Lehenengo aldiz argitaratu ditue euskeraz munduko erlijinoetako idazki fundatzaile handiak
2008-02-06 17:16 Euskerea berbagaiBilduma honetako lehenengo liburuak kalean dira honezkero: ‘Korana’, ‘Budaren Hitza’ eta ‘Dao De Jing’. Horren ondoren etorriko dira ‘Konfuzioren Analektak’, ‘Ebanjelio Apokrifoak’ edo ‘Zen tradizioko irakaspenak’.
Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeak eta Ibaizabal argitaletxeak munduko erlijinoetako idazki fundatzaile handien euskerazko itzulpena eta argitalpena abiatu dabe.
Ekimenaren barri prentsaurrekoan emon dabe gaur, Deustuko Unibersidadearen Donostiako campusean, Jose Mª Guibert, Deustuko Unibersidadearen Donostiako campuseko erretoreordeak; Agustin Oyarzabal, Ibaizabal argitaletxekoak; Joseba Erkizia HABEko zuzendariak eta Euskara Sustatzeko Eusko Jaurlaritzako ordezkariak; Jose Arregi koordinatzaile eta itzultzaileak; Iñaki Ugalde ‘Korana’-ren itzultzaileak (Dionisio Amundarainegaz batera); Kepa Egiluz ‘Budaren Hitza’-ren itzultzaileak (Iñaki Ugaldegaz batera); eta Pilar Lasarte ‘Dao De Jing’-en itzultzaileak (Jose Arregigaz batera). Proiektuaren arduradunek adierazo dabenez, kultura eta jakinduria unibersaleko ‘bitxi apartak’ dira.
Bilduma honetako lehenengo liburuak kalean dira honezkero: ‘Korana’, ‘Budaren Hitza’ eta ‘Dao De Jing’. Horren ondoren etorriko dira ‘Konfuzioren Analektak’, ‘Ebanjelio Apokrifoak’ edo ‘Zen tradizioko irakaspenak’. Judutarren eta kristinauen ‘Biblia’ ez da proiektu honetan sartzen, euskeraz honezkero argitaratuta baitago. Itzulpenek jatorrizko testuak izan ditue oinarri eta jatorrizko testu horreetako hizkuntzan adituak diranek berrikusi ditue.
Arratsaldean, eta lehenengo hiru aleen aurkezpenari lotuta, Donostiako Koldo Mitxelena Aretoan Jose Arregik ‘Kultura eta erlijinoen arteko alkarrizketea gaurko euskal gizartean’ berbaldia eskainiko dau 19:30etatik aurrera. Ondoren, mahai-ingurua izango da ‘Korana’, ‘Budaren Hitza’ eta ‘Dao De Jing’-eko testuetan oinarritutako tradizino erlijiosoetako ordezkariakaz. Hizlariak Laura Rodriguez, Kepa Egiluz eta Pilar Lasarte izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!