Kontseiluak aztertutako udaletatik hirutik batek ez dauka euskera plan orokorrik
2007-01-19 01:00 Euskerea berbagaiKontseiluak Euskal Herriko hamar mila biztanletik gorako 66 herri eta uritako udalen hizkuntza politikea aztertu eta salatu egin dau udal gehienetan ebitau egiten dala euskerea exijiduteko neurriak hartzea.
Euskeraz Pragako kaleetan
2007-01-17 01:00 Euskerea berbagai2006ko abenduan argitaratu da Pragako Gida laburra, Europako uri turistikoen artean euskerazko bakarrenetakoa, edo bakarra akaso.
Morgako Udalak bizkaierazko ikastaro bat antolatu dau
2007-01-11 01:00 Euskerea berbagaiMorgako Udalak bizkaierazko alfabetatze eta hobetze ikastaroa antolatu dau herritarrei zuzenduta. Beste urte batzuetan be antolatu da ikastaro hau, eta honen asmoa euskalkiaren erabilerea bultzatzea da.
Kontseiluak aurrerapausuak ikusi ditu Eusko Jaurlaritzearen aurrekontuetan
2007-01-10 01:00 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gasteizko Legebiltzarrak onartutako 2007ko euskera aurrekontuetan aurrerapausuak ikusi dituala nabarmendu dau gaur, aurrekontuei buruz egindako balorazinoan.
Udal euskaltegietako irakasleek udalerrietako euskera planetan parte hartuko dabe
2007-01-03 01:00 Euskerea berbagaiUdalerrietako euskera planen ebaluazinoan, jarraipenean eta koordinazinoan udal euskaltegietako partaidetzea sustatzea da planaren helburua.
Euskerea Bizibarritzeko Plan Estrategikoa onartu dau Bermeok
2007-01-03 01:00 Euskerea berbagai 2007-2009 tartean ezarriko daArduradunen esanetan, ‘normalizazinoaren ikuspegi zabala eta osoa izateko, helburu orokorrak eta zehatzak eskuratzeko eta lanaren lehentasunak hobeto sendotzeko’ eratu da egitasmo barria.
Elorrioko toponimia plazan
2007-01-03 01:00 Euskerea berbagaiElorrioko uria sortu zaneko 650 urte bete dan urte berean, ze opari hobeagorik herriaren esentzia hobeto erakusten lagunduko deuskun ‘Elorrioko Toponimia’ liburua eta mapa toponimikoa baino?
Hizkuntza Politikarako aurrekontua 51,1 miloe eurokoa da, igaz baino %13,3 handiagoa
2007-01-03 01:00 Euskerea berbagaiEuskereak behar dauen aurrekonturik ‘handi, eraginkor, erabagigarri eta garrantzitsuena euskerea erabiltea da, euskereak hiztunak behar ditualako eta ez salbatzaileak’ adierazo dau Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
‘Udale’, euskerearen normalizazinorako programak indartu eta koordinetako udalen sarea
2006-12-27 01:00 Euskerea berbagaiEuskal Udalen Alkarteak (Eudel) Udale, udalen euskera sarea abiarazo dau euskerearen normalizazinoaren aldeko programak indartzeko eta koordinetako.
Andoni Sagarna euskaltzain oso izentau dau Euskaltzaindiak
2006-12-22 01:00 Euskerea berbagaiDonostian gaur egin dan osoko bilkuran, 25. eta 26. aulkiak beteteko bozketak egin ditu Euskaltzaindiak, eta, Akademiaren arauek agintzen daben legez, Andoni Sagarnak gehiengo osoa lortu dau. Xarles Videgainek, barriz, ez dau gehiengo osoa lortu eta, beraz, 25. aulkia hutsik geratu da.
Iruñeako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2006-12-20 01:00 Euskerea berbagaiErakundeok sinatzen daben hamargarren lankidetza hitzarmena sinatu eben atzo beste urte baterako, lehenengoa 1997an sinatu ostean. Iruñeako Udalaren izenean Ignacio Pérez Cabañas Kultura zinegotzi delegatuak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Jaurlaritzeak eta Eudelek udaletan euskerea bizibarritzeko planak sustatzeko lankidetzea adostu dabe
2006-12-20 01:00 Euskerea berbagaiKultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta Euskadiko Udalen Alkarteak (Eudel) udaletan euskerea bizibarritzeko planak sustatzeko lankidetza hitzarmena izenpetzeko baimena emon dau.
‘Kirol Campusak euskeraz’ gabonetan
2006-12-19 01:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzeak eta Kirol zuzendaritzeak, Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak, Tau Baskonia saskibaloi taldeak eta Bidasoa Irun eskubaloi taldeak sustatu dabe Gasteizen aurkeztutako ekimena.
Mintzalaguna ekimenean 1.600 lagun inguruk hartu dabe parte 2006an
2006-12-18 01:00 Euskerea berbagaiHogei herritara zabaldu dan lankidetza honen helburua, ingurune egokiaren falteagaitik euskeraz egiteko zailtasunak dituen euskaldunberriek, gehienetan uri handietan bizi diranek, euskeraz berbalagun izango diranak topetea da, ikasitakoa praktikan jarteko eta euskeraz biziten hasteko.
Heldu! Korrikeari
2006-12-18 01:00 Euskerea berbagaiKarrantzan martiaren 22an hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaitu arte, Euskal Herriko hainbat herrik Korrikearen 15. edizinoaren lekukoari helduko deutse. Heldu! lelopean, euskal emakumeak omentuko ditu aurten.
Vascuenceren legetik euskararen legera
2006-12-15 01:00 Euskerea berbagai‘Vascuenceren legeak 20 urte emon ditu euskaldunon hizkuntza-eskubideak gitxietsiz’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek. ‘Benetako Euskerearen Legea behar dogu, euskerearen normalizazinoa gidatu eta erraztuko dauen korpusa, hain zuzen’.
12 ordu euskeraz Bilbon
2006-12-14 01:00 Euskerea berbagai'12 ordu' euskeraz egindako ikuskarien maratoia da. Mueta guztietako ikuskizunez gozetako aukerea eskainiko dau abenduaren 17an Bilbon goizeko 10etan hasi eta gaueko 10ak arte. BIGE, Gurasoen Alkarteak antolatzen dau 12 ordu euskeraz.
Behatokiaren 5. urteurrena
2006-12-13 01:00 Euskerea berbagai2001eko bagilaren 26an Kontseiluak Hizkuntza Eskubideen Behatokia aurkeztu ebanetik, 4100 espediente baino gehiago bideratu ditu erakunde honek.
'Aniztasunean', euskerea eta immigrazinoa hezkuntza sisteman buztartzeko jardunaldiak
2006-12-12 01:00 Euskerea berbagaiEuskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ‘Aniztasunean’ izenburuko jardunaldiak aurkeztu ditu Bilbon. Euskerea eta immigrazinoa hezkuntza sisteman buztartzeko ‘beste urrats bat’ emoteko jardunaldiak dirala adierazo dabe aurkezpenean Kontseiluko arduradunek.
Euskaldunbariak protagonista Euskerearen Nazinoarteko Egunean
2006-12-01 01:00 Euskerea berbagaiEuskeraren Nazinoarteko Egunaren (abenduak 3) harian, Eusko Jaurlaritzeak hainbat ekitaldi preparau ditu astegoienerako. Domekan bertan, euskaldunbarriak omenduko ditue Donostiako Kursaal Jauregian 12:00etan hasita. Ekitaldi horretan, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ‘Ukan saria’ emongo deutse euskaldunbarriei.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...