Hizkuntza-eskubideen urraketak betikotzeko beste lan deialdi bat
2007-04-11 02:00 Euskerea berbagaiHizkuntz Eskubideen Behatokiak Herrizaingo Sailak EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu barri dauen lan deialdiari buruzko eretxia agertu nahi izan dau.
Korrika 15: euskerearen uholdea
2007-04-03 02:00 Euskerea berbagaiEdizino honetan zeozer argi geratu bada, AEK-k luzatutako mezuagaz bat etorritako eretxi orokorra izan da. Lekuko barruko mezu ezkutu eta magikoak inoan legez: ‘Euskaldunak gara, ez Euskal herrian bizi garalako, euskeraz bizi garalako baino’ eta borondate indibiduala eta borondate kolektiboa. Borondate politikoa eta borondate soziala beharrezkoak dira.
Aurelia Arkotxak beteko dau Euskaltzaindiaren 25. aulkia
2007-03-30 02:00 Euskerea berbagaiArautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ostean, Aurelia Arkotxa euskaltzain oso barri izentau dau Euskaltzaindiak Donostian egindako batzarrean.
Euskadiko bankuek eta Jaurlaritzeak euskera sustatzeko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-28 02:00 Euskerea berbagaiBBK, Kutxa eta Vital Kutxa Euskal Autonomia Erkidegoko bankuek sinatutako hitzarmenaren helburu nagusia arlo sozio-ekonomikoan euskerearen erabilerea eta presentzia sendotzea da.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskerara itzuli dau Europako Batasunaren terminologia guztia
2007-03-27 02:00 Euskerea berbagaiTresna horren bidez, euskerea Europako beste 23 hizkuntza honeen parean jarten da. Bizkaiko foru erakundea izan da lehenengoa, estadu mailan, tresna hori sarean jarten, www.bizkaia.net webgunean.
Berbalagun ekimenaren lehen urteurrena Enkarterrin
2007-03-26 02:00 Euskerea berbagaiEnkarterriko Berbalagun egitasmoa orain dala urtebete jaio zan gure eskualdean euskereak bizi dauen egoera larriari aurre egiteko. Gure eskualdean euskeraz bizitea ez da bape erraza, klase, eskola edo euskaltegietatik kanpo erderea da nagusi, euskera ikasleak eta euskaldunak oro har aukera murritzak ditu bere hizkuntzan berba egiteko.
Topaguneak X. urteurreneko programazinoa aurkeztu dau
2007-03-26 02:00 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Batzar Nagusia egin dau astegoienean Matienako Errota Kultur Etxean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 90 bazkide dituan federazinoak hamar urte beteko ditu 2007 urtean eta Batzar Nagusian urtean zehar urteurrena ospatzeko antolutako ekitaldien barri emon dau.
Berrizko Udalak udal informazinoa euskera hutsean jaso gura daben herritarren datuak batuko ditu
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagaiHerritarren datuak batuko dituan programa informatikoa martxan dago honezkero. Hasieran, gehien erabilten diran udal agiriak jasoko ditue euskera hutsean eta elebidun eta, apurka-apurka, danak, beti be eskaera muetearen arabera.
Bernardo Atxaga: ‘hizkuntzeari, erabilereak emoten deutso baliorik handiena’
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagai‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ berbaldiaren tituluari jarraituta, antzar baten hegaldiaren ikuspegia, Andoainetik Asteasura, jarraitu eban Atxagak astegoienean Asteasun egindako Euskaltzaindiaren sarrera-berbaldian.
Opentrad-ek 'Consumer' aldizkariaren eta EiTB24-ren corpusak erabiliko ditu itzulpen automatikoa hobetzeko
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagaiEstadu espainiarreko hizkuntza ofizialen artean (gaztelania, katalana, galegoa eta euskerea) kode edegiko itzulpen automatikorako sistema bat aurkeztu eban joan dan urtean Opentrad partzuergoak (www.opentrad.org), eta orain, barriz, Eroski Fundazinoagaz eta EiTBnet-egaz alkarlana iragarri dau, sistemea hobetzeko ahaleginean.
Euskaltzaindiak eta Elhuyar Fundazinoak euskerearen normalizazinoan alkarlanean ekiteko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-19 01:00 Euskerea berbagaiHitzarmena Elhuyar Fundazinoaren egoitzan sinatu dabe, Usurbilen, erakunde bietako ordezkariek: Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioko presidenteak.
Bernardo Atxaga euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau astegoienean
2007-03-16 01:00 Euskerea berbagaiAsteasun egingo dau berbaldia ‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ izenburupean, zapatuan, martiak 17, goizeko 11:30ean.
Bermeon, biztanleen % 60k euskerea darabil kalean
2007-03-15 01:00 Euskerea berbagaiAdinari jagokonez, edadeko bermeotarrek erabilten dabe gehien euskerea, % 80 inguruk; umeak dira bigarren, ia % 70ek erabilten dabelako; ostean, helduak: bitik batek egiten dau euskeraz kalean; eta, azkenik, gazteak dagoz, gitxien erabilten dabenak, % 36ko portzentajeagaz.
Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak hizkuntz politikako gaietarako lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe
2007-03-14 01:00 Euskerea berbagaiAkordioaren helburua hizkuntza-politikaren arloan erakunde horreen arteko lankidetzarako esparrua eta ildoak zehaztea da. Lankidetza-marko egonkor hau hiru urterako izenpetuko da, eta urtero berrikusi eta egokituko da.
Gureak be bai
2007-03-13 01:00 Euskerea berbagai1985eko apirilean Nazino Batuen Erakundeak Kontsumitzaileen Babeserako Artezarauak onartu zituan, eta horren ondorioz eskubideok nazinoarte mailako izaerea hartu eben. Halan da be, kontsumitzaileen babeserako Artezarau horreek Estaduen ikuspegitik preparauta dagozanez, ez dabez gurea lako hizkuntzetan berba egiten daben kontsumitzaileak eta erabiltzaileak kontuan hartzen.
Etorkinei bertakotzen laguntzeko liburuxkak atara ditue Erandion, Busturialdean eta Lea-Artibain
2007-03-12 01:00 Euskerea berbagaiLiburuxkak zazpi hizkuntzatan egin
dira –euskerea, gaztelania, portugesa, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabiera– eta helburu nagusia etorkinei bertakotzen laguntzea da, horretarako erabilgarria izango jaken informazinoa emonda.A, B eta D ereduen ostean, euskerea hizkuntza nagusi izango dan irakaskuntza eleanitzeko ikasketa marko barria
2007-03-08 01:00 Euskerea berbagaiEAEko egungo hezkuntza sistemea aldatzeko, euskerea hizkuntza nagusi izango dan irakaskuntza eleanitzeko ikasketa marko barria, gizarte-kohesinoaren bultzatzailea proposatu dau Tontxu Camposek
Bilboko Udalak igaz baino 100 plaza gehiago eskainiko ditu euskeraz udalekuetarako
2007-03-07 01:00 Euskerea berbagaiIzena emoteko epea martiaren 12tik 16ra izango da, bi egunak barne. Izena emoteko orria jaso eta emoteko, interesatuek barruti-kontseiluetara jo leikie 9:00etatik 14:00etara, edo www.bilbao.net webgunean egin. Plazak zozketa bidez emongo dira.
‘Ikasle guztiak euskaldunduko dituan erreformea behar dogu’
2007-03-07 01:00 Euskerea berbagai‘Zoritxarrez, oraindino hezkuntza-sistemeak ikasle elebakarrak sortzen jarraitzen dau, gazte gehienek gaztelania edo frantsesa besterik ez dakiela amaitzen ditue oinarrizko ikasketak’, adierazo dabe Kontseiluko ordezkariek.
Heldu hitzari, lekukoari, euskereari, alkarlanari, herriari
2007-03-07 01:00 Euskerea berbagaiEuskereak deutso izena emoten HERRI honi, EUSKEREAren HERRIAri, Euskal HERRIari, eta hemen bizi garanok dogu, gaur eta hemen, haren indarbarritzea topetako erantzukizuna oso-osorik.
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...