoan Microsoft konpainia da sariduna, 'teknologia barriak eta hizkuntzen aniztasuna buztartzeko egin dauen lanagaitik'.
Munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen artean dago euskerea
2009-02-20 10:28 Euskerea berbagaiAma Hizkuntzaren Nazinoarteko Egunaren bezperan (Zezeilak 21) aurkeztu dau Unescok munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen atlasa eta ondorio nagusienen artean, bost kontinenteetan 2500 hizkuntza dagoz galtzeko arriskuan, baita euskerea be.
Elebiden kexa, kontsulta eta iradokizunen kopurua % 25 igon da 2008an
2009-02-19 17:58 Euskerea berbagaiElebide, Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzuan jasotako intzidentziak 2008an % 25 igon ziran aurreko urteagaz alderatuta. Jasotako kexa guztien artean, % 87 esparru publikoan gertatu zan. Hizkuntz urraketakaz lotutako kexak (% 97 euskeraz ez egiteagaitik) EAEren administrazino publikoan % 66tik 2007an % 45ra jatsi ziran 2008an.
Microsoft Local Language Program Award saria jaso dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-02-19 10:29 Euskerea berbagaiSari honegaz, Microsoftek bere esker ona adierazo deutso Eusko Jaurlaritzeari, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen bidez, Estaduko eleaniztasuna teknologia barrietara eta Internetera zabaltzeko pausu sendoa emon dauelako.
Jaurlaritzeak 'ontzat' emon dau euskera gaietarako Euskerearen Erakunde Publikoagaz daukan hitzarmena
2009-02-17 17:08 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak ontzat emon dau gaur euskerearen ganeko hizkuntza-politikako gaietan mugaz bestaldeko lankidetzea garatzeko eta erakunde mailako hartu-emon iraunkorrak ezartzeko eta garatzeko Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoaren 2009. urteari jagokon alkarlanerako hitzarmena.
Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena sariak bost jakintza-arlotako tesiak saritu ditu
2009-02-13 15:40 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak euskerazko ikerketea bultzatzeko eta sustatzeko asmoz sortu barri daben saria bi urterik behin deituko da eta bost jakintza-arlo nagusi hartzen ditu. Aurtengo saridunak, bakotxa jagokon jakintza arloan, honako honeek izan dira: Francisco de la Hoz Mendez, Ekaitz Agirregoitia Marcos, Oroitz Jauregi Nazabal eta Ane Larrinaga Renteria.
Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk euskerazko 85 obra gehiago jarri ditue braillez eta Daisy sisteman
2009-02-11 09:59 Euskerea berbagaiAmaitu barri dan urtean beste 85 obra gehitu dira bildumara, besteak beste, Mariasun Landaren 'Festa aldameneko gelan', Iban Zalduaren 'Traizioak', Joxe Austin Arrietaren 'Terra sigillata' edo Anjel Lertxundiren 'Ihes betea'.
Euskara 21 ekimenaren txostena itun berritu batera ailegetako aurrerapausua
2009-02-09 11:27 Euskerea berbagaiEuskararen Aholku Batzordearen osoko bilkuran Euskara 21 ekimenaren txostena izan dabe aztergai. Besteak beste, txosten hori 'itun barritu batera ailegetako aurrerapausoa' dala ondorioztatu dabe, batzordeko iturriek jakinarazo dabenez.
Euskerazko software-produktu eta Internet eduki barriak eskuragarri
2009-02-06 13:08 Euskerea berbagaiSarean, www.euskara.euskadi.net helbidean dagoz tresna horreek doban deskargetako edota kontsultetako.
Umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainea hasi dabe Bizkaiko 46 herrik
2009-02-04 14:04 Euskerea berbagai
Bizkaiko 46 udalerrik martxan jarri dabe euskerazko ereduetanmatrikuletako sentiberatze-kanpainea. 2-3 urteko umeak dituen gurasoei zuzenduta dago kanpainea eta seme-alabak lehenengoz matrikulauko dituen familiei gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazinoa emongo jake.
'Eta Kitto!' aldizkariak eta Euskaltelen kable optikoko kanpaineak jaso ditue Ukan 2008 sariak
2009-02-03 10:23 Euskerea berbagaiEibarko 'Eta Kitto!' aldizkariak jaso dau 2008ko Ukan saria Barrikuntzearen arloan eta Dimension agentziak sorturiko Euskaltelen kable optikoko kanpainak Publizidadearen arloan. Ganera, Dermitek klinika dermatologikoaren euskerazko publizidadeak aitamen berezia jaso dau.
'Euskara 21', hizkuntza politikak garatzeko gida izan gura dauen gogoetea plazan dago
2009-01-30 11:59 Euskerea berbagaiAurelia Arkotxa, Patxi Baztarrika, Lore Erriondo, Alberto Lopez Basaguren, Pello Salaburu, Eneko Oregi eta Erramun Osa, Euskara 21 gogoeta prozesua oinarritzen dauen batzorde iraunkorreko kideek Euskara 21, itun barritu baterantz txostena idatzi dabe.
Zabalik da Getxoko 'Dendaketan' eta 'AISA' euskera ikastaroetan izena emoteko epea
2009-01-29 13:58 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako Dendaketan eta AISA euskera ikastaro barrietarako izen-emoteak datorren zezeilaren 16ra arte egongo dira zabalik, urrian hasi ziranen inguruko balantzea oso positiboa izan ondoren.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea sustatzeko kanpainea abaiarazoko dabe gazte bizkaitarren artean
2009-01-28 17:26 Euskerea berbagaiDBHko laugarren mailako 5.500 gazte baino gehiago dira sentiberatze-kanpaina honen hartzaileak. Kanpainearen helburu nagusia gazte horreek guztiek Lanbide Heziketan eta Batxilergoan euskeraz ikasten segidutea da, aurreko ikasketetan moduan. Alkarbide Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau dau 38 udalerritan martxan jarriko dan kanpaina hau.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...