Elebiden kexa, kontsulta eta iradokizunen kopurua % 25 igon da 2008an

Bizkaie! 2009-02-19 17:58   Euskerea berbagai

Elebide, Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzuan jasotako intzidentziak 2008an % 25 igon ziran aurreko urteagaz alderatuta. Jasotako kexa guztien artean, % 87 esparru publikoan gertatu zan. Hizkuntz urraketakaz lotutako kexak (% 97 euskeraz ez egiteagaitik) EAEren administrazino publikoan % 66tik 2007an % 45ra jatsi ziran 2008an.

Danetara, 310 izan ziran igaz, eta 2007an, barriz, 248. Jasotako kexa guztien artean, % 87 esparru publikoan gertatu zan. Era berean, kexen % 77 konpondu egin dira.

Elebide, Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzuan jasotako intzidentziak 2008an % 25 igon ziran aurreko urteagaz alderatuta. Jasotako kexa guztien artean, % 87 esparru publikoan gertatu zan. Hizkuntz urraketakaz lotutako kexak (% 97 euskeraz ez egiteagaitik) EAEren administrazino publikoan % 66tik 2007an % 45ra jatsi ziran 2008an. Era berean, kexen % 77 konpondu egin dira eta % 14 konponbidean dagoz.

Elebidera zuzendutako intzidentzia gehienak euskeraz aurkeztu ziran igaz (310etik 290, hain zuzen be). Izapideak egiterakoan, barriz, Internet izan zan aukeratutako bideen artean nagusia: zerbitzuaren webgunea erabili eben horretarako 163 erabiltzailek, eta e-posta 105ek.

Holan ondorioztatzen da gaur Donostian aurkezturiko Elebideren 2008ko jarduera-txostenean. Prentsaurrekoan izan dira: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta Joseba Lozano, Herri Administrazinoetan Euskerea Normalizetako zuzendaria.

Herritarren kontsulta, kexa eta iradokizunak jasotea dau helburu Elebidek, herritarrei babesa emotea eta hizkuntz eskubideak errespetetako arazoak dituen entidadeei laguntza espezializatua eskaintzea, euskal gizartean hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu