BFAk euskerearen sustapenerako laguntzinoen ebazpena jakinarazo dau

Bizkaie! 2008-06-09 15:41   Euskerea berbagai

Euskerearen eta gaztelaniaren arteko aukera bardintasunik barik benetako elebitasunik ez dagoala oinarritzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo dirulaguntzinoen ebazpenak azaldu ditu gaur Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Josune Ariztondo Kultura Diputadua eta Miren Dobaran Euskerea Sustatzeko Zuzendaria.

Euskerearen eta gaztelaniaren arteko aukera bardintasunik barik benetako elebitasunik ez dagoala oinarritzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengo dirulaguntzinoen ebazpenak azaldu ditu gaur Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Josune Ariztondo Kultura Diputadua eta Miren Dobaran Euskerea Sustatzeko Zuzendaria.

'Euskerearentzat gero eta hiztun gehiago irabazteko, euskerearen erabilerea gizarte bizitzan normalizetako, euskerearentzat gero eta erabilera gune gehiago lortzeko eta beste hainbat erronka ahalbidetzeko, ezinbestekoa da diru-baliabideak eskaintzea', azaldu dau Ariztondok. 'Baliabide horreek urtearen lehenengo seihilekoan eskaintzea zan beste erronka bat eta bete dogu', ganeratu dau.

Danetara, 148 gizarte eragile aurkeztu dira deialdietara eta 303 egitasmok jasoko ditue diru-laguntzinoak.

Lan munduko enpresen arloan, berbarako, 515.000 euro banatu dira, azken bi urteetan baino % 228 gehiago. Arlo horretan eragile sozial garrantzitsuak sartzen dira: enpresariak eta langileak.

Irabazi asmorik bako alkarteen arloan banatu dau Bizkaiko Foru Aldundiak diru kopuru handiena, 2.210.506 euro hain zuzen be. Arlo horretan honako atal honeek sartzen dira: euskerearen ondarea batzeko, zaintzeko eta erabilera soziala berreskuratzeko programak; euskeraz egindako materialak, batez be ume eta gazteei zuzendutakoak; euskeraz irakurteko zaletasuna bultzatzea helburu daben programak; etorkinen hizkuntza-gaitasunerako programak; euskerea sustatzea helburu daben bestelako programak; eta, azkenik, euskerazko webguneak sortu, diseinau eta on-line jarteko egitasmoak.

Informazino eta Komunikazino Teknologien arloan euskerea sustatzen laguntzeko helburuagaz, euskerazko baliabide informatikoen azpiegiturea sortzeko 267.707 euro banandu ditu Aldundiak.

Azkenik, euskerazko aldizkariak argitaratzen dituen irabazi asmorik bako persona juridiko pribaduentzako 364.950 euro bideratu dira, euskerea gizartearen eremu guztietara zabaltzeko helburuagaz.

Lau foru dekretu horreez ganera, Bizkaiko Foru Aldundiak beste diru-laguntzino batzuk emongo ditu berbarako azpiegitura teknologikoak sendotzea edota bizkaierea sustatzea helburu daben Labayru Ikastegia, Euskal Herriko Unibersidadea edota Euskaltzaindia lako erakundeen artean.

Bestalde, udal, erakunde autonomo eta mankomunidadeek 2.340.610 euro jasoko ditue euskerea sustatzeko ekintzetarako. Diru-laguntzino horreen barri eguazten honetan emongo dabe zehatzago.

Laburpen legez aurkeztutako 323 egitasmoetatik onartutako 303 proiektuek danetara 3.258.163 euro jasoko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu