Adostasunak be barritu beharra

Bizkaie! 2006-01-06 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

Boligrafo gorria

Bizkaie! 2005-12-30 00:00   Euskerea berbagai
Xabier Paia

Durangora Erromes

Bizkaie! 2005-12-23 00:00   Euskerea berbagai
Beste horrenbeste esan leiteke erdal eta euskal literaturako hainbat klasiko gomendatzen diranean. Eskoletako gazteak gaztelerazko eta euskerazko zenbait klasiko irakurtera, baita liburu horreen laburpena egitera be behartzen dabezan bakotxean, askotan, bide batez, irakurle bat galdu egiten dogu. Holakoetan, irakurlearen interesak-eta sarritan ez dira kontuan hartzen eta jentea irakurtera zaletu beharrean kontrako efektua lortzen da. Filologia ikasten dabizan askok neke handiz irakurten dabezanak gazteagoek irakurri daiezan bultzatzeak, nik uste, ez gaitu helburura hurreratuko, irakurleak lortzera hain zuzen. Baina, idazleek be zer ...

Euskerearen pelikulea

Bizkaie! 2005-12-16 00:00   Euskerea berbagai
Xabier Paia

Euskerearen Nazinoarteko Eguna 2005

Bizkaie! 2005-12-16 00:00   Euskerea berbagai
Egitaraua Barikua, 2005eko abenduak 2 12:00etan: Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian: Lauaxeta Sariaren I. Edizinoa 12:00-14:00 eta 16:00-18:00: Kaleko animazinoa: autobus ibiltaria Bilbon zehar eta ikastetxeen sarreretan 19:00etan: Erakustazokea: euskerearen munduko personarik adierazgarrienak, diasporako ordezkariak eta ordezkari politikoak izango dira bertan. Zapatua, 2005eko abenduak 3 10:00etan: Autobus ibiltaria 11:45-14:00: (Bilboko Plaza Barriko karpan) Lauaxeta omentzeko panel dokumentalak, umeentzako parkea, tailerrak, ‘Gure artean euskaraz’ lelodun eskumuturrekoak... 12:30ean: Karpako zintea ebagi eta aurreskua ...

Euskerea ikusgarri

Bizkaie! 2005-12-09 00:00   Euskerea berbagai
Baina, autogobernu erakundeak berreskuratu ostean euskerean sumatu genduan bizkortzea ez dogu egun indar berberaz sentiduten, arlo batzuetan atzera goazela eta horrelako mezuak zabaltzen ez diranean. Hagatik, aurreratzen dana be erakutsi egin behar da, ez lozorroan gelditzeko edo dena irabazita daukagula barreiatzen ahalegintzeko, ezpada euskerea indarbarritzen egin behar dogun bidea indartzeko. Gizarteak aldatuz doaz, baldintza barrietara egokitzen dira, baina, ahuldutako hiztun-alkarte batek bere burua indarbarritu gura badau, baldintza bi batera subertatzea ezinbestekoa dau; batetik, hiztun-alkarteak berak irauteko erabagia hartu behar dau ...

Euskerearen irudia

Bizkaie! 2005-12-02 00:00   Euskerea berbagai
Konrado Mugertzak ikuspegi ezkorra azaldu eban hasikera batean. Gaur egungo gizarteak orain dala 25 urtekoaren gogoa eta aktibotasuna galdu dauz eta lasaitasunean bizi dabe euskerearen egoerea. Guraso askoren ustez, euskerea salbauta dago eskola eta abarren bitartez eta egia da orain ez dogula euskerearen berreskurapenen ganean berba egiten. Egun modan dagoen berbea, ostera, normalizazinoa, prozesu luze eta konplexu legez definitu eban Mugertza jaunak. Aitor Etxebarriak euskeraz gozau beharra lehenetsi eban bere azalpenetan. Santurtziko Udal Euskaltegiko irakasleak gazteei euskeraz egiteko inposizinorik ez ...

Zelan handitu euskerearen erabilerea Hezkuntzan?

Bizkaie! 2005-11-25 00:00   Euskerea berbagai
Gelaz kanpoko jardunari jagokonez, ostera, hiru jarraibide jorratu geinkez; batetik, eskola espazioan, ohiko klase ordutegitik kanpo burutzen diran jarduerak euskerearen erabilerea indartzeko jarri eta espazio hori ondo antolatzea; bigarrenik, halakoetan jarduten daben personak euskerearen erabilerea handitze horretan daukien eginkizunaz ohartarazo, horretarako preparau, materialak sortu eta argitaratzea, eta hirugarrenik, eskolearen eta inguruko udal, mankomunidade eta lekuan lekuko alkarte eta erakundeakaz lankidetza sistematikorako eta iraunkorrerako markoa eregi eta ahalegin horretarako bitartekoak eskaini geinkez. Ikusi leitekenez, eskoleak, berak bakarrik, gitxiengo baten hizkuntza gitxiagotua ...

Naturaltasuna daukan euskerazko eredu formala

Bizkaie! 2005-11-18 00:00   Euskerea berbagai
Akabuen, neuk be ez dakit zein dan konponbidea, baina egungo eredu formal naturala batzutan ez da naturala eta bestetan ez da formala. Eta gauzak holan dirala, asago lotzen jakun hizkuntzearen normalizazinoa, normal-normala be ez dalako gizarte elebidun elebakarzale baten egoerea. Xabier Paia

Euskerea indarbarritzeko estadua behar da?

Bizkaie! 2005-11-11 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru horretan sakonduz, euskerearen alde danetariko alkarte, persona eta erakundeak dagoz, eta errealidade horrek berez ez dau altxor bat osotzen soil-soilik, ez da alkarbizitzarako zimentarria bakarrik, horrezaz ganera euskerea bizirauteko ez eze indarbarritzeko be ezinbestekoa da. Hargatik, euskalgintzeak, alderdikeriak albo batera itxita, oinarri horreek albait gehien zabaltzen, aldeko ahalik gehien batzen eta egituratzen ahalegindu behar dau etenbarik. Era berean, euskaltzale dirala baieztatzen daben alderdiek be, euskerea normalizetea nahi badabe, euskerearen aldeko hizkuntza politikeari lehentasuna, zentraltasuna eta bitarteko eragingarriak eskuratu behar ...

Gazteentzako aldizkari euskaldunak

Bizkaie! 2005-11-04 00:00   Euskerea berbagai
Badira ia 40 urte Kili-Kili aldizkaria sortu zanetik. 1966an izan zan, Bilbon. Euskereak garai latzak bizi ebazan Francoren diktadurapean eta ume eta ikasle euskaldunek hizkuntza mantendu eta lantzearen kontzientzia hartzea beharrezkoa zan euskerearen etorkizunerako. Harrezkero, Euskal Herriko milaka eta milaka ume eta gaztetxoakana ailegau izan gara, ikastoletara eta etxeetara. Orain dala urte bi inguru kaleratu zan Kili-Kili aldizkariaren azken alea. Hartuemonei jagokenez, Kili-Kili aldizkaria zarratu zanean 5.000 harpidedun eukazan. Harpidedun horreekanako hartuemonak etenik ez izateko helburuagaz jarri dabe martxan ...

Ereiteko sasoia (eta I)

Bizkaie! 2005-10-28 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru honetan, gune erdaldun baten kokatutako Ikastola bateko irakasleak zera inoan: ‘gure ikasleek euskerea erabilteko aukera urriak eukiezan, euskeraz ez ziran ondo moldatzen eta erabilen hori zuzentzen geuntsen, eten barik. Baina, holan ez genduan lortu euskeraz hobeto egin eta erabilera-eremu gehiagotan erabiltea, ezpada, gazteleraz berba egitea’. Euskeraz totelka bada be arituz, euskerearen bidean, erabileran aurrera egiterik badago egon; gaztelerearen bidez, ostera, ez dago euskerearen erabileran ez eta hizkuntza gaitasunean aurrera egiteko modurik! Erramun Osa

Hitzmix: hitz eta zenbaki jolasa

Bizkaie! 2005-10-21 00:00   Euskerea berbagai
Bizkaie! & Elhuyar

‘Eskutik Euskara’: lagunak euskalduntzeko ekimena

Bizkaie! 2005-10-21 00:00   Euskerea berbagai
Ekimena hilea amaitu arte herrietan zabalduko da, euskaltegietan matrikulea egiteko epea amaitu arte. ‘Une honetan hartu beharreko konpromisoa dogu’, esan dau Balentziagak. Hori guztia, Kontseiluak aspaldi martxan jarritako ‘norbanakoen konpromisoak’ ekimenaren pauso barria da. ‘Aurrekoan errenta-autorpena euskeraz egiteko deia egin genduan eta oraingoan lagun bat euskerea ikastera animetakoa’, ganeratu dau Ekintza Planeko Arduradunak. ‘Hizkuntzearen normalizazinoaren zeregina belaunaldi barriei bakarrik ixtea ez da nahikoa, helduek be badabe euskereagazko konpromisoa’, animau dauz Kontseiluko Idazkari Nagusiak. Euskaldunon konpromisoa euskerea erabilteaz ganera, lagunak euskaltegira ...

EAEko internauten % 20k euskerea erabilten dau

Bizkaie! 2005-10-14 00:00   Euskerea berbagai
Ingelesa euskerea baino erabiliago EAEko herritarrek amaraunean ibilteko ingelesa euskerea baino gehiago erabilten dabe: Ingelesa: % 22,6 Euskerea: % 20,4 Gaztelania: % 98,4 Besterik: % 2,1 143 mila euskaldun ei dabilz euskerazko amaraun guneetan . Euskal Estatistika Erakundearen arabera (Eustat), Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren artean, 2004ko urtarriletik bagilera % 34 igon da euskerazko amaraun guneetan ibilten diran euskaldunen kopurua: 98.000 dira danetara. Euskerazko amaraun guneetan ibilten diranen ezaugarriak 35 urte baino gitxiago daukiez: % 71,1 Beharginak: % 50,8 Ikasleak: % 41,4 ...