Euskerazko software-produktu eta Internet eduki barriak eskuragarri

Bizkaie! 2009-02-06 13:08   Euskerea berbagai

Sarean, www.euskara.euskadi.net helbidean dagoz tresna horreek doban deskargetako edota kontsultetako.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak euskerazko hainbat software-produktu eta Internet eduki aurkeztu ditu Donostian. Batetik, ordenagailuan euskerea erabilteko hiru produktu (EusLinux 2009 software libreko sistema eragilearen bertsino eguneratua, Xuxen zuzentzailearen IV. bersinoa eta ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna bat, Wordfast). Eta, bestetik, Interneten euskerearen presentzia areagotuko daben bi corpus: Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak, eta euskeraz idatzitako doktoretza-tesiak. Sarean, www.euskara.euskadi.net helbidean dagoz tresna horreek doban deskargetako edota kontsultetako.

Euskerazko software librea sustatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, hasieratik, ia-ia miloe bat euro inbertidu dau (legealdi honetan miloe erdia). Bestalde, Xuxen zuzentzailearen bersinoak garatzen 270.000 euro baino gehiago inbertidu dau (legealdi honetan 200.000 baino gehiago). Lur Hiztegiaren eta Entziklopedia Tematikoaren aurrekontua 370.000 eurokoa izan da eta doktoretza-tesiena 178.500 eurokoa.

Legealdi honetan euskerazko Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak sustatzeko diru-laguntzinoen deialdien bidez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 4.450.000 euro inbertidu ditu: % 170eko gehikuntzea izan dabe diru-laguntzino horreek legealdiko lau urteetan. Eta bestelako proiektuetan (tresnak, lanabesak, software-lokalizazinoak…), zuzenean agenteei kontratautakoetan, 1.800.000 euro baino gehiago. Horrezaz gan, Anhitz ikerketa-proiektua be sustatu dau HPSk legealdi honetan 570.000 eurogaz. Beraz, legealdi honetan 7.000.000 euro inguru inbertidu ditu HPSk euskerazko IKTak bultzatzeko.

Patxi Baztarrika sailburuordearen arabera, horrek adierazoten dau zelako garrantzia emoten deutson Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak IKTen arloan euskerearen presentzia bultzatzeari eta Teknologia barrietan euskerazko baliabideak, tresnak eta aplikazino barriak garatu eta herritarrei eskaintzeari. Ikuspuntu horretatik, aurrera begira be, euskerazko IKTak bultzatzen eta babesten jarraitzeko asmoa dauka Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak: 'asmo sendoa dogu zeregin horretan lanean jarraitzeko, zeharo zabalik gagoz alkarlanerako, eta animau egin nahi zaituet hemen zagozeen agenteak eta oro har guztiak lanean fin segidu daizuen, eta ikuspuntu horretatik sortzen dozuezan egitasmoek zabalik topauko ditue Eusko Jaurlaritzako ateak'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu