Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldia egin dau Ibon Sarasolak

Bizkaie! 2007-05-18 02:00   Euskerea berbagai

Lexikografoak 1996ko edizinoaren, hau da, lehenengo edizinoaren testua berridatzi dau Euskaltzaindiaren arauetara eta, batez be, 2000 urteko Hiztegi Batura egokitzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskalgintzea: hiru galdera hautagaiei

Bizkaie! 2007-05-17 02:00   Euskerea berbagai

Euskalgintzako hainbat ordezkarik agerraldia egin dabe gaur Bilboko Euskalduna Jauregian alderdi politikoetako hautagaiei hiru galdera zuzentzeko helburuagaz. EAEko eta Nafarroako hauteskundeen testuinguruan, hutsune nabariak dituan hizkuntza-politikan aurrera egiteko hiru galdera zehatz zuzendu deutseez.

Dendari eta ostalariei zuzendutako kartelen itzulpen kanpainea abiarazo dabe Eibarren

Bizkaie! 2007-05-16 02:00   Euskerea berbagai

Eibar Merkataritza Gune Irekia alkarteak (EMGI) eta Eibarko Udalak ‘Euskereak be saltzen dau’ planaren barruan kokatzen dan kartelen itzulpen kanpainea aurkeztu dabe. ‘Euskereak be saltzen dau’ programea 2006an egindako Euskara Planaren barruan sartzen da.

Azkarate eta Baztarrika Bruselan izango dira Eleaniztasunerako Europar komisarioagaz

Bizkaie! 2007-05-15 02:00   Euskerea berbagai

Maiatzaren 16an, Eusko Jaurlaritzeak euskerea gizartearen arlo guztietan sendotzeko egiten dituan ekintza eta ekimenak aurkeztuko deutsiez Leonard Orban Eleaniztasunerako Europar komisarioari, baita euskerea sustatzeko mugaz gaindiko hitzarmen aitzindariak be.

Domekan, 'Geroaren deiadarra' lelopean, danok Balmasedara!

Bizkaie! 2007-05-15 02:00   Euskerea berbagai

Ikastolen aldeko 2007ko bigarren jaia maiatzaren 20an ospatuko da Balmasedan, Zubi Zaharra ikastolearen eskutik ‘Geroaren deiadarra’ lelopean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

HABEk Lingu@net hitzarmena barritu dau

Bizkaie! 2007-05-14 02:00   Euskerea berbagai

Hitzarmenean 2007rako lehentasunak eta kide bakotxak urte horretarako hartzen dauen lan-kargea jasoten dira: hizkuntzak ikasteko eta irakasteko modua babesten jarraitzea, jarduera osogarriak ikertzea eta garatzea edota mundu zabalean erabiltzaile kopurua haztea, besteak beste.

Aisialdian euskerea zelan erabilten dan aztertuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2007-05-09 02:00   Euskerea berbagai

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Aisialdi Foroak ‘Euskerea zelan landu aisialdian’ izeneko jardunaldia antolatu dabe, Bilbon, maiatzaren 10ean, Boluntariotza eta Alkarteentzako Agentziaren egoitzan, arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara bitartean.

Jaurlaritzeak, Xuntak eta Generalitateak Madrilen aurkeztuko dabe hizkuntz politika alorreko hitzarmena

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Euskerea berbagai

Bilera honeetan, hiru gobernuek sinatu daben hitzarmenaren edukiak aurkezteaz gan, hiru autonomia erkidegoetako ordezkariek Estaduko erakundeak animauko ditue eleaniztasuna abiarazo daien, horretarako bere laguntza eskainiz eta Estaduagaz batera lankidetzea garatzeko borondatea azalduz, Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazo dabenez.

Hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia

z 2007-05-03 02:00   Euskerea berbagai

Kontseiluak maiatzaren 6an Azpeitian izango dan hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia egin dau. IV Nazino Bilkura honetan Kontseiluak Euskal Herriko 66 udalerritan egindako hizkuntza-politikearen neurketearen barri emongo dau.

Gernika-Lumoko merkataritza eta enpresa txikietan euskerearen erabilerea gorantza

Bizkaie! 2007-05-02 02:00   Euskerea berbagai

‘Merkataritzea Euskalduntzen’ kanpainea Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak abian jarri ebanetik 13 urte pasau dira, eta 6, barriz, enpresa txikietan euskerearen normalizazinoari bultzadea emotea erabagi zanetik. Urteak pasau ahala, gero eta establezimendu gehiago dira kanpainan parte hartzea erabagi dabenak.

Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra proposatu ditue euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Euskerea berbagai

Sagrario Aleman euskaltzain urgazlea 27. zenbaki-hutsartea beteteko proposatu dabe Patxi Zabaleta, Patxi Salaberri eta Andres Iñigo euskaltzain osoek; 28. zenbaki-hutsartea beteteko, barriz, Joseba Lakarra euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jose Antonio Arana Martija, Xabier Kintana eta Jose Luis Lizundia euskaltzain osoek.

Hizkuntz eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazino guztiek urratzen dituela dino Behatokiak

Bizkaie! 2007-04-20 02:00   Euskerea berbagai

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren urteko txostena herritarrek euskerearen telefonoan helarazotako keja eta txalotzeen bidez egindako azterketea da. 2006an, 1.099 espediente sortu ziran, eta horreetatik 973 eskubide urraketen barri emon daben herritarren kexak izan dira.

Berrizko dendetan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpaina bat abiarazo dabe

Bizkaie! 2007-04-19 02:00   Euskerea berbagai

Berrizko Udaleko Euskara Sailak ‘Udabarri freskoa, euskera freskoa’ izeneko kanpainea jarri dau martxan herriko merkataritza sektorean, bertako dendenetan euskerearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz.

Bilbok ez dau gainditu hizkuntza-politikearen neurketea

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseilua Bizkaie K Moldatua 2007-04-18 02:00   Euskerea berbagai

Kontseiluak Herriko Etxeen hizkuntza-politikearen neurketea egin dau Euskal Herriko 66 udalerritan. Bilbok 0-10 tarteko neurketa honetan 2,1 puntu besterik ez dau lortu.

Hizkuntza-eskubideen urraketak betikotzeko beste lan deialdi bat

Bizkaie! 2007-04-11 02:00   Euskerea berbagai

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Herrizaingo Sailak EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu barri dauen lan deialdiari buruzko eretxia agertu nahi izan dau.

Korrika 15: euskerearen uholdea

Aek 2007-04-03 02:00   Euskerea berbagai

Edizino honetan zeozer argi geratu bada, AEK-k luzatutako mezuagaz bat etorritako eretxi orokorra izan da. Lekuko barruko mezu ezkutu eta magikoak inoan legez: ‘Euskaldunak gara, ez Euskal herrian bizi garalako, euskeraz bizi garalako baino’ eta borondate indibiduala eta borondate kolektiboa. Borondate politikoa eta borondate soziala beharrezkoak dira.

Aurelia Arkotxak beteko dau Euskaltzaindiaren 25. aulkia

Bizkaie! 2007-03-30 02:00   Euskerea berbagai

Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ostean, Aurelia Arkotxa euskaltzain oso barri izentau dau Euskaltzaindiak Donostian egindako batzarrean.

Euskadiko bankuek eta Jaurlaritzeak euskera sustatzeko hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2007-03-28 02:00   Euskerea berbagai

BBK, Kutxa eta Vital Kutxa Euskal Autonomia Erkidegoko bankuek sinatutako hitzarmenaren helburu nagusia arlo sozio-ekonomikoan euskerearen erabilerea eta presentzia sendotzea da.

Bizkaiko Foru Aldundiak euskerara itzuli dau Europako Batasunaren terminologia guztia

Bizkaie! 2007-03-27 02:00   Euskerea berbagai

Tresna horren bidez, euskerea Europako beste 23 hizkuntza honeen parean jarten da. Bizkaiko foru erakundea izan da lehenengoa, estadu mailan, tresna hori sarean jarten, www.bizkaia.net webgunean.

Berbalagun ekimenaren lehen urteurrena Enkarterrin

z 2007-03-26 02:00   Euskerea berbagai

Enkarterriko Berbalagun egitasmoa orain dala urtebete jaio zan gure eskualdean euskereak bizi dauen egoera larriari aurre egiteko. Gure eskualdean euskeraz bizitea ez da bape erraza, klase, eskola edo euskaltegietatik kanpo erderea da nagusi, euskera ikasleak eta euskaldunak oro har aukera murritzak ditu bere hizkuntzan berba egiteko.