Hizkuntz politikeari buruzko askotarikoen arteko eztabaidea abian jarri dau Eusko Jaurlaritzeak
2008-02-13 16:56 Euskerea berbagaiEztabaida hori Euskerearen Aholku Batzordeko XXI. mendearen hasierako hizkuntza-politikearen oinarriak batzorde-atal bereziaren eskutik garatuko da. Batzorde-atal horrek askotariko gizarte-alorretako 38 lagun batzen ditu.
Euskerearen Aholku Batzorde barrituaren batzorde-atal bereziak lehenengo bilerak egiten ari dira egunotan. Holan, aurreko astean, zezeilaren 7an, Toponimia, Terminologia eta Lege-garapeneko batzordeak osotu ziran, eta gaur ganerako hirurak eratu dira Donostiako Kursaal Jauregian: goizean Informazino eta Komunikazino Teknologiak eta XXI. mende hasierako hizkuntza politikearen oinarriak izeneko batzordea, eta arratsaldean Euskerazko hedabideak eta euskerearen presentzia hedabideetan izeneko batzordea. Lehen bilera horreetan, kideak aurkezteaz gan, batzorde-atal bakotxaren urteko lan-proposamena landu da.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen 2005-2009 aldirako helburuen artean dago, hizkuntz politikearen arloan egindako bidea eta ondorengo urteetan emon beharreko pausuak aztergaitzat hartuta, hausnarketea eta eztabaidea bultzatzea; baita, kasua balitz, etorkizunerako estrategiak, lan-ildoak eta lehentasunak jagokon neurrian birdefinidu eta euskerearen aldeko jarrera politiko eta soziala bultzatzea, euskerearen normalkuntzearen inguruan adostasun politiko eta sozial barria lortzeko ahaleginak indartuz.
Eztabaida hori Euskerearen Aholku Batzordeko XXI. mendearen hasierako hizkuntza-politikearen oinarriak batzorde-atal bereziaren eskutik garatuko da. Batzorde-atal horrek askotariko gizarte-alorretako 38 lagun batzen ditu eta bere funtzionamendua arintzeko asmoz dagoeneko batzorde-atal berezi honen Batzorde Iraunkorra be eratu da, bost lagunez osotutakoa.
Gogoeta ahalik eta zabalena izango da aztergaiei jagokenez, eta ahalik eta zabalena parte-hartzaileei jagokenez. Izan be, euskal gizartea anitza da eta horregaitik guztiagaitik, euskerearen munduak ez eze erdal munduak be lekua izango dau, nahitaez, ekimen honetan. Beraz, askotariko erakunde eta alkarteek esku hartuko dabe gogoetan.
Batzorde honetan ondokoek parte hartzen dabe: Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, presidente moduan, Euskerearen Aholku Batzordeko idazkari Erramun Osa, Kike Amonarriz, Aurelia Arkotxa, Joseba Arregi, Mikel Basabe, Koldo Biguri, Garbiñe Biurrun, Ana de Castro, Miren Dobaran, Ana Eizagirre, Lore Erriondo, Gotzon Egia, Malores Etxeberria, Ramon Etxezarreta, J. Iñaki Etxezarreta, Itziar Idiazabal, Iciar Lamarain, Gorka Landaburu, Miguel Lazpiur, Anjel Lertxundi, Jose Luis Lizundia, Alberto Lopez, Lucia Martinez, Koldo Martinez, Garbiñe Mendizabal, Xabier Mendiguren, Ludger Mees, Mertxe Mugika, Pedro Ochoa, Eneko Oregi, Carlos Ruiz, Pello Salaburu, Tomas Uribe-Etxeberria, Ana Urkiza, Andres Urrutia, Jesus Uzkudun eta Mikel Zalbide.
Batzorde-atalak
Euskerearen Aholku Batzordearen Dekretuak aukerea emon dau Euskerearen Aholku Batzordearen barruan batzorde-atal berezi barriak sortzeko. Danetara, sei dira lanean jardungo daben batzorde-atalak: Toponimia, Terminologia, Lege-garapena, XXI. mende hasierako hizkuntza politikearen oinarriak, Informazino eta Komunikazino Teknologiak eta Euskerazko hedabideak eta euskerearen presentzia hedabideetan.
Kontuak kontu, Euskerazko hedabideak eta euskerearen presentzia hedabideetan izeneko batzorde-atalaren lana izango da arlo horretan zabalduko dan hausnarketea bideratzea eta dinamizetea, etorkizunerako jarraibide barriak proponiduz. Eztabaida honek Herri Aginteak Koordinetako Batzordean (HAKOBA) izan eban abiaburua, batzorde-atal honetan segidea izango dauena.
Eztabaidea elikatze eta sustatze aldera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak hainbat azterlan egin ditu. Era berean, hedabideak hurretik ezagutzen dituen edota bertan lan egiten daben hainbat adituk berariaz idatzi dituen txostenak be eskueran izango dira.
Azterlanei jagokenez, kontsumitzaileek hedabideei buruz dituen eretxiak edo asebete beharreko asmoak dira aztertutakoak. Adituek, euren aldetik, besteak beste, euskerearen presentzia hedabideetan eta euskerazko hedabideak goiburutzat harturik, indarguneak, ahuleziak eta etorkizunerako erronkak aztertu ditue.
Azkenik, Informazio eta Komunikazio Teknologiak izeneko batzorde-atalaren egitekoak izango dira, batetik, alor honetan euskereak gaur egun dauen presentziari eta teknologia barri honeetan honezkero badiran euskerazko baliabideei buruzko azterketa eta erradiografia bat egitea; bestetik, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barrietan euskerazko baliabideak, tresnak eta aplikazino barriak proponidutea, eta, azkenik, euskerearen presentzia Internet-en areagotzeko jarraibideak proponidutea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!