Munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen artean dago euskerea

Bizkaie! 2009-02-20 10:28   Euskerea berbagai

Ama Hizkuntzaren Nazinoarteko Egunaren bezperan (Zezeilak 21) aurkeztu dau Unescok munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen atlasa eta ondorio nagusienen artean, bost kontinenteetan 2500 hizkuntza dagoz galtzeko arriskuan, baita euskerea be.

Ama Hizkuntzaren Nazinoarteko Egunaren bezperan (Zezeilak 21) aurkeztu dau Unescok munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen atlasa eta ondorio nagusienen artean, bost kontinenteetan 2500 hizkuntza dagoz galtzeko arriskuan, baita euskerea be.

Atlas horrek dioenez, euskerearen egoerea ez da kritikoa, eta hizkuntzak sailkatzeko 1950etik erabilten dituan bost bizitasun mailetatik -ahul, arriskuan, oso arriskuan, egoera kritikoan eta desagertua-, euskerea lehenengo mailan kokatzen dau, ahul dago beraz.

Atlasaren bertsino digitala da Unescok atzo aurkeztutakoa. Papelezkoa be atarako dabela aurreratu dabe lanaren arduradunek. Unescok 1995ean plazaratu eban bere lehenengo atlasa, 2001ean bigarrena, eta 2009ko hasiera honetan aurkeztu dabena da hirugarrena. Euskera ahuldutako hizkuntzen artean kokatu dau Unescok bere atlasaren hiru edizinoetan. Aurrekoagazko alderen bat nabarmentzekotan, orduan Hego eta Ipar Euskal Herriko egoerak bereiztu zituan Unescok (Hego Euskal Herrian 'galtzeko arriskuan' eta Ipar Euskal Herrian 'galtzeko arrisku larrian' egoala nabarmenduz), baina bereizketa hori ez da zehazten 2009ko eguneraketan. Azken bertsino honetan, besteak beste, katalana eta galiziera ez dagoz galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen atlasean.

Unescoren atlasaren arabera, munduan diran 6.000 hizkuntzetatik 2.500 galtzeko arriskuan dagoz. Kontinente guztietan dagoz hizkuntzak arriskuan eta egoera ekonomiko guztietako herrialdeetan. Berrehun hizkuntza azken hiru belaunaldietan galdu dira, 538 egoera kritikoan dagoz, 502 arrisku handian, 632 arriskuan, eta 607 egoera ahulean, tartean euskerea.

Munduan, Afrikaren egoerea nabarmendu dabe Unescoko adituek, izan be, 2.000 hizkuntza baino gehiago dagoz bertan eta horreetako % 10 galduko dira hurrengo 100 urteotan.

Beste alde batetik, adituek adierazo dabenez, hizkuntz aniztasun handiena daben munduko herrialdeetan dago hizkuntzak galtzeko arriskurik larriena: AEBetan, Brasilen, Indonesian, Mexikon eta Australian.

Unescoren 'Munduan arriskuan dagozan hizkuntzen Atlasa' mundu osoko 2.500dik gora hizkuntzen datu eguneratuak batzen dituan lanabes digital interaktiboa da, eta etenbarik osotzen, zuzentzen edo eguneratzen da erabiltzaileeen ekarpenei esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu