Koro Navarrok euskeratuko dau Doris Lessing-en 'The grass is singing' nobelea

Bizkaie! 2008-02-01 15:10   Euskerea berbagai

XXI. Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketea (2007ko Nobel Sariduna euskeratzeko bekea emoten dauena) irabazi dau idazle donostiarrak. Bekeak eskaintzen dauen 5.500 euroko diru-laguntzinoagaz, Navarrok udagoienerako itzuli behar dau lana.

XXI. Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketea (2007ko Nobel Sariduna euskeratzeko bekea emoten dauena) erabagi barri da. Idoia Gilleneak, Aiora Jakak eta Alberto Martinez de la Cuadrak osoturiko epaimahaiak, aurkeztutako proiektu guztiak aztertu eta gero, Koro Navarroren lana saritu dabe. Berak jasoko dau Kutxak eskainitako 5.500 euroko saria. Laguntzino horregaz, hemendik udagoien hasiera bitartean, liburua 2008ko Durangoko Azokarako prest izateko jardungo dau.

Sari honi esker, Doris LessingIranen jaio eta Zimbabwen hazitako idazle britainiarraren lehenengo nobelea euskaraz irakurri ahal izango da, Elkar argitaletxearen eskutik. The grass is singing (Bedarra kantari) izenburuko nobeleak Afrikako hainbat herrialdetako arrazismoa eta emakumearen zapalketa-egoerea erakusten ditu.

Arrasateko AED euskera-alkarteak aspaldidanik antolatzen dauen sariketa hau itxuraldatu egin zan 2002an: urtero Literaturako Nobel saria irabazten dauen idazlearen obra bat itzularazoten da orain; honezkero kalean dagoz Imre Kertész hungariarraren Zoririk ez, Urtzi Urrutikoetxeak euskeratua; J.M. Coetzee-ren Lotsaizuna, Oskar Aranak euskeratua; Harold Pinter-en Maitalea eta beste zenbait antzerki-lan; Iñigo Errastik itzulita; eta Orhan Pamuk-en Elurra, Monika Etxebarriak eta Fernando Reyk itzulita.

Koro Navarro Etxeberria (Donostia, 1955), itzultzaile profesionala da, hainbat sari irabazitakoa, besteak beste egile honeen euskeratzailea: Hammet, Poe, Kipling, Twain, Steinbeck, Dylan Tohomas, Bashevis Singer, Carver…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu