Euskaltzain barria izentetako botazinoak egingo ditu barikuan Euskaltzaindiak Bilbon

Bizkaie! 2008-09-24 15:54   Euskerea berbagai

Joan dan garagarrilaren 18an, Euskaltzaindiak Hendaian egin eban osoko bilkuran, Patxi Uribarren eta Blanca Urgell proposatu ziran Knörren hutsartea beteteko.

'Euskara 21' ekimenak aurkezpenak eta mintegiak egingo ditu euskerearen inguruko gogoetea bultzatzeko

Bizkaie! 2008-09-22 11:08   Euskerea berbagai

Helburu nagusia gogoeta prozesuari hauspo barria emotea da, eta, era berean, gogoetearen fruituak eta ondorioak gizarteratzea. Izan be, gizarteko alor esanguratsuenen partaidetzea ezinbestekoa baita euskerearen oraina zein geroa aztertzeko.

Getxoko euskaltegiek 2008/2009 ikasturterako matrikulazino kanpaina barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-09-17 17:56   Euskerea berbagai

Era berean, beste urte batez, Getxoko Udalak 'Aisa' etorkinentzako hizkuntza-harrera ikastaroa eta 'Dendaketan' udalerriko dendariei zuzenduta bezeroei zerbitzua euskeraz emoten ikasteko ikastaroa jarri ditu martxan.

Nafarroa Oinez 2008 dala eta, Euskaltzaindia Iruñeko Jaso ikastolan izango da

Bizkaie! 2008-09-17 17:48   Euskerea berbagai

Urriaren 19an egingo dan Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Euskaltzaindiak eta irailaren 18an, Iruñeko Jaso ikastolan, hainbat ekitaldi egingo ditu.

Eusko Jaurlaritzeak eta HAEEk 605.000 euro erabiliko dabe Euskalterm euskerearen terminologi datutegia eguneratzeko

Bizkaie! 2008-09-17 12:47   Euskerea berbagai

Onartutako hitzarmenaren helburua, Euskalterm terminologi banku publikoa eguneratzeko eta egin beharreko lanak kontratetako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta HAEEren artean indarrean dan lankidetza hitzarmena garatzea da.

'Euskalkiak, euskararen dialektoak' liburua aurkeztu dau Koldo Zuazok

Bizkaie! 2008-09-12 15:32   Euskerea berbagai

Autoreak 'izenak erakusten dau zein dan liburuaren izana' berbakaz hasi dau prentsaurrekoa, ondo hasi be. Argitaratu barri dauen liburua orain dala hogei urte hasitako ikerketa lanaren emoitzea da, tartean gai bereko beste hainbat lan be izan diran arren.

'Elhuyar Ikaslearen Hiztegia'-ren hirugarren argitalpena dator

Bizkaie! 2008-09-12 14:58   Euskerea berbagai

Liburu-formatuan eta CD-ROM euskarrian izango da eskuragai eta 28.100 hiztegi-unidade, 39.300 adiera eta 19.000 adibide batzen ditu.

Euskaltegietako 2008-09 ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia egingo da gaur Donostian

Bizkaie! 2008-09-12 10:52   Euskerea berbagai

Ekitaldia goizeko 10:30ean izango da. Ostean, 11:00etan, David Crystal hizkuntzalari ospetsuak, ingelesaren alde egindako lanakaitik Inperio Britaniarraren Domina jaso dauenak, 'Keeping languages alive' (Hizkuntzen biziraupena) berbaldia emongo dau.

Bilboko Euskera sailak eta uriko euskaltegiek euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue herritarrak

Bizkaie! 2008-09-10 18:03   Euskerea berbagai

Euskera sailaren datuen arabera, aurreko ikasturtean, 9.500 ikasle inguruk emon eben izena euskera ikastaroetan.

AEK euskaltegietako matrikulazino kanpainea abian da

Bizkaie! 2008-09-10 15:26   Euskerea berbagai

Aurtengo kanpainearen leloa 'mihia jan dizu katuak?' da. AEKk milaka kartel ipiniko ditu Euskal Herri osoan zehar bi irudigaz: batean katu bat agertuko da 'mihia jan dizu katuak?' leloagaz, bestean, barriz, txakur bat agertuko da 'la ciencia de enseñar la lengua amistosamente' mezuagaz.

Donostiako Bagera alkarteak euskereari Zinemaldian emoten jakon tratamentua aztertuko dau

Bizkaie! 2008-09-08 17:40   Euskerea berbagai

'Urteroko azterketa honegaz, euskereari eskaini jakon tratamentuak aldaketarik izan dauen eta, orokorrean, eskaini jakon presentzia zelakoa izan dan jakitera emon gura dogu', esan dau Bagera Donostiako alkarteak.

HPSk 'Pixka bat es mucho' kanpainearen balantze positiboa egin dau

Bizkaie! 2008-09-08 12:35   Euskerea berbagai

Prentsaurrekoan, Baztarrikak hizkuntzearen erabilerearen garrantzia azpimarratu dau: 'erabilereak baino ez dau bermatuko euskerearen etorkizun oparoa'. Holan, euskerea erabiltera animau dau jentea, 'euskerarik onena egiten dana dalako, eta euskararik txarrena, barriz, egiten ez dana'.

Ikearen 2009ko katalogoa euskeraz be argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-09-03 11:14   Euskerea berbagai

Irailaren 8ra arte ez da Ikearen Barakaldoko altzari dendan izango baina, honezkero, www.ikea.es webgunean, 2009ko euskerazko katalogoa kontsultau daiteke.

Danetara, altzariak saltzen dituan denda suediarrak 2009ko katalogoaren 198 miloe ale argitaratuko ditu mundu osoko 36 herrialdetan eta 27 hizkuntzatan.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretua beteteko diru-laguntzen deialdia plazan

Bizkaie! 2008-09-01 15:28   Euskerea berbagai

Eskabideak aurkezteko epea hilebetekoa izango da eta zabalik izango da bihartik aurrera, hau da irailaren 2tik urriaren 2ra arte.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak familiarteko hartu-emonetan euskerea sustatzeko kanpaineari ekin deutso

Bizkaie! 2008-08-25 14:44   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskara Sailak, 'Euskereagaz gure etxea eregiten' izenpean, 6.000 liburuxka inguru helarazoko deutsez 2006an eta 2007an jaiotako umeen gurasoei, familia giroan euskerea erabilteak dauen garrantziaz ohartarazoteko.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak hitzarmenak sinatu ditu uriko bost alkartegaz

Bizkaie! 2008-08-18 14:34   Euskerea berbagai

Panpotx Kultur Elkartea, Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bizkaiko Ikasleen Guraso Elkartea, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea eta Suspergintza dira akordioaren sinatzaileak eta hezkuntza, aisia, merkataritzea eta teknologia barrien arloetakoak dira.

Jaurlaritzeak 1,7 miloe euro banatuko ditu euskera planak garatzeko

Bizkaie! 2008-08-12 14:35   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzak EAEko udaletako euskera arloetan banatuko dituan diru-laguntzinoak Gaintzako Udalak jasoko dituan 928 eurotik Irungo Udalak jasoko dituan 89.370 eurora doaz.

Euskaldunen kopurua 118.000 lagunetan igon zan EAEn 2001 eta 2006 artean

Bizkaie! 2008-07-23 14:06   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urteko edo gehiagoko biztanleriaren % 59,5ek zeozer baekian euskeraz 2006an, 2001aren aldean ehuneko lau puntuz hazten dalarik, Eustaten datuen arabera.

'Eraikitzen', KilometroaK'08ko kantua

Bizkaie! 2008-07-23 11:27   Euskerea berbagai

Bideoklipean, ikasle batzuk agiri dira Irurako Ikastolea eregiten baina azkenean herritarren laguntzinoa behar dabela konturatzen dira. Danen laguntzinoagaz ikastolea eregi eta aurrera egitea lortuko dabela da mezua.

EAEtik kanpoko UNEDen zentroek euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue

Bizkaie! 2008-07-23 10:36   Euskerea berbagai

Espainiako UNED-en datorren ikasturtetik aurrera eskainiko diran euskera eta euskal kultura ikastaro honeek aukerea emongo deutse Estadu osoko ikasleei ikastaroak jarraitzeko urrutiko irakaskuntzan espezializautako unibersidade honetan, kontuan izanda Euskadiko UNED-eko eskoletan eskaintzen zirala hemengo ikasleentzat.