Getxok diruz lagunduko ditu euskerea sustatzen daben eskola-orduz kanpoko jarduerak
2008-05-12 18:50 Euskerea berbagaiGaurtik maiatzaren 30era bitartean zabalik egongo da Getxoko ikastetxeek eta gurasoen alkarteek antolatzen dituen eskola-orduz kanpoko jardueretan euskerea sustatu, zabaldu edo normalizetako 2008-2009 ikasturterako diru-laguntzinoak eskatzeko epea. Oraingoan Getxoko Udalak 25.000 euro banatuko ditu udalerrian ikasketa ez-unibersitarioak eskaintzen dituen ikastetxe, guraso alkarte, ikasle-talde, ikasle ohien talde eta irakasle-taldeen artean.
Euskerearen Legea erreformetako proposamenak ez dau aurrera egingo Nafarroan
2008-05-08 14:47 Euskerea berbagaiIruñerriko herri gehienak eremu mistora pasetako helburua eban gaur, maiatzak 8, Nafarroako Parlamentuan atzera botako daben erreformeak. Ez dau aurrera egingo boto bakarragaitik, izan be, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria oporretan dago.
Derrigorrezko eskolaldia amaitzean ikasle euskaldun eleanitzak izatea bermatu behar da
2008-05-05 18:16 Euskerea berbagaiIrakastereduak gainditzeari buruzkoak batzen dira hezkuntza-komunidadeko eragileen babes zabala jaso dauen Kontseiluaren proposamenean. EHIGE, Ikastolen Konfederazinoa, Kristau Eskola, Sortzen-Ikasbatuaz eta Hik Hasi-k babestu dabe.
Gernika-Lumoko Udalak eta AEK-k etorkin gazteak euskal mundura erakarteko hitzarmena sinatuko dabe
2008-05-05 14:14 Euskerea berbagaiDatorren martitzenean, maiatzaren 6an, arratsaldeko 18:00etan sinatuko dute akordioa bilkura aretoan, José María Gorroño alkateak eta Mercedes Mugika AEK-ko ordezkariak.
Nazino Batuetako eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen 40. Batzordean parte hartu dau Behatokiak
2008-04-30 15:19 Euskerea berbagaiGobernuz Kanpoko hainbat erakundek euren eretxia agertu deutse Batzordeari, eta hizkuntza gitxituei jagokenez, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta EBLUL-France erakundeek hartu dabe berbea.
'Euskara 21', euskerearen ganean gogoetea egiteko batzordea
2008-04-30 11:15 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatutako Euskerearen Aholku Batzordeak aro berri bati ekin deutso eta hizkuntz politikearen ganeko askoren arteko eztabaida eta hausnarketea jarri dau abian Donostian aurkezturiko 'Euskara 21' ekimenaren bitartez.
‘Abertzaleak eta euskara’, nazino politikoaz eta nazino kulturalaz
2008-04-28 14:42 Euskerea berbagaiKomunikabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazinoaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten ditualakoan, sasia garbitzeari ekin deutso Jose Manuel Odriozola egileak, abertzaleen artean euskereak zer leku hartzen dauen aztertzeko.
Iruñerria eremu misto bihurtu da
2008-04-25 12:35 Euskerea berbagaiNafarroako Euskerearen Legea 1986an onartu eta ordutik ez da aldaketarik egin atzora arte. Nafarroako Foru Erregimeneko Batzordeak atzo onartutakoaren arabera, Iruñerrian zabalduko da eremu mistoa. Holan, Aranguren, Galar, Beriain eta Noain Elortzibar eremu erdaldunetik mistora pasauko dira.
Maiatzaren 11n ospatuko da Herri Urrats
2008-04-25 11:44 Euskerea berbagai'Mende laurdena bide erdia' lelopean, Ipar Euskal Herriko ikastolen Seaska alkarteak antolatuta, maiatzaren 11n ospatuko da, urtero legez Senpere aintzirearen inguruan, aurtengo Herri Urrats jaia. Aurten, ikastola bi barritzeko erabiliko dira etekinak.
Behatokia: hizkuntz eskubideen inguruan, ardurea areagotuz doa azken zazpi urteetan
2008-04-24 15:57 Euskerea berbagaiZazpigarren urtez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko diagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarritutako ondorioak atara ditu, eta ‘zazpi urtean kezka areagotuz doa’ esaldiagaz laburbildu ditu Behatokiko zuzendaria dan Paul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak.
Elebidek kanpainea egingo dau prentsa, irrati eta interneten, ‘Gizarte elebiduna lortzeko egiten dogu lan’ goiburuagaz
2008-04-24 12:31 Euskerea berbagaiHerritarren kontsultak, kexak eta iradokizunak jasotea dau helburu Elebidek, herritarrei babesa emotea eta hizkuntz eskubideak errespetetako arazoak dituan entidadeei laguntza espezializatua eskaintzea, euskal gizartean hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezan.
'Atzorik etzira', Mendebalde Kultura Alkartearen eskutik
2008-04-23 15:48 Euskerea berbagaiMendebalde Kultura Alkarteak maiatzaren 9an eta 10ean Bilbon egingo diran XII. Jardunaldiak aurkeztu ditu gaur, 'Atzorik etzira' izenburupean. Era berean, 'Euskalingua XI' aldizkaria eta 'Arrietako Euskaldunen Jakituria. Kontuak, kantak, bizimodua' eta 'Bizkaian zehar. Euskararen ikuspegi orokorra'liburua eta CDa be aurkeztu ditue.
Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu
2008-04-23 14:02 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko ordezkariak hartu ditu bart, Akademiaren egoitzan. Batzarrean, bi erakundeotako ordezkariak izan dira, eta euren arteko lankidetzeari jagokozan hainbat jarduera aztertu ditue.
'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea barriro be martxan
2008-04-22 15:36 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Elkarteen Federazinoak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren bigarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Egitasmoa irakurketea sustatzeko asmoz sortu da eta Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker.
Euskal Herriko Ahotsak Sarean
2008-04-17 15:24 Euskerea berbagaiBadihardugu Euskara Alkarteak 2004an sortua, euskerearen ahozko ondarea jaso eta zabaltzea helburu dauen egitasmo honek 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jaso eta online jarrri gura ditu.
DBHko ikasle etorkinen % 40 baino gehiagok euskereagazko jarrera positiboa erakutsi dau
2008-04-17 14:22 Euskerea berbagaiVanesa Rojo doktoreak egindako tesiaren helburua da ikasle etorkinek EAEko hizkuntza ofizialakazko dituen hizkuntza-jarrerak deskribidutea eta aztertzea, eta, era berean, jarrera horreek definiduten dituen eragileak ezagutzea. Horretarako, analisi estadistiko bat egin dau 12 eta 16 urte bitarteko DBHko 572 ikasleren artean; horretako 390 autoktonoak dira, eta 182, barriz, etorkinak.
EHUk eta Euskaltzaindiak 'Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Saria' sortu dabe
2008-04-17 11:31 Euskerea berbagaiSaria urte birik behin deituko da. Zientzia esperimentalak; ikasketa teknikoak; osasun zientziak; gizarte zientziak eta zientzia juridikoak; eta giza zientziak arloetako tesiak sarituko dira.
Euskaltegi libre homologatuak: ‘nahi baino gehiago berandutu da titulazinoen baliokidetzea, baina izan daitela ondo etorria’
2008-04-16 18:41 Euskerea berbagaiMertxe Mujika (AEK), Gurutze Sarasola (IKA) eta Patxi Agirregomezkorta (Batuz), euskaltegi libre homologatuen izenean prentsaurrean agertu dira pasa dan astean Eusko Jaurlaritzeak, Europako Erreferentzia Marko Bateratuari jarraituz, euskerearen gaitasun egiaztagiri guztiak, gaur, apirilaren 16tik aurrera, baliokidetzeko erabagia baloretako.
Gaur emongo jako azken agurra Axun Aierberi
2008-04-16 12:18 Euskerea berbagaiAtzo hil zan Axun Aierbe garuneko odol-isuri baten ondorioz. Hiletea gaur, apirilak 16, izango da Ibarran, 19:00etan.
Aierbe EHUko irakaslea izan da Gasteizko Filologia eta Itzulpengintza Fakultatean, Hizkuntzalaritza eta Euskal ikasketak deritxan sailean. Fakultadeko dekanordea zan.
EHUk eta Euskaltzaindiak ‘Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Saria’ aurkeztuko dabe Bilbon
2008-04-15 13:55 Euskerea berbagaiEuskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Saria’ sortu dau, euskerazko ikerketea bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko da Euskaltzaindiagaz batera.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...