Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk euskerazko 85 obra gehiago jarri ditue braillez eta Daisy sisteman
2009-02-11 09:59 Euskerea berbagaiAmaitu barri dan urtean beste 85 obra gehitu dira bildumara, besteak beste, Mariasun Landaren 'Festa aldameneko gelan', Iban Zalduaren 'Traizioak', Joxe Austin Arrietaren 'Terra sigillata' edo Anjel Lertxundiren 'Ihes betea'.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak eta ONCE Espainiako Itsuen Alkarte Nazionalak euskerazko 85 obra gehiago jarri ditue braille hizkuntzan eta Daisy sistema erabiliz.
Hiru urte dira ONCE eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea alkarlanean euskerazko literatura braillez eta Daisy sisteman eskaintzen ari dirala, eta egindako bidea oparoa izan dala nabarmendu dabe bi erakundeetako arduradunek; izan be, danetara 300 bat obra dira aitatu sistemetara egokitu eta ikusmen urritasuna daben euskaldunen esku jarri diranak orain arte.
Amaitu barri dan urtean beste 85 obra gehitu dira bildumara, besteak beste, Mariasun Landaren 'Festa aldameneko gelan', Iban Zalduaren 'Traizioak', Joxe Austin Arrietaren 'Terra sigillata' edo Anjel Lertxundiren 'Ihes betea'.
Ardatz nagusia euskerazko edo euskerara ekarritako literaturea izan bada be, badago besterik, berbarako, ikusmen urritasuna daben euskaldunentzako baliabide informatiko barria: Elhuyar hiztegi elektronikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!