Euskaltzaindiak Bidegain, Telletxea Idigoras, Etxeberri, Knörr, Iratzeder eta Etxenagusia omenduko ditu
2009-02-26 11:54 Euskerea berbagaiDatorren barikuan, zezeilak 27, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, arratsaldeko 16:30ean, azken urtean hil diran euskaltzainak omentzeko.
Datorren barikuan, zezeilak 27, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, arratsaldeko 16:30ean, azken urtean hil diran euskaltzainak omentzeko.
Ondoko hilberri-txostenak irakurriko dira:
Maria Pilar Lasartek Milagros Bidegain euskaltzain urgazleari buruzko txostena irakurriko dau; Joseba Intxaustik Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazleari buruzkoa; Pierre Charrittonek Jacques Etxeberri euskaltzain urgazleari buruzkoa; Jose Luis Lizundiak Henrike Knörr euskaltzain osoari buruzkoa; Jean Haristchelharek Xabier Diharce 'Iratzader' euskaltzain osoa hartuko dau berbagai eta, azken buruan, Adolfo Arejitak Karmelo Etxenagusia ohorezko euskaltzainari buruzko hilberri-txostena aurkeztuko dau.
2009ko urtarrilean hildako Antonio Zavala euskaltzain osoa hurrengo ekitaldi batean omenduko dau Akademiak.
31. domina-hutsartea
Bestalde, zezeilaren 27an egingo dan osoko batzarrean, euskaltzain barria izateko hautagaiak aurkezteko azken aukerea izango da.
2008ko abenduaren 19an, Pasaian egindako osoko batzarrean, 31. domina-hutsartea aldarrikatu zan, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz. 2007ko zemendiaren 30ean, Bilbon egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izentau eban Txomin Peillen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!