Olaso Dorrea Sorrerakundeak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2008-02-12 17:53   Euskerea berbagai

Hitzarmen horri esker, Olaso Dorrea Sorrerakundearena dan ondare bibliografiko eta artxibistikoa Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko da.

Leizarragaren Testamentu Berriaren ale bi; Bizkaierazko katixima (ezagutzen dan ale bakarra); Voltoireren Tresora, Joanes Haranburu -Debocino escuarra, mirailla eta oracionoteguia…-; Poza Lizentziatuaren De la antigua lengua; André Favynen Histoire de Navarre; Pierre de L’ancreren Tableau de l’inconstance des mauvais anges et démons; Axularren Guero, Oihenarten Notitia utriusque Vasconiae, Xahoren Voyage en Navarre... Horreek danak liburu eta autore esanguratsuak dira eta dan-danak, gehi beste asko, Euskaltzaindian gordeko dira, Akademiaren Azkue Bibliotekan.

Izan be, zezeilaren 13an, eguaztena, Euskaltzaindiak eta Bergarako Olaso Dorrea Sorrerakundeak alkarlanerako hitzarmena sinatuko dabe Bergarako Olaso Dorrean, hau da, Sorrerakundearen egoitzan. Hitzarmen horri esker, Olaso Dorrea Sorrerakundearena dan ondare bibliografiko eta artxibistikoa Euskaltzaindiaren egoitzan gordeko da.

Olaso Dorrea Sorrerakundea George Lacombe ondarearen jaubea da. Eta euskerearen ikuspuntutik, Georges Lacomberen bilduma garrantzitsuenetarikoa da Euskal Herrian. Lacomberen bibliotekaren katalogoaren 74 sarrerak XVI., XVII. eta XVIII. mendekoak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu