Bermeoko Euskal Gunea inaugurauko dabe

Bizkaie! 2008-06-10 18:14   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazinoan hainbat arlotan lanean dagozan alkarteen topalekua da Euskal Gunea. Inaugurazino-ekitaldia gaur egingo dabe, 19:30ean.

Euskerearen normalizazinoan hainbat arlotan lanean dagozan alkarteen topalekua inaugurauko dabe gaur 19:30ean, Euskal Gunea Bermeon.

'Egunez egun eta gizartearen arlo danetan euskeraz bizi gaitezan lanean dagozan hainbat alkarteri lekua egin gura deutso Udalak eta horretarako, lehendik be erabilten ziran Ataldeko lokal horreek erabarritu ditu eta lekua preparau dau, lehendik egozanez gan, alkarte eta proiektu barriak bertan kokatzeko', jakinarazo dau Bermeoko Udaleko Euskera Sailak.

Hainbat alkarte eta proiektuk izango dabe euren lekua Euskal Gunean; herritarrak euskalduntzeko edota alfabetatzeko lekua izan gura dau, horregaitik, Bermeoko euskaltegi biak kokatzen dira bertan, baita Berbalagun be, han eukiko dauelako bulegoa. Euskeraz Berbetan euskera alkarteak be bertan jarraituko dau eta, azkenik, Busturialdeko Hitzak, eskualdean euskeraz argitaratzen dan egunkari bakarrak, erredakzinoa eta bulegoa bertan kokatu ditu.

Inaugurazino-ekitaldian, Bermeoko alkatearen berbak entzun ostean, Crearte antzerki eskolako gaztetxuek aurkezpena egingo dabe eta derrigorrezko zintea ebagi eta gero, Euskal Guneko gelak erakutsiko jakez ekitaldira hurreratuko diranei.

Udalaren Euskera Sailak 100 gonbidapen inguru banatu ditu eta, ganera, gonbidapen zabala egin deutse Bermeoko euskaltzalei eta herritarrei ekitaldian parte hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu