‘Ikusi eta Ikasi’ umeentzako euskerazko ekitaldien laugarren edizinoa urtarrilaren 15ean hasiko da

Bizkaie! 2008-01-11 09:53   Euskerea berbagai

'Ikusi eta Ikasi’e aisia, kultura eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzea helburu dauena. Eskaintza gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira.

Bilboko Udalak ‘Ikusi eta Ikasi’ umeentzako euskera hutsezko ekitaldien laugarren edizinoa abiarazoko dau. Aurten, 30 kultur jarduera (antzerkia, ipuin-kontalariak, pailazoak, magia eta txotxongiloak, besteak beste) eskainiko dira, 3 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoei aisialdian euskeraz gozetako aukerea eskaintzea helburu dauen egitarau honen barruan.

‘Ikusi eta Ikasi’ Bilboko Udaleko Euskera Sailak Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoagaz batera antolatutako ekimena da, Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusian (EBPN) ezarritako helburuak -hizkuntzaren trasmisinoa, kalidadea eta zerbitzugintzea- oinarritzat hartzen dituana.

Aurtengo egitaraua urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 5ean amaituko da. Jarduerak Begoña, Ibaiondo eta Deustuko udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zurbaran eta Zamakolako eskoletan egingo dira. Zirkuituari amaierea emongo deutson ekitaldia Kasillako pabilioian egingo da apirilaren 5ean, Pirritx eta Porrotx pailazoek eskainiko daben emonaldi bikotxagaz.

'Ikusi eta Ikasi’e aisia, kultura eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzea helburu dauena. Eskaintza gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua edota ipuin kontalariak. Kasu guztietan, berebiziko garrantzia emon jake gizabideagaz eta aukera bardintasunagaz zerikusia daben baloreei.

Gainera, helburua ikusleak, hau da, umeak, euskerea erabiltera animetea danez, zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dabe, umeak ikusle huts izatetik ikuskizunaren parte izatera pasau daitezan.

www.bilbao.net/castella/euskera/programas/ikusi_eta_ikasi/egitaraua_2008.pdf

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu