Polonian, Poznaneko unibersidadean, 2011ra arte egongo da euskera lektoretza
2008-11-06 14:27 Euskerea berbagaiJosune Ariztondo Kultura diputaduak eta Juan Ignacio Pérez UPV/EHUko Erretoreak lankidetza hitzarmena sinatu dabe lektoretzak indartzeko Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz Unibersidadean (euskerakoa) eta Euskal Herriko Unibersidadean (Europa ekialdeko hizkuntzak).
Ortuellako Udalak hizkuntzearen erabilera ez-sexistearen inguruko gidea argitaratu dau
2008-11-05 14:58 Euskerea berbagai'Komunikazinoa eta generoa' izeneko programearen barrruan kokatzen dan ekimena da gidea, eta Ortuellako Udaleko langileak eta politikariak hizkuntzearen erabilera ez-sexistea erabili daien hezi eta sentsibilizetea dau helburu.
'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean' jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak Durangon
2008-11-05 14:28 Euskerea berbagaiIkastaroa bihar, zemendiak 6, Durangoko Landako Guneko Elkartegian izango da. Jardunaldien helburua administrazino desbardinetako euskera eta kultura sailetako beharginei eta euskalgintza zein kulturgintzako bestelako entidade edota taldeei toponimiaren gaia zelan landu azaltzea eta erakustea izango da.
Nierebanoa.com, 'Pauso bat harago'
2008-11-04 14:43 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren hamargarren urteurrena tarteko dala, euskerearen normalizazinoan 'Pauso bat harago' joatea ezinbestekotzat jo eta 'Bai euskarari' leloa, 'Euskaraz bai' bilakatu da.
Bermeoko Euskal Guneko lokalen erabilerearen ganeko hitzarmena sinatu dabe
2008-10-31 09:59 Euskerea berbagaiLokalak lehendik be erabilten zituen euskaltegiek, euskera alkarteak eta kultura arloko hainbat taldek eta alkartek. Orain, euskereagaz zerikusia daben alkarteak baino ez dagoz bertan, gelak txukuntzeko lanak egin dira eta herritarrei erakusteko ekitaldia antolatu zan uda hasieran.
Euskarabideak eta Bizkaiko Diputazinoak euskerearen inguruko danen intereseko gaiak landu ditue
2008-10-29 10:01 Euskerea berbagaiEuskerearen garapena eta gizarte-sustapena Bizkaian eta Nafarroan, politika bideragarrien planifikazinoa, euskerearen sustapenerako inbertsino publikoaren eta bere emoitzen arteko orekea eta beste zenbait gai landu ditue bi erakundeen artean izandako lan-bileran.
‘Euskaraz bai’, pauso bat harago
2008-10-23 15:22 Euskerea berbagai'Abenduaren 13koa ospakizunaz harago doan ekitaldia izango da, izan be, Kontseiluak, orain arte bezela, euskerearen normalizazinoa lortzeko lanean sendo jarraituko dau datozen urteotan. Baina salto barri bat egingo dau, % 100 euskeraz bizi ahal izatea lortu gura badogu behar-beharrezkoa dan saltoa'.
Euskeraz olgetan Bilboko eskoletan!
2008-10-23 12:14 Euskerea berbagaiEuskerearen erabilerea bultzatzeko eta ondorengo belaunaldien eguneroko komunikazino-hizkuntza izatea lortzeko helburuagaz, Bilboko Udaleko Euskera Sailak lau programa antolatu ditu Bilboko ikastetxeetako D eta B ereduetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat.
Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskerea sustatzea helburu dauen lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2008-10-21 11:09 Euskerea berbagaiErakunde biek hizkuntzea bultzatzeko interesa dabe eta sinadura honen bitartez bilbotarren artean euskerearen erabilera sustatu gura da, bai berbadunen kopuruari zein berbakerearen kalidadeari jagokonez.
Getxon, turistak be euskeraz
2008-10-20 14:55 Euskerea berbagai'Badakizu zein den gure altxorrik handiena?' goiburua dauen gidea kaleratu dabe Getxoko Udaleko (Bizkaia) Euskera Zerbitzuak eta Turismo Bulegoak, udalerria bisitetan daben turistei euskerea bertoko hizkuntza dala adierazoteko.
Milaka lagunek bat egin dabe 'Atera ezazu mihia' leloagaz
2008-10-20 11:36 Euskerea berbagaiIbilbideko sei guneetan batutako jentetzea ikusirik, pozik agertu da Nafarroa Oinezeko antolakuntzea. Jaso Ikastolako hezkuntza zuzendari Unai Arellanok esan dauenez, helburuak bete egin dira, bai behintzat jentearen parte-hartzeari dagokionean.
'Atera ezazu mihia' Iruñean, Nafarroako ikastolakaz hitzordua urriaren 19an
2008-10-17 12:06 Euskerea berbagaiIruñeko Jaso Ikastoleak antolatuko dau aurten Nafarraoko ikastolen aldeko jaia eta antolatzaileek 80.000 eta 100.000 lagun inguru batu gura ditue zazpi kilometroko ibilbidean.
'Ama, aita, eskolako lanak neuk egin behar ditut!' kanpainea martxan dago
2008-10-16 11:04 Euskerea berbagaiAlkarbide bilguneak koordinauta, danetara, 30.000 liburuxka inguru banatu dira Bizkaiko 36 udalerritan; ganera, horreetako 17tan eta liburuxkearen osogarri legez, tailer bereziak be antolatu ditue udalerriotako euskera zerbitzuek. Kanpainearen helburua eskolako lanak egiten laguntzeko materiala eskaintzea da, bai umeei eta bai gurasoei.
Lan arloan euskerea sustatzeko Eralan ikerketa-proiektua aurkeztu dabe
2008-10-15 15:39 Euskerea berbagaiUrte bi eta erdiko lana jasoten dauen Eralan ikerketa-proiektuan oinarritutako liburua argitaratu dabe. Lan arloan euskerearen erabilerea aztertzen da bertan. Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Soziolinguistika Klusterra dagoz proiektuaren atzean.
Galdakaoko Eguzkibegik antolatuko dauen XXXI. Ibilaldia gero eta hurrago
2008-10-14 11:58 Euskerea berbagai'Gerizpetik eguzkibegire' leloa aukeratzean euskerearen historia islatu nahi izan da, beti be ikuspegi positibotik: azken hamarkadetako iragan ilunetik eguzkirako bidean egin dan lan handia gogoratu eta lan horretan diharduela adierazo.
Jaurlaritzeak 72.776 euroko diru-laguntzinoa emon deutso Mintzalaguna egitasmoari
2008-10-14 11:16 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Elkarteen Federazinoak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Mintzalaguna' egitasmoa indartzeko, zabaltzeko eta diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dabe. 'Mintzalaguna' programa danak kontuan izanda, honezkero 2.500 mintzalagunetik gora ari dira 48 herritan banaturiko 450 mintza-taldetan.
Xabier Diharce, 'Iratzeder' euskaltzain osoa hil da
2008-10-13 14:42 Euskerea berbagaiXabier Diharce, 'Iratzeder' euskaltzain oso emeritua gaur hil da, Beloken, 88 urte zituala. Haren aldeko hileta-elizkizuna urriaren 15ean, eguaztena, izango da Beloken, Urt/Ahurti herrian, Beneditarren komentuko eleizan, goizeko 10:30ean.
Legeak agintzen dauena bete eta euskerea sustatzeko laguntzak banatu daizala exijidu deutsie hedabideek Nafarroako Gobernuari
2008-10-09 14:40 Euskerea berbagaiEuskerearen Legea indarrean sartu zanetik hogeita bi urte beteko diranean, eta Nafarroako Gobernuak Euskarabidea sortu dauen urte berean, foru administrazinoak ezelako laguntzarik barik itxiko ditu euren ohiko jardunean euskerea erabilten daben Nafarroako hedabideak.
Santurtziko Udalak bertsolaritzearen inguruko programa bat jarri dau martxan ikasleei euskereagaz laguntzeko
2008-10-09 11:25 Euskerea berbagaiSanturtziko Udalak 'Bertsogintzea eskoletan' izeneko programea abiarazo dau, ikastetxe publikoetako D ereduko lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleei euskerazko baliabideak eta hiztegia lortzen laguntzeko.
HABEk 10,9 miloe euro emongo deutse Euskal Autonomia Erkidegoko udal euskaltegiei
2008-10-08 14:30 Euskerea berbagaiJoan dan ikasturtean, Euskadiko 39 udal euskaltegietan, bertako 304 irakasleen eskutik, 10.500 heldu ibili ziran euskerea ikasten edo hobetzen.




_new_normal.jpg)
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...