‘Nafarroako Euskararen Institutuaren helburu orokorra betetea ezinezkoa da gaur egungo legediagaz’

Bizkaie! 2007-09-11 02:00   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Oinarriak alkarteak Nafarroako Gobernuak aurkeztu barri dauen Euskararen Institutuaren sorrereari buruzko balorazinoa plazaratu dabe.

‘Euskerea da zure altxorra, zure gaitasuna’ lelopean zabaldu dabe AEKn euskerea ikasteko matrikulazino epea

Bizkaie! 2007-09-10 02:00   Euskerea berbagai

Igazko 10.000 ikasleak mantenidu eta ikasle barriak izatea da AEKren aurtengo helburua. Ganera, ikasturte honetan euskaltegi barri izango ditu, Baionan eta Iruñean, Korrikearen azken edizinoan ataratako diruari esker.

Bilboko Udalak euskerea ikasi nahi daben gurasoentzako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2007-09-06 02:00   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskera Sailak euskerea ikasi nahi daben gurasoei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau, laguntzinoa lehen aldiz eskatu nahi dabenentzat.

EJk dekretu bat onartu dau hizkuntzearen erabilerea bermatzeko

Bizkaie! 2007-09-05 02:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak onartutako dekretuan xedapenak onartzerakoan Jaurlaritzearen sail guztiek bete beharko daben derrigorrezko prozedurea zehazten da, euskerearen erabilerea eta oro har hizkuntza politikeagazko egokitzapena bermatze aldera.

Gurasoentzako, ostalaritzako langileentzako eta etorkinentzako euskera eskolak Bermeon

Bizkaie! 2007-08-31 02:00   Euskerea berbagai

Ikastalde berezien bitartez, euskerearen transmisinoan edota erabileran zerikusi handia daben hainbat giza-esparrutako eragileakana heldu gura da eta euskerea ikasteko prozesuan erraztasunak emon.

Kontseiluak dino euskal museoetan hizkuntz-eskubideak ez dirala guztiz bermatzen

Bizkaie! 2007-08-30 02:00   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskadi, Nafarroa eta iparraldeko museoetan euskereak daukan egoerea aztertu dau udan eta hizkuntz-eskubideak ez dirala guztiz bermatzen ondorioztatu dau. Zerbitzu egonkorretan euskera maila ona da eta arazoak ahozko zerbitzuetan agertzen dira.

EHUk ‘Euskerazko komunikazinoa eta hizkuntza gitxituak’ masterra eskainiko dau

Bizkaie! 2007-08-22 02:00   Euskerea berbagai

Tenkologia barriek ekarritako erronka barrien aurrean kazetari profesional onak eta euskaldunak trebatzea da 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean eskainiko dan masterraren helburu nagusia.

Euskera Kultur Alkargoak, Topaguneak eta ONCEk diru-laguntzinoa jasoko dabe euskerea sustatzen segiduteko

Bizkaie! 2007-08-02 02:00   Euskerea berbagai

Euskera Kultur Alkargoak 60.000 euro jasoko ditu Nafarroako Foru Erkidegoan egiten dauen jardunari ekiteko; Topagunearen zeregina 'Mintza praktika' programea indartzea izango da eta horretarako 72.776 euro izango ditu; azkenik, Espainiako Itsuen Alkarte Nazionalak (ONCE) 70.000 euro jasoko ditu liburuak irakurketa-sistema egokituetara itzultzeko.

EJko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak hitzarmenak sinatuko ditu Kolonbia, Txile eta Argentinan

Bizkaie! 2007-07-23 02:00   Euskerea berbagai

Euskal ordezkarien asmoak aitatu herrialdeetako gobernu kideakaz, giza-talde indigenen ordezkariakaz eta unibersidadeetako ordezkariakaz hizkuntz politikarako gaietan alkarlanera begira aukerak zehaztu eta finkatzea eta Etxepare Euskal Instituaren sorrereari begira hainbat oinarri ezartzea dira.

Eskuko telefonoen aplikazinoetan euskerea bultzatu guran

Bizkaie! 2007-07-16 02:00   Euskerea berbagai

Euskerea eskuko telefonian zerbitzu-hizkuntza izateko helburuagaz, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak hartu-emonak ditu eskuko telefonoen produktore nagusienakaz (Sony-Ericsson, Alcatel, Nokia, Motorola eta abar) eta telefonia zerbitzua eskaintzen daben enpresa nagusienakaz (Euskaltel, Telefonica-Movistar, Vodafone, Orange, Yoygo, Eroski, Carrefour eta abar).

Espainiak bere barruan dauen hizkuntz aniztasuna onartzeko deia egin dau Patxi Baztarrikak

Bizkaie! 2007-07-13 02:00   Euskerea berbagai

Estaduko aginteari, bitarteko aktiboak eta eraginkorrak martxan jartea eskatu deutso, ‘hizkuntzen presentzia, alkarbizitza eta errespetua errealidade bihurtzeko, bai administrazinoan eta erakundeetan bai Estaduaren titularidadeko hedabideetan bai Estaduko hezkuntza sisteman bai eta administrazino periferiokoetan be.

Eusko Jaurlaritzeak eta Kooperatiben Konfederazinoak euskerea arlo soziolaboralean sustatzeko akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2007-07-12 02:00   Euskerea berbagai

Kooperatiben Konfederazinoak eta Eusko Jaurlaritzeak alkarlanean jardungo dabe Euskalit kalidadearen ziurtagiri ofiziala garatzeko. Euskalit ziurtagiriak enpresetan egiten diran euskerearen normalizazinorako prozesuak aztertu eta aintzatesten ditu.

‘Amore bi eta ... gehiago’: 2008ko Ibilaldia Zornotzan

Bizkaie! 2007-07-05 02:00   Euskerea berbagai

Gaur aurkeztu dabe 2008ko maiatzaren 25ean Zornotzan egingo dan Ibilaldia. Hogeitamargarren edizinoa izango da eta Zornotzako Andra Mari Ikastoleak antolatuko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uribe Kostako bost udalerrik 4tik 12 urtera bitartekoentzako III. ‘Irakurteko Txokoak’ hartuko ditue udan

Bizkaie! 2007-07-04 02:00   Euskerea berbagai

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak martxan jarri dau barriro be jarraikako hirugarren urtez ‘Irakurteko Txokoak’ ekimena. 4tik 12 urtera bitarteko umeei zuzentzen jaken jarduera kultural eta aisialdikoa da, alde dibertigarriak euskerearen, irakurketearen eta ohitura osasuntsuen sustapenagaz buztartuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EHUk euskerazko komunikazinoaren inguruko master profesionala eskainiko dau 2007-2008 ikasturtean

Bizkaie! 2007-07-02 02:00   Euskerea berbagai

Ekimen hau ez da hutsetik sortua, neurri handi batean, azken bost urteetan fakultade berak eskaini dauen ‘Euskal Herria XXI’ doktorego programearen jarraipena baita, izan be, master profesional honek aurrera begiratu nahi dauen proposamena da.

Euskerazko informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barrien inbentarioa egin dabe

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Euskerea berbagai

Aurkeztu dan inbentario hau, beraz, proiektuei buruzko informazino sailkatua eskaintzeaz batera, informazino hori eten barik osotu, zuzendu eta eguneratzeko tresna izango da aurrerantzean.

‘Elhuyar Hiztegi Txikia-ren hirugarren argitalpena kalean da

Bizkaie! 2007-06-29 02:00   Euskerea berbagai

Elhuyar Fundazinoak ‘Elhuyar Hiztegi Txikia’-ren (euskera-gaztelania/castellano-vasco) hirugarren argitalpena kaleratu barri dau. Argitalpen barrituak 42.000 sarrera, 9.000 azpisarrera, 71.000 adiera eta 18.900 adibide ditu, eta bi ataletan banatuta dago: euskera-gaztelania eta gaztelania-euskera. Gramatika eranskin bat be badakar hiztegiak.

Eusko Jaurlaritzeak 514.000 euro emongo ditu euskerazko liburugintzea sustatzeko

Bizkaie! 2007-06-20 02:00   Euskerea berbagai

Euskerazko liburugintzea sustatzera zuzenduriko deialdi honetara, hezkuntza-liburuak eta erreferentziazko liburuak (entziklopediak eta antzekoak) ez eze, euskeraz produzidutako beste liburu batzuk be aurkeztu leikiez argitaletxeek.

Jaurlaritzeak 662.500 euro bideratuko ditu ikasleen artean euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2007-06-13 02:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak euskerearen erabilerea sustatzeko hiru agindu onartu ditu Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuak proposatuta.

Kontseiluak Ziurtagiriaren Alkarteari lekukoa pasauko deutso

Bizkaie! 2007-06-13 02:00   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia bagilaren 14an izango da, Donostiako Kursaal aretoan, sortu eta 7 urtera hain zuzen be. ‘Une berezia da, izan be, 2000. urteko bagilaren 13an sortu zan Bai Euskarari Ziurtagiria’, adierazo dau Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)