Euskaldunbariak protagonista Euskerearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2006-12-01 01:00   Euskerea berbagai

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren (abenduak 3) harian, Eusko Jaurlaritzeak hainbat ekitaldi preparau ditu astegoienerako. Domekan bertan, euskaldunbarriak omenduko ditue Donostiako Kursaal Jauregian 12:00etan hasita. Ekitaldi horretan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ‘Ukan saria’ emongo deutse euskaldunbarriei.

Immigrazinoa eta hizkuntza politikearen arteko hartu-emonak aztertuko ditue UEUk eta UEMAk

Bizkaie! 2006-12-01 01:00   Euskerea berbagai

Abenduaren 14an, UEUren Eibarko egoitzan egingo diran jardunaldion helburua etorkinen integrazinoa alor kulturalera zein hizkuntza arlora zabaltzeko hausnarketea egitea da.

Gernika-Lumoko Udalak, herriko ume elebidunen gurasoentzako eskuliburuak banatu ditu

Bizkaie! 2006-11-30 01:00   Euskerea berbagai

Gida honek, herriko hezkuntza zentruetan banatuta, familiari eta eleaniztasunari buruzko hainbat aholku batzen ditu, ohikoak diran galderen erantzunakaz antolatutak. Danetara, 1000 ale banatu dira.

Unesco Etxeak 212.000 euro jasoko ditu datozen hiru urteetan euskereari buruzko jarrerak ikertzeko

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   Euskerea berbagai

Unesco Etxeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako garatuko dauen ikerketearen helburua bikotxa da: euskereari buruzko aurreretxi eta jarreren diagnosia egitea, eta orain arte euskerara hurreratu ez diran giza-taldeen euskereagazko jarrerak modu zehatzagoan arakatzea.

Herri-administrazinoetako euskerearen erabilera-planak aztergai Bilbon

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   Euskerea berbagai

Helburua, alde batetik, orain arte zer egin dan eta zelan egin dan aztertzea da, eta bestetik, aurrerantzean zer egin behar dan azaldu eta horretarako behar diran baliabideen inguruko gogoetea egitea.

Xarles Videgain eta Andoni Sagarna proposatu ditue euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2006-11-27 01:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren barriztatze prozesua aurrera doa. Garagarrilean sei euskaltzain oso emeritu izatera pasetearen ondorioz, bi urteren buruan -2006an eta 2007an- sei euskaltzain oso barri izentauko dira.

Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskerearen hizkuntza politikak aztertu ditu Euskaltzaindiak

z 2006-11-27 01:00   Euskerea berbagai

Jardunaldiotan, batetik, Europar Batasunean dagoan hizkuntza-aniztasunaren deskribapena egin da; bestetik, aurreko testuingurua kontuan hartuz, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Euskal Herri kontinentalean indarrean diran hizkuntza politikak aztertu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Euskerea berbagai

Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco) lanaren hirugarren edizinoa aurkeztu barri dabe, lehenengoz argitaratu zaneko hamargarren urteurrena beteten dan honetan. Itziar Nogeras Elhuyar Fundazinoko zuzendari nagusiak, Antton Gurrutxaga hiztegiaren zuzendari teknikoetako batek eta Lurdes Ansa Elhuyar Edizinoak saileko arduradunak emon ditue hiztegi barrituaren zehetasunak.

‘Aisia euskaraz bizi’ jardunaldiak Durangon

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Euskerea berbagai

Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak antolatutako ‘Aisia Euskaraz Bizi’ jardunaldiak izan dira atzo, zemendiak 23, Durangon.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskal jokogintzearen katalogoa zabaltzen

Bizkaie! 2006-11-24 01:00   Euskerea berbagai

Ikastolen Elkarteak lau produktu barri aurkeztu ditu

Herri tradizinoan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskeraz garatzeko eta ikastolei Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua garatzen laguntzeko dira. Lanok honako honeek dira: ‘Animalien alfabetoa’, ‘Nor da nor?’, ‘Auskalo: euskal triviala’ eta ‘Zazpi, buru bete bazpi’ lehenengo DVDa.

Bikoizketearen ganeko jardunaldia Eskoriatzan

Bizkaie! 2006-11-23 01:00   Euskerea berbagai

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) euskerazko bikoizketearen inguruko jardunaldia antolatu dau Eskoriatzan zemendiaren 23rako Mondragon Unibersidadearen HUHEZI Fakultadean.

Euskaltzaindiak X. Jagon Jardunaldiak egingo ditu barikuan Bilbon

Bizkaie! 2006-11-22 01:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak X. Jagon Jardunaldiak egingo ditu datorren barikuan (zemendiak 24), arratsaldeko 16:30etan hasita, Bilboko egoitzan, ‘Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskerearen hizkuntza politikak’ gaiari buruz.

Euskerea barra-barra Getxon

Bizkaie! 2006-11-17 01:00   Euskerea berbagai

Euskal Kulturearen VIII. Jardunaldiak zemendiaren 20tik abenduaren 3ra

Getxoko Udalak be badaroaz urte batzuk Euskerearen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen eta, gauzak holan dirala, aurtengoak zortzigarrena beteko dau. Urtero legez egitaraua zabala, erakargarria eta anitza izango da.

Berria egunkariaren estilo liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2006-11-16 01:00   Euskerea berbagai

Orain dala hiru urte jaiotako Berria egunkariaren estilo liburua Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe gaur Berriako zuzendari Martxelo Otamendik, Jon Mancisidor BBK erakundeko ordezkariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Berria egunkariko euskera zuzendari Irene Arraratsek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Ikasle guztiak euskaldundu: nola?’ jardunaldietan hainbat adituk hausnarketea egingo dabe

z 2006-11-14 01:00   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ‘Ikasle guztiak euskaldundu: nola?’ jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiotan hezkuntza arloan lan egiten daben hainbat adituk euren ekarpenak aurkeztuko ditue. Hitzordua zemendiaren 23an eta 24an izango da Donostian.

Euskerearen birusa

Bizkaie! 2006-11-13 01:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak birus bat sortu dau: euskerearen aldeko jarrereagaz edo ekintzeagaz kutsatzen dan Ukan birusa. ‘Bizikidetzearen birusa’ deitu deutse eta Bilbon aurkeztu dabe.

‘Aisia euskeraz bizi’ jardunaldiak zemendiaren 23an Durangon

Bizkaie! 2006-11-13 01:00   Euskerea berbagai

Aisialdia oso garrantzitsua da euskerearen erabileran eragiteko orduan, eta horregaitik, euskera alkarteek urteak emon ditue euskerazko aisialdiko eskaintzea egiten. Jardunaldiotan, aisia euskerearen erabilerea haur eta gazteen artean sustatzeko tresna eta metodo legez aurkeztuko da.

Gazteen euskereagazko hartu-emonak izango ditue aztergai Leioan

Bizkaie! 2006-11-06 01:00   Euskerea berbagai

Jardunaldion helburu nagusia euskerearen erabilerea gazteen artean sustatzeko teknikak, estrategiak eta metodologia baten abiaburuak eskaintzea izango da, arlo honetan interesa dabenei edo lanean dabilzanenentzat.

Lau langiletik hiruk ez dabe euskerea jakingo Osakidetzan

Bizkaie! 2006-11-03 01:00   Euskerea berbagai

Osakidetzaren lan deialdian, barriro be, Kontseiluak eta Behatokiak atzemon dabe hizkuntzearen normalizazinoan ez dala aurrera egingo. ‘Lau langiletik hiruk ez dabe oraindino euskerea jakingo Osakidetzan’, adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.

Kontseilua: ‘Lan mundua euskalduntzea estrategikoa da’

z 2006-10-30 01:00   Euskerea berbagai

‘Arlo sozioekonomikoa euskalduntzea estrategikoa da, batetik lana persona bakotxaren parte oso garrantzitsua dalako, eta bestetik, euskaldundu diran belaunaldi barriek ezin dabelako euskerea galdu lan munduan sartzen diranean’.