Euskaltzaindiak Literatura Terminoen Hiztegia aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2008-06-19 10:55   Euskerea berbagai

Barikuan, bagilak 20, Literatura Terminoen Hiztegia aurkeztuko da Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Hiztegiak bildumearen zenbaki barria da eta Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak egin dau. BBKren laguntzinoz argitaratu da.

Barikuan, bagilak 20, Literatura Terminoen Hiztegia aurkeztu da Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Hiztegiak bildumearen zenbaki barria da eta Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak egin dau. BBKren laguntzinoz argitaratu da.

Literatura Terminoen Hiztegiaeuskal literaturako terminoen hiztegiaren lehenengo edizinoa eta saioa da. 'Helburu nagusia honakoa da: literaturearen teoria, historia eta kritikearen barri emoteko euskeraz garatu dan lexikoa agertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltea', azaldu dabe akademiako iturriek.

Hiztegia Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak 17 urtetan egin dauen lanaren emoitza da. Izan be, Literatura Ikerketa Batzordea sortu zanetik, hau da, 1991tik, literatura arloko lanetan erabilten dan terminologia finkatzeko eta ikertzeko beharra azpimarratu izan da. Batzordearen lehen batzarretan hiztegiaren oinarrizko egiturea eta sarrerea finkatu ziran, baita lan metodologia be.

Lana batzordekideen artean banatu zan. Banaka lantzen ziran terminoak batzordera eroaten ziran gero, taldearen ekarpenak jasoteko. Lehenengo txostenak 1993an aurkeztu ziran eta azkenak 2004an. Hortik aurrera, edizinoa preparetako lanari ekin eutsen eta, ondoren, argitaratze-bidean sartu zan.

Liburuaren aurkezpenagaz, Literatura Ikerketa Batzordearen barruan ziklo bat zarratuko da. 'Orain, hiztegia eskuan dauela, Batzordeak euskal literaturearen ikasketa erkidegoari eskaini gura deutso, ikasketa arloan literaturea errotuta egotea garrantzitsua dala kontuan izanda'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu