Euskaltzaindiak X. Jagon Jardunaldiak egingo ditu barikuan Bilbon

Bizkaie! 2006-11-22 01:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak X. Jagon Jardunaldiak egingo ditu datorren barikuan (zemendiak 24), arratsaldeko 16:30etan hasita, Bilboko egoitzan, ‘Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskerearen hizkuntza politikak’ gaiari buruz.

Euskaltzaindiak X. Jagon Jardunaldiak egingo ditu datorren barikuan (zemendiak 24), arratsaldeko 16:30etan hasita, Bilboko egoitzan, ‘Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskerearen hizkuntza politikak’ gaiari buruz.

Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Erramun Osa Sustapen batzordeko idazkariak egingo dabe jardunaldien aurkezpena.

Ondoren, 16:30etatik 17:15era bitartean, Europar Batasunean eremu urriko hizkuntzak aztertuko ditue Patxi Juaristik, ikuspegi orokorra eskainiz, Erramun Baxok, Ipar Euskal Herrian kokatuz, batez be, eta Santiago Larrazabalek, Hego Euskal Herria kontuan, ikuspegi juridikoa landuz.

Txostenak aurkeztuko dira gero, Iparraldea, Nafarroa eta EAE kontuan hartuz. Jean-Baptiste Coyosek Iparraldeko egoera jorratuko dau; Andres Iñigok Nafarroako egoerea eta Jose Luis Lizundiak EAEkoa.

Alkarrizketarako tarte baten ondoren, jardunaldia amaitzeko, ondorioak eta azken hitzak eskainiko ditue Erramun Osak (ondorioak) eta Andres Iñigok (azken hitzak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu