Andres Alberdiren ‘Oinarrizko gramatika’ kalean da, euskerea ikasten edo lantzen dabilzanentzat
2008-06-17 19:53 Euskerea berbagaiLiburuak lau barrikuntza nagusi jasoten ditu: Euskaltzaindiak gaur arte emondako arau eta gomendio guztiak osorik; gaur eguneko prosa didaktikoan nagusituz joan diran moldeak eta ohitura barriak; idaz-estilorako gomendio praktiko batzuk; eta ‘maina bereziz eta tentuz’ eginiko gaikako aurkibide zehatz eta oso bat, bilaketak eroso eta erraz egiteko.
Elkar argitaletxeak Andres Alberdi Gorostiolak eginiko ‘Oinarrizko gramatika’ liburua plazaratu dau, euskerea ikasten edota euskerea lantzen eta sakontzen ari dan edonorentzat. Gramatika kontu eta arazoei urtenbidea arin eta erraz topetako moduko kontsultarako liburu bat izan nahi dau, argitaletxeko iturriek prentsa-ohar bidez adierazo dabenez.
Andres Alberdiren ‘Oinarrizko gramatika’ lanak ez dau molde jakin batera jokatu nahi izan, eta, terminologia, metodo eta analisi jakin eta espezifikoetatik igesi, oinarrizko gramatika ‘koherente eta erabilgarri bat osotzera jo nahi izan dau’.
Era berean, ez da hutsetik sortu dan gramatikea, iturburu jakina baitauka: ‘Eskola Gramatika’ (1996). Haren uberan moldatua eta taxutua da Andres Alberdiren ‘Oinarrizko gramatika’ hau.
Gainera, lau barrikuntza nagusi jasoten ditu: Euskaltzaindiak gaur arte emondako arau eta gomendio guztiak osorik; gaur eguneko prosa didaktikoan nagusituz joan diran moldeak eta ohitura barriak; idaz-estilorako gomendio praktiko batzuk; eta ‘maina bereziz eta tentuz’ eginiko gaikako aurkibide zehatz eta oso bat, bilaketak eroso eta erraz egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!