Bilboko Euskera sailak eta uriko euskaltegiek euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue herritarrak

Bizkaie! 2008-09-10 18:03   Euskerea berbagai

Euskera sailaren datuen arabera, aurreko ikasturtean, 9.500 ikasle inguruk emon eben izena euskera ikastaroetan.

Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta uriko euskaltegiek 2008-2009 euskera ikastaroetan izena emoteko konbitea luzatu deutse herritarrei. Ikasturte honetarako matrikulea egiteko epea irailaren bigarren hamabostaldian hasiko da. Konbite honen bidez, Euskera Sailak euskerearen ezagutzea zabaltzeko bere nahia agertu nahi izan dau.

Euskera sailaren datuen arabera, aurreko ikasturtean, 9.500 ikasle inguruk emon eben izena euskera ikastaroetan. Sailetik, Bilboko euskaltegiek bermatzen daben kalidadezko hizkuntza-prestakuntza eta profesionaltasuna azpimarratu nahi izan dabe, 'ezagutzea eta erabilerea indartzeko ahaleginak egiten dituelako honeek guztiek aisialdi eta kultura jardueren bidez'.

Horrezaz gan, Bilboko Udaletik esan dabe autoikaskuntzearen arloa gero eta gehiago jorratzen dala eta euskaltegien % 10ek bide hori jarraitzeko aukerea emoten dabela.

Ikasleen tipologiari jagokenez, aitatzekoa da ikasleen % 70 emakumeak dirala. Edadeari jagokonez, 16 urtetik hasita edade desbardinetako personek izena emoten dabe eta edade-talde guztietan antzerako ikasleen proportzinoa dago.

Bestalde, Bilboko Udaleko Euskera sailekoek esan dabenez, derrigorrezko irakaskuntzan gehienek lortzen daben maileari esker, gero eta ikasle gehiago dagoz euskaltegietako erdi eta goiko mailetan.

Udalak egin dauen euskaltegien zerrendearen arabera, 18 euskaltegi dagoz uriko zortzi barrutietan. Euskaltegi gehien dituan barrutia seigarrena da, Abando-Indautxu, han zazpi euskaltegi dagoz. Horren atzetik, Deustu (lehenengoa) eta Ibaiondo (bosgarrena) barrutiak dagoz, bakotxa hiru euskaltegigaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu