Euskaltzaindiak Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia omenduko dau

Bizkaie! 2008-01-18 15:30   Euskerea berbagai

Urtarrilaren 24an, eguena, Euskaltzaindiak bilkura irekia egingo dau egoitzan (Bilboko Plaza Barria, 15), arratsaldeko 17:30ean, Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia egiteko.

Urtarrilaren 24an, eguena, Euskaltzaindiak bilkura irekia egingo dau egoitzan (Bilboko Plaza Barria, 15), arratsaldeko 17:30ean, Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiari omenaldia egiteko.

Jean Haritschelhar Duhalde Baigorrin jaio zan, 1923ko maiatzaren 13an. Letretan doktorau zan, Ecole Normale Superiore de Saint-Cloud eta Sorbonne-Parisen, ondoko tesiok aurkeztuta: 'Le poéte souletin Pierre Topet Etxahun' eta 'L’oeuvre poétique de Pierre Topoet-Etxahun'. Madrilen eta Sevillan be ikasi eban. 'Gustavo Adolfo Becker costumbrista' izeneko tesinea egin eban.

Arlo profesionalean, irakasle izandakoa da, 1952tik 1959ra Agen-eko lizeoan eta 1962tik 1986ra Bordeleko Unibersidadean. Espainiera eta euskera klaseak emoten zituan. 1969an, Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedradun izentau eben.

1962tik 1988ra, Baionako Euskal Museoko buru izan zan. 1962an be (garagarrilaren 27an) Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau eban. 1963ko garagarrilaren 28an, Baigorrin irakurri eban sarrera-berbaldia eta Rene Lafon-ek erantzun eutson.

1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zan eta 1989an izentau eban euskaltzainburu, Luis Villasanteren ordez. 2004ko abendura arte izan zan euskaltzainburu. Euskaltzain emeritua da 2006ko garagarrilaren 20tik.

Euskaltzaindian, Literatura Ikerketa batzordeburua da 2005etik. 1971tik 1980ra bitartean Baigorri bere herriko alkate izan zan. 1988an, Euskal Herriko Unibersidadeak 'Doctor Honoris Causa' izentau eban. Udako Euskal Unibersidadean lau urtez izan zan irakasle.

Bestalde, eguenean bertan, aitatutako ekitaldi horren barruan, Euskerearen Erakunde Publikoagaz hitzarmena sinatuko dau Euskaltzaindiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu