Unesco Etxeak 212.000 euro jasoko ditu datozen hiru urteetan euskereari buruzko jarrerak ikertzeko

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   Euskerea berbagai

Unesco Etxeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako garatuko dauen ikerketearen helburua bikotxa da: euskereari buruzko aurreretxi eta jarreren diagnosia egitea, eta orain arte euskerara hurreratu ez diran giza-taldeen euskereagazko jarrerak modu zehatzagoan arakatzea.

Hizkuntzen inguruko ikerketea bultzatzeko asmoz, Kultura sailburuak eskatuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak onartu egin dau Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen eta UNESCO-Etxearen arteko hiru urteko lankidetza-hitzarmena euskerearen ezagutza eta erabilerearen inguruko ikerketea garatzeko.

Ikerketea gauzatu ahal izateko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak hiru urteko iraupena izango dauen hitzarmena izenpetuko dau Unesco Etxeagaz, eta denpora horretan 212.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso: 68.000 euro aurten eta 72.000 euro datozen bi urteetako bakotxean.

Unesco Etxeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako garatuko dauen ikerketearen helburua bikotxa da: euskereari buruzko aurreretxi eta jarreren diagnosia egitea, eta orain arte euskerara hurreratu ez diran giza-taldeen euskereagazko jarrerak modu zehatzagoan arakatzea eta, era berean, elebarkatasunaren, elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko jarrerak eta pertzepzinoak aztertzea, talde sozialen eta eremu soziolinguistiko desbardinen aniztasuna kontuan izanik.

Itziar Idiazabal Unesco Etxeko hizkuntzalariak zuzenduko dau ikerketea. Ikerlanaren bitartez, gaur egungo errealidade soziolinguistikoaren ezagupen hobea lortu eta jazoera linguistikoaren ikuspegi kualitatiboa jorratu nahi dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu