Mundakako Udalak euskerearen aholkularitza batzordea eratu dau

Bizkaie! 2008-02-12 16:47   Euskerea berbagai

Ezer baino lehen, herrian euskerearen egoerearen diagnostiko bat egingo dabe eta hortik aurrera euskerea bultzatzeko ekintzak preparauko ditue.

Mundakako Udalak, herrian euskerearen alde lanean jarraitzen dau, eta euskerea kalera atarateko asmoagaz, Euskerearen Aholkularitza Batzordea eratu dau, herriko alkarteakaz batera. Ezer baino lehen, herrian euskerearen egoerearen diagnostiko bat egingo dabe eta hortik aurrera euskerea bultzatzeko ekintzak preparauko ditue.

Euskerearen Aholkularitza Batzordearen bidez, Mundakako Udalak herrian euskerearen aldeko ekimenak abiarazo gura ditu, herriko talde eta alkarte desbardinakaz alkarkidetzan; besteak beste, Txistu Eskola, Gazte Zar Dantza Taldea, Mundakako txikien dantza taldea, Katillotxu alkartea, Atorrak Alkartea eta eskolako gurasoen Alkarteak osotzen dabe batzordea.

Euskerearen Aholkularitza Batzordearen batzarrak hilero antolatzea aurreikusi dabe, eta urtarrilean egindako bileran, herri mailan euskerearen beharrizana neurtzeko eta euskerearen egoera zein dan ezagutzeko diagnostiko bat egitea erabagi eben.

Azken buruan, Euskera Batzordearen beste betekizun bat laguntzino edo aholkularitza zerbitzua eskaintzea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu