XVI. Kanpomartxoa, apirilaren 26an Kukularran

Bizkaie! 2009-04-23 17:45   Euskerea berbagai

Euskerea erabilteko esparru bat zabaldu eta euskaldunok alkar ezagutzeko gune bat eregitea litzatekez helburuak alde batetik, baita euskerea ikasteko hainbat ahalegin egiten ari diranei ikasitakoari eusteko aukerea emotea be, eta, aldi berean, erdaldunakan euskereagazko jarrera positiboa lortzea.

Erandio herrian nahiz eta azken urteotan gero eta euskaldun gehiago egon, eta apurka-apurka kopuru hau handituz joan arren, gaztelania da nagusi kalean. Kasu askotan, gainera, euskaldunok ez dogu alkar identifiketan. Kalean, beraz, ez dago euskerea erabilteko edota, euskaldunbarrien kasuan, ikasitakoa gorpuzteko aukera handirik. Eta etxean be, gehienetan, ezin da euskeraz egin hiztun euskaldunbarrien gurasoak erdaldunak baitira. Giro horretan, inguru erdaldunaren eta hiztunen erabilera-inertzien eraginez, egin daitekeena baino euskera askoz gitxiago egiten da.

Kontuak kontu, herriko euskaldunek batzeko gunea izan leien eta, aldi berean, herria euskeraz girotzeko hainbat ekitaldi antolatu eta gure hizkuntzearen erabilpen-esparruak zabaltzeko jaio zan Berbots, Erandion Euskeraz! Alkartea.

Testuinguru horretan Berbots, Erandion Euskeraz! alkarteak gure artean antxina galdutako 'Kanpomartxoa' izeneko ohiturea berreskuratu dau azken urteotan, aurtengoa hamaseigarren edizinoa izanik.

Euskerea erabilteko esparru bat zabaldu eta euskaldunok alkar ezagutzeko gune bat eregitea litzatekez helburuak alde batetik, baita euskerea ikasteko hainbat ahalegin egiten ari diranei ikasitakoari eusteko aukerea emotea be, eta, aldi berean, erdaldunakan euskereagazko jarrera positiboa lortzea.

Euskerea gauza atseginakaz lotzeko asmoz, Kanpomartxoa ekitaldiaren lehenengo edizinoaren ostean, horren inguruko barri gehiago jasota, ikusi zan Bizkaian, batez be, hainbat lekutan (Arratian, Durangaldean, Lea-Artibain...) eta izen debardinak tarteko (kanpomartxo, kanporamartxo, txitxiburduntzi, basakoipetsu...) egiten dala oraindino be, eta geroago, azken urteotan, ikusi da, geure herriaz gan, hainbat lekutan be ohitura zaharra berreskuratzen dagozala (Mungian, Sopelan...) Jatorriz, Inauteri edo Aratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak... joan ohi ziran mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten eben. Jatorrizko sasoia errespetetan ez dan arren, eguraldi hobea izateko asmoz garai honetan egiten da urtero.

Euskera ardatz izanik, herriko zenbait talderen alkarlanaz euskearearen inguruan jai-eguna izaten da eta bakotxak ahal dauenagaz eta dakienagaz parte hartzen dau. Guztia euskal giro ederrean eta auzokoakaz.

Jaiaren helburua bikotxa da. Esan bezela euskeraz gozetako eguna, eta gainera gure herriko zenbait leku, asko eta askorentzat zoritxarrez ezezagunak, deskubridutekoa. Lehen edizinoan Enekuri bideko Fano auzoan izan zan jai-egun hau eta hainbat eta hainbat jentek ez ekian ezta toki polit hori bertan egoenik be. Ordutik hona herriko hainbat lekutan antolatu da jaia Goikolandan, Goiherri auzoko La Magdalena inguruan, Martiartuko antxinako torretxearen babesean, Santimamiko zelaietan, Kukularran dagoan Altzaga Ikastolan, Arriagako Artetxe etxe famatuaren aurrean, Lutxanan.

Aurten, domekan, apirilaren 26an, 'Kukularran alkartuko gara barriro lagunekaz egun zoragarriaz gozetako, gure herria euskeraz girotzeko, berbearen hotsa, euskerearen ahotsa zabal daiten, Erandio gure herrian oihartzun handia, handiagoa, gero eta handiagoa ... ahalik eta handiena izan daian'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu