Euskal Unibersidadea sortzeko bidean dago

Bizkaie! 2008-02-12 10:20   Euskerea berbagai

'Euskal Unibersidadea Euskal Herria osoaren garapenaren zerbitzura egongo dan unibersidade euskaldun, herritar eta nazional barria da, edo hobeto esanda, izango da', adierazo dabe Udako Euskal Unibersidadeko, Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluko eta Nazino Eztabaida Guneko ordezkariek.

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU), Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Nazino Eztabaida Guneak Euskal Unibersidadearen proiektuaren abiapuntua izango dan hitzarmena aurkeztu dabe Iruñean.

Prentsaurrekoan, Lore Erriondo UEUko zuzendaria; Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia; Maite Aristegi Nazino Eztabaida Guneko ordezkaria; eta Joxan Oiz Euskal Unibersidadea Sustatzeko Taldeko koordinatzailea izan dira.

Hitzarmenari esker, hiru erakundeek Euskal Unibersidadearen Sustapen Taldea sortu dabe. Taldearen helburua helburu nagusia Euskal Unibersidadearen aldeko Fundazinoa sortzea da. Fundazino horrek, Euskal Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldekoak izan daitekezan taldeak batuko leukez.

Modu horretan, Euskal Unibersidadearen aldeko Fundazioak eragile sozial, ekonomiko, sindikal eta politikoakaz hartu-emonak izango ditu.

'Euskal Unibersidadea Euskal Herria osoaren garapenaren zerbitzura egongo dan unibersidade euskaldun, herritar eta nazional barria da, edo hobeto esanda, izango da', adierazo dabe hitzarmenaren aurkezpen ekitaldian. Ekimena 2010erako martxan izatea da asmoa.

Euskal Herrian holako ezaugarriak beteten dituan unibersidaderik ez dagoala adierazo dabe eta behar-beharrezkoa dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu