Euskara 21 ekimenaren txostena itun berritu batera ailegetako aurrerapausua

Bizkaie! 2009-02-09 11:27   Euskerea berbagai

Euskararen Aholku Batzordearen osoko bilkuran Euskara 21 ekimenaren txostena izan dabe aztergai. Besteak beste, txosten hori 'itun barritu batera ailegetako aurrerapausoa' dala ondorioztatu dabe, batzordeko iturriek jakinarazo dabenez.

Euskararen Aholku Batzordearen osoko bilkuran Euskara 21 ekimenaren txostena izan dabe aztergai. Besteak beste, txosten hori 'itun barritu batera ailegetako aurrerapausoa' dala ondorioztatu dabe, batzordeko iturriek jakinarazo dabenez.

Euskerearen Aholku Batzordeak, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren proposamenez, 'XXI mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak' izena dauen batzorde-atal berezia eratu eban 2007ko urriaren amaieran eta, hortik aurrera, hizkuntza politikearen oinarrien ganeko askoren arteko eztabaidea eta hausnarketea egin da.

Eztabaidearen abiapuntu izan dan oinarrizko txostena eta eztabaidaren amaierako txostena idatzi dituen batzorde-atal bereziko batzorde iraunkorra Aurelia Arkotxak, Lore Erriondok, Alberto Lopez Basagurenek, Eneko Oregik, Pello Salaburuk, Erramun Osak (idazkaria) eta Patxi Baztarrikak (batzorde burua) osotu dabe.

Ordu askotako eztabaidearen ondoren egindako txostena da azkeneko hau, 'ikuspuntu asko entzun eta kontrastatu ondoren egindakoa'. Zentzu horretan, 'adostasunaren emoitza da txostena, eta itun barritu batera heltzeko aurrerapausoa. Izan be, mende hasiera honetan ezinbestekoa da adostasunean, pertsuasinoan eta tinkotasun demokratikoan oinarrituriko hizkuntza politikea', nabarmendu dute.

Amaierako dokumentua ikuspegi askoren integrazino saiakera baten emoitza da eta, ondorioz, 'itun barritu bateranzko abiapuntua izan gura leuke'. Hain zuzen be, itun barritu horretarako oinarriak dira Euskara 21 eztabaida prozesuan zehaztu diranak.


EBPN 'barrikusi'

Batzordearen ustez, hamar urteko ibilbidea egin dauen Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia (EBPN) barrikusi eta garai barrietara egokitzeari ekin beharko litzaioke, Euskara 21 prozesuan zehaztu diran oinarrien arabera.

Lehendakaritzan izandako bileran, Euskara 21 ekimena aurkezteaz gan, kideek Euskararen Aholku Batzordeko gainontzeko batzorde-atalek egindako lanaren ganeko urteko memoria onartu dabe. Hona hemen 2008an lanean aritu diren bestelako batzorde-atalak: Toponimia, Terminologia, Lege-garapena, Informazino eta Komunikazino Teknologiak eta Euskerazko hedabideak eta euskeraren presentzia komunikabideetan izeneko batzorde-atalak.

Azkenik, bileran, Miren Azkarate Kultura sailburuak Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuagaz hizkuntz politikarako gaiaren inguruan sinatutako asmoen adierazpenaren barri emon deutse bertaratu diran kideei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu