Azterketak Euskeraz!

Bizkaie! 2025-06-16 09:12   Euskerea berbagai

Bagilaren 16an, konzentrazinoa egingo da 12:00tan, Euskal herritarren hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko.

2025 urteko Baxoko Filosofiako azterketea, astelehenean izango dira. Ikasketak osorik euskeraz egin dituen arren, gure 170 baxolariek (126 baxo orokorrean, 15 teknologikoan eta 29k profesionalean) frantsesez egin beharko dabe azterketea. Seaskak, Azterketak Euskaraz! Kolektiboagaz batera, guraso, langile eta euskalzaleak deitzen ditu astelehenean, bagilak 16, Etxepare Lizeoan konzentrazinoa egiteko eguerdiko 12:00tan, Euskal herritarren hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko.

Hezkuntza kodeko L121-3 artikuluak, azterketen hizkuntzea euskera izan daitekeela aurreikusten dau. Hezkuntza ministerioaen 2021eko abenduaren 16ko zirkularrak be, Baxoko zenbait froga euskeraz aurkezteko aukerea nabarmentzen dau baina Hezkuntza ministerioak ez ditu bere arauak bete nahi. Seaska, Euskerearen Erakunde Publikoa eta Errektoretzearen artean izenpetu zan 2019ko hitzarmenak, Ahozko Handiko frogea euskeraz egitea aurreikusten eban, baina hor be, Estaduak ez dau agindutakoa bete.

Maiatzaren 23ko Tanborren burrundarea Errektoretzaraino heldu zan, eta maiatzaren 26an Errektorea Euskal Herrira joan zan, azterketen gaia aurrera doala adierazoteko eta euskeraz ikasten daben ikasleek azterketetaneuren ikaskuntzea balioztatzea garrantzitsua dala azpimarratu eban. Ordutik, Bordelen batzarra egin eben baina ez dogu barri gehiagorik izan errektoretzatik.

Hitz ederrez harago, urrats zehatzak behar ditugu eta hori nabarmentzeko eta zabaltzeko alkarretaratzea egingo dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu