Deunoro jaia

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Euskerea berbagai
Ados. Orduan, zer egiten eben orduko euskaldunek Santu guztien egunaren bezpera gauean? Edo, hobeto esanda, ospatzen ete eben? Zeltiarren urtea urriaren 31 aldera akabetan zan sasoi haretan, udabarri eta udarako giroak iges egin eta udagoien eta neguko hotza etorrelako. Gau honetan, beraz, gabon zahar gaua izaten zan eurentzat. Hurrengo eguna “Samhaim” (sow-en) deitzen eben, eguberri. Egungo tradizinoa ulertzeko, ostera, beste bi ohituren hondar aleak falta jakuz: erromatarren Pomona eguna eta XIX. gizalditik aurrerako kristinautasunaren egutegiko zemendiaren 2a edo Santu guztien ...

Kantidadea eta kalidadea

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Euskerea berbagai
Zenbat eta gehiago ikasi (ikastolan, liburuak edo aldizkariak irakurriz, musikea entzunez edo telebista ikusiz, etab.) eta zenbat eta gehiago erabili (gelaz kanpoko jardueretan, familian, ikaskideakaz, lagunakaz, zerbitzuetan, etab.), hainbat eta euskera hobea egingo da. Kantidaderik barik ez dago hizkuntz kalidaderik. Berbaldunak eta erabilerea behar dira kalidadean aurrera egiteko. Halan da ze, gazteak euskerearen ezagupen maila sakona eta zabala behar dau hizkuntzea modu on, artez eta egokian erabili ahal izateko: euskera batua jakin behar dau; bere herrian egiten dena; errepertorioak ezagutu ...

Lizundia Jaunari, adeitasun osoz

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Euskerea berbagai
Lizundia Jauna, barriro dinotsut, artikuluro zeure testuan ageri dan besteko mina eragiten dodala jakingo baneu, hauxe izango zan idatziko neukeen azkeneko artikulua. Euskereak batzen gaitu zu eta ni, eta pentsau daigun eztabaida hau berau positiboa izan dala biontzat. Ez dot euki zu aurrez aurre ezagutzeko plazerra, baina espero dot hori jazoten dan egunean laguntasun osoz emotea bostekoa. Neuk behintzat holan egingo dot. Euskal herritarrak holakoak gara, ezta? Xabier Paia

Ikasleen ahozko produkzinoa eta hizkuntzearen kalidadea

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Euskerea berbagai
Orain arteko ahaleginetan, oro har, zuzentasunari emoten izan jako lehentasuna, eta gero jatortasunari. Horrek, besteak beste, eredu estandarretik urruneko berbetea darabilen hiztun egoki asko konplexuz beteteko balio izan dau. Gaur egun, egoera hau sufritzen dabenak, aldiz, ez dira eredu estandarretik urrun dagozan euskalkietan berba egiten daben adin batetik gorako euskaldun zaharrak bakarrik. Hiztun egoki horreek herri txiki euskaldunetatik euskerea berreskuratu daben uri ertainetako ikastola edo ikastetxeetara joandako ikasleak diranean be, egoera berbera errepetiduten da. Askotan, euskera jatorra bera baita urietako ...

Biraoen biran

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskerea berbagai
Gaztea nintzanean, unibersidadean behin gai honen ganeko behar bat egin neban. “Biraoen itzulpena ingelesetik euskerara” imini neutson izenburua, buru gehiegirik barik. Haren arabera, gaur egungo biraoen zeregin nagusia karga semantiko gogorra eukitea da; hau da, bardin dauala zer dinogun, baina gogorra izan behar dala. Gogortasun hori geure komunidade bereko nork edo nork entzun behar dau, osterantzean ez dogulako gure haserrea behar dan moduan adierazoko. Eta hori zan euskerazko biraoei topau neutsen arazorik handiena: esandakoak ez eukala ezelako indarrik, ez bazan ...

BIZKAIE!ko Xabier Paia jaunari

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Euskerea berbagai
Berba bitan emotea ez da huskeria bat, zuk, Paia jauna, besterik uste badozu be, zeren eta euskaraz batera be idatzi da EUSKALERRIA, ESKUALHERRIA eta abar. Inork ez dau esan hiru zatitan idatzi danik, gutxiago kale eta baserriagaz txiste bat egiteko. Ez da ez larria, argigarria baino. Deklinabidea emon beharrik ez egoan askorentzat. Euskaldun zaharrok ez dogu horretan hutsik egiten, baina euskaldun barri batzuk bai. “Euskalerriako” ondo esanda dago, baina bakarrik XIX mendeko bizkaitar fuerista liberalentzat, Sagarminaga, Sota eta beste, ez ...

Ikastetxeetan euskerearen erabilerea indartzeaz (IV, azkena) edo ikastetxeetako planak eta udaletakoak buztartzeko gogoetea

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Euskerea berbagai
Badira, giza baliabide eta egitura nahikoa ez izateaz ganera, hainbat zailtasun tekniko bi planak buztartzeko orduan, besteak beste, bi planak garatzeko fitxa zein bestelako euskarriak baliatzen dira. Halan da be, planifikazinoan kontuan hartu beharreko esparruei jagokenez, ez dago planen artean hartu-emon eta metodologia komunik, halan da ze, batean egiten diran ahaleginak ez dira bestean txertatzen, eta era horretara, buztarketa egoki batek plan bakotxari emongo leuskion balio erantsirik ez dago. Hori bideratu ahal izateko lankidetzarako egiazko markoa eregi behar da. Holan ...

Horren paraje, horren asago

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Euskerea berbagai
Han kontau euskuenaren arabera, inoz euskaldunak pozik bizi izan ziran. Bizkaiko golkoan ibilten ziran geure arrantzaleak eta berton topetan ebezan baleak eta arrankariak; baina egun batean, balerik ez zan agertu han inguruan eta asago joatea erabagi eben. Eta asago. Eta asago. Akabuen Lontxo deunaren ibaian gora (auskalo zelan deituko zan garai haretan ibaia), Trois Pistoles parera ailegau ziran. Hasikerako hogeta hamar edo berrogei urteak baleak hartzen pasau ebezan, baina hango baleak be desagertu ziranean (euskaldunok be hankea sartzen dogulako), beste ...

Euskaltzaindia “Kultur politiken barrikuntzea Europar Batasunean” sinposioan

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Euskerea berbagai
Europako hizkuntz aniztasuna aitatu ostean, euskerea izan zan Jean Haritschelharren berbaldiaren gai nagusia: “nik gure hizkuntza dan euskerearen inguruan egingo dot berba, Europako hizkuntzen mosaikoan argi eta kolore berezia daukan gure hizkuntzearen ordezkari legez nator eta. Euskerea ezin dogu aipatu barik itxi hizkuntzen artean”, esan eban. Euskaltzaindiaren sorrerea ekarri eban gogora euskaltzainburuak, baita Akademiaren egiturea azaldu be. Euskereak Europan hizkuntza ofiziala izan behar dauala azpimarratu eban: “eremu txikietako Europako hizkuntzen topagune honetan azken boladan Europaren Batasuna handitzen doan heinean herri ...

Elebitasunaren kalteak

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Euskerea berbagai
Erkidegoetan egin diran ebaluazinoen emoitzak aintzat hartzen badoguz, Euskal Autonomia Erkidegoan, gaztelaniaren ezagutzeari jagokonez, emoitzak Estaduko bestelako erkidegoetan baino hobeak dira, halan da ze, gaztelania ez dago desagertze bidean, osasuntsu dirau. Hagaitik, Espainiako Erret Akademiako zuzendariordeak Estauan ez eze, gaztelaniaz ari diran ganerako herrialdeetan burua altzau guran eta ezinean ari diran hizkuntzez arduratu daiten eskatuko neuskio. Bada garaia horretarako! Izan be, Espainiako zein gazteleraz mintzo diran ganerako herrialdeetako eskoletan gertu dituan hizkuntzak ezagutzera emotea, zabaltzea garrantzi handikoa izan daitekeelako, mendeetako ...

No sé eusquera, lo siento

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Euskerea berbagai
“Hona II. Plangintzaldian (1997-2002) lortutako emaitzei buruzko bi datu esanguratsu: Elebiduntzea aurreikusi ziren 84 ataletatik bakar bat ere ez da helburu horretara iritsi (456 sail dira Administrazio Orokorrean, eta 84 ziren Plangintzaldia amaitu aurretik elebidun egiteko lehentasunezkoak). Plangintzaldia amaitu zenetik urte eta erdi joan da eta oraindik ez dugu ezagutzen ebaluazioek zer dioten. Administrazioak bere buruari jarri dion elebitasun indizea 1996ko erroldak emandako datuetan oinarrituz kalkulatutakoa da (%40,74, derrigortasun indizea %43,87 litzateke). Administrazioaren euskalduntze indizeak izoztuta jarraitzen du ...

Ikastetxeetan euskerearen erabilerea indartzeaz (III)

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Euskerea berbagai
Proposamenok hiru eremu estrategikotan batzen dira: 1. Euskerea ondorengoetaratzea: “Euskerea, belaunez belaun eta eten barik, ondorengoetaratzea. Euskerearen geroratzea, familiaren, eskolearen eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez eta hizkuntza bera osotuz, aberastuz eta hobetuz lortzen da, batez be” (5. orrialdea). 2. Euskerearen erabilerea: Euskerearen aldeko auzogintzea eta zerbitzugintzea. “(...) Datozan hamar urteotako erronka nagusia, belaunaldi barrietako euskaldunentzat euskerea helduaroko erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetarako atsegin eta gaztelania bezain baliozko egitea da, esaterako, enpresa-mundurako, aisirako, kirolerako eta komunikabideetako, produktuen konsumorako, bai eta funtzino sinboliko eta afektiboetarako ...

137. araua

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Euskerea berbagai
Galderak gitxi dira: orduan, orain arte zelan deitu deutsagu ba hainbeste gobernuren buruhaustea dan lur zati horri? Eta zer dala-eta otu jake orain euskaltzainei halako arau bat emotea? Eta zer eraginkortasun eukiko dau? Izan be, seguruenik lehenengo aldia izango da neure bizitza osoan Euskaltzaindiaren azkeneko araua badakidala; normalean azkenaurrekoak jakitea be meritua izaten da. Gatxa izaten da jakiten erretzaileek ahoan daroena zigarroa edo zigarreta izaten dan, edo eta segundoak pluralean eta minutuak singularrean jarri behar diran. Ondo etorri jat arauko ...

Geletatik kanpo euskerearen erabilerea indartzeko lorratzak (II)

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Euskerea berbagai
Testuinguru horretan sakondu guran, hizkuntzearen normalizazinoa lortzeko, planteamendu sistematikoan oinarritzen diran plangintzak dira eragingarriak, ez ekintza bakartuak. Baina, planteamendu sistematikoaz ari garenean eskola mailako planifikazinoaz be ari gara. Borondaterik onenaz egindako eta burututako ekintza bakartuak eta egitasmo solteak egitea gaindituz, xedeak lortzeari begirako planifikazino baterako urratsak egin behar dira. Baina hori be ez da nahikoa. Izan be, ikastetxeetan, baten baino gehiagotan, euskerearen erabilerea –ustez– indartzeari begirako egitasmoak lantzen dira, halanda be, umeek eta gazteek ekintzetan ondo igaro arren, euskerearen erabilerea ...

Abuztua egiten

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Euskerea berbagai
Neuk autobusena sekula ez dot bizi izan (esan gura dot kartela ikustearena; autobusak sarritan hartu izan dodaz berandu... eta beti, ahal dala, bihar hartzeko intentzinoagaz!), ez dot neure esperientzia bidez ezagutzen, baina beste batzuk tokau izan jataz: El Corte Inglés etxean sartu ezkero, errez ikusi neban gauza danak taldeka batuta dagozala, lorategia kenduta. Bai, bai, lorategia etxe osoko solairu danatan dago. Eskailerak igo eta hantxe iminita dago: lehenengo landarea. Eta barriz igota: bigarren landarea. Landareak leku danatan. Eskerrak “planta baja ...

Geletan hizkuntzen erabilerea, euskerearena batez be, indartzeko lorratzak (I)

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Euskerea berbagai
Bultzatu beharreko ikuspegi metodologikoari jagokonez, komunikazinoak izan behar dau irakaskuntza-ikaskuntzearen estrategia nagusia. Halanda be, komunikazino horrek baldintza batzuk bete beharko ditu hizkuntzearen eskuratzea eta erabilerea ahalbidetzeko: 1.- Komunikazino testuinguru aberatsa. Gela barruko edukin eta hartu-emonen inguru mugatutik harago joan behar da, hau da, bizitzako eremu guztietako esperientziak eskaini behar dira. 2.- Hizkuntzearen erabilera esanguratsua. Proposatutako ekintzen funtzionaltasuna, ikasleen behar eta interesei lotuta, hizkuntzearen egiazko tresna izaera eta ikasketa prozesuagaz koherentea dala asegurau behar dira. 3.- Kalidadeko interakzinoa. Irakasle-ikasleek alkarregaz eregitako ...

'Bilbo Berbaz Berba'

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Euskerea berbagai
“Berau idazten dabilenak ezin berbaz adierazo leike Larraskituko atzen bost euskaldunakaz euskeraz berba egikeran sentitzen dauan zirrarea, batez be, baldintza arruntatan berau izan beharko zalako neure jatorrizko euskalkia. Ezin sarrera hau amaituko neuke gogorarazo barik euskaldun honeek jasan dabezan mezpretzu, deitore, erdeinu eta sufrimenduak euskaldunak izateagaitik” berbakaz deskripzino labur bat emoten dau Gamindek bere beharraz. Ez da erreza jakiten zer sentiduko eban orduan, baina gaur egungo egoerea ikusita, argi dago aro baten azkena ikusi ebala. Orduko Bilboko euskerea izan ahal ...

Administrazinoan euskeraz? Noz?

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Euskerea berbagai
Puntu horretara helduta, eremu pribatuan holako zein bestelako ikastaroak egin ahal izateko hilabeteetako –urteetakoak ez esatearren– pagautako liberazinoak, ordezkoak, ikastaroak doban eta abar izan ondoren, gitxieneko ezagutzea lortzeko eta probetxamendua erakusteko gauza ez diranek zenbat denpora iraungo leukie? Oso gitxi, benetan. Izan be, eremu pribatuan ohiko diran jokabideak ez dira erabilten danon artean pagetan dogun administrazino publikoan, halan da ze, persona bat urteetan liberaturik egon leiteke eta gitxieneko mailea lortu ez dauala-eta beharrean segidu, kasik, ezelako ondoriorik igarri barik. Gauzak ...

Klaseak eta klaseak

Bizkaie! 2004-07-30 00:00   Euskerea berbagai
Azken batean, arazoa hizkuntzearen normalizazinoa eta hizkeren arautzea dira. Hizkuntza arautua ez da normala (Gartziak erakargarri dinona) eta euskalkiak arautu barik dagoz; ganera, euskalki batzuk normaltasunetik kanpo lotzen dira erabilten ez diran lekuetan eta euskera batuak ez dau harrera normalik izaten erdalguneko gazteen artean. Bizitza itxaropen laburra dauka euskereak Euskal Herriko erdalgunean, prosodia gaztearen kantzerrak kasuen ehuneko handi batean heriotzea eragiten deutsolako. Batez bestekoa ez da finkoa, baina gaur egun 12 urteko epea dauka euskereak ikastola, ikastetxe eta eskoletako probetatan ...

Euskal curriculuma eregiteko bidean

Bizkaie! 2004-07-23 00:00   Euskerea berbagai
EAEko eta Nafarroako Foru Erkidegoak eskolako curriculumaren % 45ari berezko ezaugarriak erantsi ahal deutsiezala kontuan hartzen badogu, aspaldi egin beharreko lan sorta baten hasiera izan behar eban Garagorrik zuzendutako Euskal curriculuma. Kultur ibilbidea. Adituen ekarpena izeneko lanak, baina ez da holan pasau, eta aurtengo San Juan bezperan kaleratu da. Hiru atal nagusitan antolatutako hamar gai-moltsotan, hirurogeita hiru adituk, euskalduntasunaren begiez, jakintza-arlo desbardinetako berrogeita hamar gai jorratu dabez. Halan, lan mardula, garrantzi handiko mugarria ezarri da, duda barik. Baina, lana hasi baino ...