'Euskalkiak, euskararen dialektoak' liburua aurkeztu dau Koldo Zuazok
2008-09-12 15:32 Euskerea berbagaiAutoreak 'izenak erakusten dau zein dan liburuaren izana' berbakaz hasi dau prentsaurrekoa, ondo hasi be. Argitaratu barri dauen liburua orain dala hogei urte hasitako ikerketa lanaren emoitzea da, tartean gai bereko beste hainbat lan be izan diran arren.
Koldo Zuazo EHUko irakasleak (Eibar, 1956) dialektologiaren ganeko 'Euskalkiak, euskararen dialektoak' liburua aurkeztu dau gaur Bilbon.
Autoreak 'izenak erakusten dau zein dan liburuaren izana' berbakaz hasi dau prentsaurrekoa, ondo hasi be. Argitaratu barri dauen liburua orain dala hogei urte hasitako ikerketa lanaren emoitzea da, tartean gai bereko beste hainbat lan be izan diran arren.
Euskera batuak euskalkietan dauen eragina neurtu dau eta, horretarako, euskalkien lexikoa edota morfologia lako ezaugarriak aztertu ditu. Azterketa horretan, oso lagungarriak diran mapak erabili ditu eta, irakurlearentzat be lagungarri izan daitezan, liburuagaz batera datoz.
'Aurreko lanetan aztertutako Arabako, Zaraitzuko edota Erronkariko hizkerak albo batera itxi eta egun bizirik dagoan euskereari emon deutsat lehentasuna', azaldu dau Zuazok. Bide horretan, atal barriak sartu ditu: 'Ameriketako euskerearena da danetan nabarmenena'. Ipar Euskal Herriko euskalkiak be berenberegi aztertu ditu eta, horretarako, urte erdiko egonaldiak be egin izan ditu hango zenbait herritan.
Laster, Koldo Zuazogaz egindako alkarrizketea argitaratuko dogu Barriketan atalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!