Euskerearen gaitasun tituluak alkarregaz baliokidetzeko Dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2009-03-03 10:02   Euskerea berbagai

Baliokidetza sistema honen bitartez, euskera-agiri guztiak Hizkuntzen Europako Markoagaz homologauta geratu dira, eta alkarregaz baliokidetuta, hau da, danetara 34 titulu desbardin. Euskerearen egiaztagirien arteko baliokidetzak euren artean eta honeek Europako Erreferentzia Markoagazko ezarri dira.

Euskerearen gaitasun egiaztagiri guztiak alkarregaz baliokidetuko dituan Dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak, Kultura Sailak aurkeztutako proposamenaren harira. Honen bitartez euskerearen ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu dira, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuak finkatu eban 64/2008 Dekretua egokitu eta handik kanpo geratu ziran titulazioak sartu ditu bere barruan, baliokidetza sistemea guztiz osotuz.

Euskerazko egiaztagiri guztiak alkarregaz baliokidetzen dituan eta Europako Erreferentzi Markoan buztartu dituan sistema honek eragin zuzena daka orain arte egiaztapen-sistema guztietan agiria daben milaka herritarrakan eta hemendik aurrera euskera tituluren bat eskuratzeko bidean izan daitekezanakan. Gainera, baliokidetza eta autortza sistema osorako eta betirako da.

Apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak euskerearen ezagutza egiaztatzen daben titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitu zituan, euskerearen egiaztagirien arteko baliokidetzak euren artean eta honeek Europako Erreferentzia Markoagazko ezarriz. Halan da be, kanpoan itxi ziran hezkuntza arloko titulu eta ziurtagiri batzuk, dekretuan geroago sartzeko asmoagaz.

Orain gehitu diran titulazinoak, Hezkuntza Sailaren Irakaspostuetarako Hizkuntza-Eskakizunak eta Hizkuntza Eskola Ofizialen plan zaharreko eta barriko titulazinoak dira. Gainera, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak emoten dauen EGA eta Euskaltzaindiaren D agiria be baliokidetza koadroan jaso dira.

Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailak kudeatzen dauen HLEA ziurtagiria geratu da oraingoz kanpoan, hainbat epai eta gorabeheraren ondoren Hezkuntza Saila euskera-agiri horren sakoneko aldaketa bat egiteko asmotan dabilelako. Aldaketa hori aztergai dago, eta azken erabagia hartzean argituko da orain arteko HLEAren baliokidetzea eta, kasua balitx, barriarena.

Baliokidetza sistema honen bitartez, euskera-agiri guztiak Hizkuntzen Europako Markoagaz homologauta geratu dira, eta alkarregaz baliokidetuta, hau da, danetara 34 titulu desbardin. Euskerearen egiaztagirien arteko baliokidetzak euren artean eta honeek Europako Erreferentzia Markoagazko ezarri dira.

Dekretuak Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailakaz parekatzen ditu HAEEk, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak, Hezkuntza Sailak, Euskaltzaindiak (D agiria), Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak (EGA) eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialek emondako agiriak, bakotxaren baliokidetzak ezarriz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu