Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, 25. urteurrena ospatzen

Bizkaie! 2008-06-09 12:39   Euskerea berbagai

HAEEren proiektuaren oinarria 1983an jarri zan abian. Orduan, bederatzi lagun hasi ziran lanean, eta aurrekontua 27,2 miloe pezetakoa zan. Oñatiko Unibersidadearen eraikinean emon ziran lehen pausuak. Gaur egun, IVAPek EAEko hiru uriburuetan ditu egoitzak, aurrekontua 23,6 miloe eurokoa da eta 96 lagun dagoz lanean plantillan.

Urteotan prestakuntza-lan handia egin dau HAEE-IVAPek eta Euskadiko funtzino publikoko ia langile guztiakana heldu da zeregin horretan eta erreferentzia-puntu eta eredu bilakatu da; lan bikaina eta funtsezkoa egin dau, euskal gizarteak administrazino modernoa izan daian, administrazino eraginkorra, modernoa eta elebiduna.

HAEE-IVAPek 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi preparau ditu, eta, besteak beste, hiru jardunaldi antolatu ditu Barrikuntzea oinarri hartuta eta hiru arlo aukeratuz lanerako: giza baliabideen kudeaketea, Herri Administrazinoak eta euskerea. Aitatutako hiru jardunaldi horreek Vitoria-Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango dira, hurranez hurran. Jardunaldietan itzal handiko personak izango dira hizlari: Juanjo Mena, Koldo Saratxaga, Andu Lertxundi, Patxi Baztarrika edo Daniel Innerarity.

HAEEren proiektuaren oinarria 1983an jarri zan abian. Orduan, bederatzi lagun hasi ziran lanean, eta aurrekontua 27,2 miloe pezetakoa zan. Oñatiko Unibersidadearen eraikinean emon ziran lehen pausuak. Gaur egun, IVAPek EAEko hiru uriburuetan ditu egoitzak, aurrekontua 23,6 miloe eurokoa da eta 96 lagun dagoz lanean plantillan.

HAEE eredu eta erreferentzia-gune da gaur egun ganerako herri-administrazinoentzat, bai Euskadin bertan, bai kanpoan be, arlo asko aintzat hartuta: langileen aukeraketa eta prestakuntzea, itzulpengintzea eta hizkuntza-normalizazinoa, aholkularitzea (hizkuntzaz, legeez eta antolaketaz), eta antolakuntzeari eta kudeaketeari buruzko ikerkuntzea.

HAEEak prestakuntza-ikastaroak emon deutsez 50.000 laguni; langileak aukeratzeko 2.000 aukeraketa-prozesutan baino gehiagotan hartu dau parte; 3.300 ikastaro, jardunaldi eta mintegi antolatu ditu; 26 miloe berba baino gehiago itzuli ditu; 23.000 personatik gora izan ditu euskera-ikastaroetan; 40.000 egiaztagiritik gora emon ditu hizkuntza-eskakizunetan; 13.500 harpide ditu Administrazinoa Euskaraz aldizkaria jasoteko eta 400 Herri Arduralaritzako Euskal Aldizkaria jasoteko (biak IVAPek sustatutakoak); 400 liburutik gora editau eta argitaratu ditu; eta bere web orrian 700.000 bisita izaten ditu urtean.

HAEEak lan handia egin dau Administrazinoan euskerearen erabilerea normalizetan. Esangura horretan, gogoratu behar da Itzultzaile, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak (IZO) eta Euskalduntze Zerbitzuak lanean jardun dabela eta lanean segiduten dabela kalidade handiko itzulpenak eta interprete-lanak egiten, hizkuntza-gaitasuna lortzeko eta administrazino-hizkerea lantzeko ikastaroak antolatzen, eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzen.

Urteotan HAEEak Liburutegi eta Dokumentazino Zerbitzu indartsua be osotu dau, eta, gaur egun, beste argitalpen askoren artean, 23.000 monografia eta espezializautako 250 aldizkari-bilduma baino gehiago ditu. Zerbitzu baliotsu hori hor dago erabilgarri, bai herri-administrazinoetako langileentzat, baita, irakasle eta ikertzaileentzat be.


Bihar-etzi

HAEEak baikor begiratzen deutso etorkizunari, helburuak argi izanez, hau da, emoten dan zerbitzua kalidadez bikaina izatea; barrikuntzearen arloan etenik barik aurrera egitea, beste herri-administrazino batzuekaz lankidetzea sendotzeko, XXI. mendeko euskal gizarteari zerbitzurik onena emoteko; garaian garaiko beharren arabera jakintzak eta ezagutzak bereganatzea, gaitasuna eta trebakuntza helburu hartuta. Hori dana, euskal gizarteak jagokon administrazinoa izan daian.

Horrezaz gan, HAEE Eten barik arduratuko da ikerkuntza sustatzen, eta jakintza zabaltzen. Horren erakusgarri dira Leizaola Saria, ikerketak eta doktore-tesiak bultzatzeko bekak. Horreek aurrera atara ahal izateko, erakunde honek lan handia egiten dau isilean.

Kalidadearen kulturea sustatuko dau HAEEak, gure erakundea EFQM ereduaren jarraibideen arabera kudeatzen baita.

Era berean, HAEEren historian funtsezkoa izan da euskal administrazinoakaz izandako alkarlana; lankidetza hori izan da jakintza-iturri, benetan onuragarri eta mesedegarri, euskal herritarrek zuzenean edan ahal izan dabelako ur horretatik. Horretarako, hitzarmen asko egin ditu udalakaz, foru-aldundiakaz, Eusko Jaurlaritzeagaz eta beste erakunde batzuekaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu