EHUk 'Legeak-Leyes' bildumako beste lau liburuki argitaratu ditu
2008-01-17 17:39 Euskerea berbagaiLiburukiok zientzia juridikoko hainbat arlotan euskal hizkuntzearen erabilerea sustatzeko helburua dauen argitalpen proiektu handi baten jarraipenaren barruan argitaratu dira.
Zientzia juridikoko hainbat arlotan euskal hizkuntzearen erabilerea sustatzeko helburua dauen argitalpen proiektu handi baten jarraipenaren barruan, 'Legeak-Leyes' bildumako beste lau liburuki argitaratu ditu Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU), unibersidadeko iturriek jazkinarazo dabenez.
Bildumea EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu dau, Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz. Bilduman, euskeraz argitaratzen dira Espainiako ordenamendu juridikoko lege testu garrantzitsuenetako batzuk. Ekimen honen sorrerea EHUren eta Jaurlaritzako Justizia Sailaren arteko konpromisoa izan zan, esparru guztietan euskerearen normalizazinoak modu eraginkorrean aurrera egiteko.
'Legeak-Leyes' bildumaren helburua Espainiako ordenamentu juridikoko oinarrizko testuak euskerara egokitzea da, Justiziaren organoei eta Zuzenbideko irakasle eta ikertzaileei tresna baliagarria eskainiz ikerketak eta jarduera profesionalak garatzeko.
Bildumearen lehenengo zenbakia igaz argitaratu zan eta Espainiako ordenamentu juridikoan maila handiena dauen arau juridikoaren, hau da, Espainiako Konstituzinoaren itzulpenari jagoko.
Orain, bildumako beste lau liburuki argitaratu dira. Bigarrena Lan Prozedurearen Legearen itzulpena da; hirugarren eta laugarren liburukiek Espainiako ordenamentu juridikoko arau garrantzitsuenen itzulpenak jasoten ditue, berbarako, Administrazinoagazko Auzien Jurisdikzinoaren Legea (hirugarrena) eta Konstituzino Auzitegiaren Lege Organikoa (laugarrena). Orain arte argitaratu dan bosgarren eta azken liburuan, kontsumitzaileen babesa bermatzen daben arau nagusiak batzen dira.
Liburuki bakotxak hiru zati ditu: lehenengo zatia, sarrerea; bigarren, lege multzoak (orrialde bikoitietan, testua gaztelaniaz egongo da eta bakoitietan, barriz, hareen itzulpena euskeraz); eta azkenik, zati lexiko bat, hitz tekniko garrantzitsuenak batzen dituana.
Zuzenbide Fakultadeko Euskera Juridikoko Mintegiak eta EHUko Euskera Zerbitzuak interpretau eta itzuli ditue testuak. Argitalpen garrantzitsu hau egin ahal izateko, hainbat adar juridikotako adituen eta hizkuntzalari adituen arteko adostasuna behar izan da. Obra bakotxaren testuetan interpretazino juridikoen zehaztasuna eta hizkuntza aldetik ulermen eta ulergarritasun maila gorena batzen dira.
Indarrak batu
Ludger Mees EHUko Euskera errektoreordeak azpimarratu dau euskereren normalizazinoaren bide luzean 'hil ala bizikoa' dala indarrak batzea eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailagaz alkarlanean egiten dan egitasmo hau 'adibide ona da ikusteko EHUk bide horretatik jarraitzeko dauen asmo sendoa eta garbia'. Ideia horren harira, Jose J. Sagasti Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordearen ustez, 'EHUgaz dogun hitzarmen honegaz jarraitzeak erakusten dau Sailak konpromiso garbia dauela'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!