Kontseiluak atxikimendua adierazo deutso Korrika 16ri
2009-03-03 13:50 Euskerea berbagaiKontseiluak Korrika 16ren 'Ongi etorri!' goiburuaren egokitasuna nabarmendu dau, mezu interesgarri asko ditualako bere barruan. Esangura horretan, urrunetik nahiz hurretik datozenei egiten jaken ondoetorria dala azpimarratu dau, eta kanpotik etorritakoak gure inguruan euskeraz txertatu dirala ikustea oso eragingarria izan daitekeela aitatu.
Martiaren 26an Tuteran hasiko dan Korrika 16ri atxikimendua agertu deutso Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Donostian egindako ekitaldian izan dira Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren eta Kontseiluko Kohesino arduradun Urko Aierbe batetik, eta Korrika 16ren arduradun Edurne Brouard eta AEKren Artezkaritza Kontseiluko kide Oskar Elizburu bestetik.
Xabier Mendigurenek Korrika 16ren 'Ongi etorri!' goiburuaren egokitasuna nabarmendu dau, mezu interesgarri asko ditualako bere barruan. Esangura horretan, urrunetik nahiz hurretik datozenei egiten jaken ondoetorria dala azpimarratu dau, eta kanpotik etorritakoak gure inguruan euskeraz txertatu dirala ikustea oso eragingarria izan daitekeela aitatu. Era berean, arrakasta handia opa izan deutso Korrika 16ri.
Edurne Brouardek Mendiguren berbak eta Kontseiluaren atxikimendua eskertu ditu Korrika 16ren izenean. Era berean, Kontseilua lako erakunde baten babesa jasotearen garrantzia nabarmendu dau. 'Korrikan ohituta gagoz kanpoko sektoreren bat datorrenean hori goraipatzen. Barriak etortea eskergarria da, baina betikoen fideltasuna mantentzea be garrantzitsua da', azaldu dau. Ganera, 'Kontseiluak bere atxikimendua adierazoteak gure mezua indartzen dau', nabarmendu dau Brouardek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!