'Osaba Bin Floren' liburua gazteleraz argitaratu da eta katalaneraz argitaratzear dago
2006-05-10 02:00 Euskerea berbagaiPlaneta argitaletxeak gaztelerazko edizino atara dau eta, laster, katalanez irakurgai egongo da La Galera argitaletxearen eskutik.
Ikasketak euskeraz jarraitzeko deia
2006-05-05 02:00 Euskerea berbagaiErrepublikearen kontrako altxamendu militarrak eskola elebidunaren inguruan lehenagotik etorren ahalegina errotik moztea ekarri eban. Horren ostean, frankismoaren sasoirik baltzenean, han-hemenka ikastolak sortzen hasi ziran.
Euskaltzaindiak 'Plazaberri' agerkari digitala sortu dau
2006-05-05 00:00 Euskerea berbagai
Euskaltzainburuaren agurra
Sarritan esan ohi da Euskaltzaindiaren zereginetan eginkizun dagoala bere lana egoki plazaratzea eta zabaltzea. Begien bistakoa da, bestalde, eskura dituala Euskararen Akademiak, xede hori beteteko ahaleginetan, egungo teknika barriek eskaintzen dabezan baliabideak. Horretara dator Plazaberri agerkari digitala, Akademiaren prentsa-bulegoaren eskutik. Horixe da, izan be, horren helbururik behinena: Euskaltzaindiaren eta Euskaltzaindiari buruzko informazino-xehetasunak modu erraz, arin eta adierazgarrian emotea, guztion zerbitzari eta laguntzaile.
Andres Urrutia,
euskaltzainburua
Bizkaie!
Etorkinak eskolan
2006-04-21 00:00 Euskerea berbagai
Amaitzeko, neuk be Julen Arexolaleibak Bat aldizkarian (2004) egindako adierazpenak ekarri gura dodaz hona: 'Uste dut makalenari errua botatzea jarrera xenofoboa dela. Nik irakasleen artean sumatzen dudanean, eta idatziz ekar ditzaket kasuak, "bi etorkin etorri dira gure eskolara eta orain arteko hizkuntza jarrera aldatu egin dute". Ba oso hizkuntza jarrera egokirik ez zen egongo etxe horretan! Pentsatzen dut nik: izan ere, bi etortzea nahikoa izan bada zegoen guztia hankaz gora jartzeko, askorik ez zegoen seinale. Ala?'.
Egia santua.
Xabier Paia
Tximeleta efektua?
2006-04-14 00:00 Euskerea berbagai
Hainbat lurralde astindu dauzen hegazti gripearen jatorria espliketako orduan, arrazoi batzuen artean, gizakiok ekosistemetan dogun esku-hartze bortitzaren teoria aitatu izan da. Horren arabera, mendeetan zarratu antzean egon diran ekosistemak inbadidu ahala, han ziranei beste baldintza batzuetara mutatzeko aukerak eskaini jakez, mutazino horri aurre egiteko defentsarik ez eukien espezietan-eta eraginez. Gauzak holan, gizakion eragina tarteko dala, ekosistemak sasoi baten egokitzeko eukien gaitasuna galtzen eta hondatzen ari dira. Baina, ekosistemen gainbehera honek badauka hizkuntzen eta kulturen biziraupenagaz zerikusirik.
Izan be, ezagutzen doguzan ...
Upelako berbalagunak
2006-04-07 00:00 Euskerea berbagai
Ekintza horreen adibide, Bizkaiko berbalagun batzuek (Urtuella, Getxo, Muskiz, Bilbo eta inguruetakoak) osteratxo bat egin eben Gipuzkoara joan dan zapatuan (martiak 18). Goizean goiz Bilbon batu eta Zumaiara joan ziran. Bertan kostaldeko herriaren paraje ederra ezagutzeko aukerea izan eben (bai oinez, bai txalupan, bai erakusketa batean) eta ondoren Asteasuko Sarasola sagardotegira joan ziran.
Sagardotegian giro ederra sortu zan kupelen inguruan, bertsolariak eroan ebezelako okasinorako. Euskaldunen meketako ohiturak zaharrak bizi ebezan lehenengo personan, sagardotegira bertaratutako zaragozar, ekuadortar eta euskaldunen artean. Esan ...
Ereduen ganeko eztabaidea gori-gori (III)
2006-03-31 00:00 Euskerea berbagai
Eskola eta ikastola bakotxa azken helburu horreetara hurreratzeko modua, baina, ezin leiteke bardina izan. Bakotxak abiatzen dan testuingurutik bidea egin beharko dau eta. Testuinguru honetan, nazinoarteko hezkuntza-sistemen emoitzak-eta alderatzean, sistema horreen bardintasunak eta desbardintasunak gitxitan aitatzen dira. Alde horreen artean, hezkuntza-sistema bakotxak jakintza-arlo batzuk eta hainbat gaitasun lehenesteko, eta ikastetxeek euren baliabideak euren hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jarteko daukien autonomia aitatuko neukez.
Holan, azken helburuak, komunak, baina horreetara ailegetako bideak, ostera, desbardinak. Bi hanka, halanda be, beste bi falta dira; batetik, ikastetxe ...
Sopelako Esaera Zaharren Txapelketearen XIII. edizinoa, apirilaren 1ean
2006-03-24 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaie!
Odol gaiztorik ez
2006-03-24 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaiko odol-emoileen alkarteak argitaratutako papeltxo baten hasieran
azaltzen zan:
Begiko odol-emailea...
Estimado donante...
Dana dala, papel hori ‘perlaz’ josita egoan. Eskuratzerik badozue...
Neuk antologia horretako adibide batzuk baino ez dodaz plazaratu artikuluan. Zeuena tartean.
‘Gaurkoari gehiago begitu behar jakola uste dot. Eta transfusinoarena be alde batera itxi bazendu, asko be hobeto, hori askoz be serioagoa dalako. Zeure artikuluaren azken lerroan dinozun moduan, neuk bai 'leidu eta flipau' zure disparateakaz. Euskalgintzan ezer aurreratzen dogu halakoak eginaz, ala? Ezezkoan nago.’
Gaurkoari be ...
Ereduen ganeko eztabaidea gori-gori (II)
2006-03-17 00:00 Euskerea berbagai
Egun, eskola eta ikastoletan indarrean dagozan ereduak ez dira sasoi batekoak, nahiz eta izen bera oraindino mantendu. Murgiltze ereduetan, euskereari eskaintzen jakon lekua apur bat murriztu da, gela barruko jardueretan batez be, eta beste horrenbeste esan leiteke gainerako ereduez dihardugunean. Holan, zein da aurrera begira hartu behar dogun estrategia?
Atzerriko hizkuntzen eskuratzeari ezin jakoz ateak itxi, izan be, gure etorkizuna eleaniztuna da. Egin-eginean be, atzerriko hizkuntzen eskuratze hori, besteak beste, euskereari lekua kentzeko erabiliko ete dan edo atzerriko hizkuntzen eskuratzea ...
'Leidu eta flipau', Xabier Paiari erantzunez
2006-03-17 00:00 Euskerea berbagai
Amagoia L. de Larruzea Zarate,
Gernika-Lumoko Odol-emoileen alkarteburua eta Dosanbiz- Bizkaiko Odol-emoileen elkarteko Idazkaria
Euskararen Etxeak 5000. bisitaria hartu dau
2006-03-17 00:00 Euskerea berbagai
Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak batera sorturiko zentroa da Euskararen Etxea. Bilboko San Ignazio auzoan kokatuta dago eta euskereagaz zerikusia dauen guztia lantzea da helburu nagusia: azterketea, ikerketea, zaintzea eta zabalkundea.
Gauzak holan dirala, multimedia artxiboa da zentroaren erdigune eta muina. Gaur egun, 190 tituluko oinarri informatizatua dauka mediatekako datu baseak. Oinarri hori hazten joango da, orain arte argitaraturiko materiala ikertu eta berreskuratzeko lanari dagokionean. Gaur arte euskeraz hainbat formatutan argitaratu diran multimedia produktu guztiak biltzen ditu ...
Juan Mari Lekuonak eta Patxi Altunak Euskaltzaindian itxitako hutsuneak beteteko hautagaiak
2006-03-17 00:00 Euskerea berbagai
Mikel Zalbide
Donostian jaioa, 1951n. Nafarroako Unibersidadean egin ebazan ingeniaritzako goi-ikasketak. Gazte-gaztetatik euskereak bete barik eukazan alorrak horniduteko lanean jardun eban. 1972an, artean ikasle zalarik, Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zan: zientzia-tekniken alorreko lehen euskal aldizkaria sortzeaz ganera, irakaskuntzarako hainbat material preparetan eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu eban parte.
1978an, Unibersidade Zerbitzuetarako Euskal Institutua (UZEI) sortu zanetik, zientzia-tekniken alorreko arduradun teknikoa izan zan. Bertan jardun eban lanean, besteak beste, Fisika, Kimika eta Matematika hiztegiak preparetan, eta lexiko-sorkuntza erabideen aztertzaile eta ...
HABEk sarean jarri dau 'Ikasbil', ikasleek euskeraz ikasteko atari barria
2006-03-10 00:00 Euskerea berbagai
Bizkaie!
Zelan esaten da...?
2006-03-10 00:00 Euskerea berbagai
Eta azkenean, piramidearen puntaren puntan, hiztegi eta abarrek emoten ez dabezan berben zailtasunak dagoz. Emoten dau horreek berbak sekula ez dauzela inork itzuli. Eta orduan inguruari begira jarten gara eta berehala ikusten dogu gai horretan adituak diranak be ez daukiela ideia handirik bi hizkuntzetan manejetako. Eta egoera horretan gelditu ahal dan aukera bakarra dudea 'Itzul' itzultzaileen posta zerrenda elektronikora botatea izan leiteke. Akaso Bizkaieko irakurle batzuei ezaguna egingo jatzuei, baina besteei zertaz nabilen ikustea gomendatzen deutseet: http://www.eizie.org ...
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...