Ume eta nerabeen artean ahozkotasuna indartzeaz (I)
2004-04-30 00:00 Euskerea berbagai
Eta orain irakurle batek baino gehiagok esango deust, besteren artean, ikasleeakaz debateak egiten dituala edota antzerki saioak antolatzen dituala, askotariko gaiak hartuta ikasgelan azalpenak ahoz emoteko eskatzen deutsela ikasleei, galdera eta erantzunetarako tartea egoten dala eta abar. Halanda be, holakoak egin arren, mailen arabera ahozko testu mota desbardinak egituratuta, sailkatuta eta sistematikoki lantzeko preparauta ete daukaguzan da kontua, eta ez egiten doguzan ala ez. Era berean, askotariko ahozko testuak zelan produzidu ahal dabezan erakusten ete deutsegu ikasleei? Ze, heldulekurik eskaini ...
Bi zutabe gitxiago euskerearen etxean
2004-04-23 00:00 Euskerea berbagai
Andolin 1953ko abenduaren 6an jaio zan Santurtzin. Euskal literaturan lan handia egindakoa, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria be izan zan, baita Euskaltzaindiako partaide azken hiru urteetan. Aralar alderdiko kide be bai, Bizkaian Senadurako aurkeztu zana ganera. Hizkuntzalaritza Orokorraren irakasle titularra zan EHUn, Gasteizko kanpusean. Filologia Erromanikoan lizentziau zan Deustuko Unibersidadean, 1975ean. 1980an, Iowa-ko Unibersidadean egin eban magistergoa Hizkuntzalaritza orokorrean. Doktoregoa, ostera, Californiako unibersidadean Los Angelesen (UCLA), 1986an. Euskararen Aholku-batzordearen kide izan zan 1997tik 2002rarte. Eta hau dana gitxi izango bazan, Andolin ...
Euskalkien erabilerearen ganeko Euskaltzaindiaren adierazpena
2004-04-23 00:00 Euskerea berbagai
Adierazpena
‘Adierazpen honen asmoa da euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezartzea edo berrezartzea; horreen bitartez euskaldun guztiok eroso eta eraz egon gaitezan egunero euskerea erabilten dogunean. Horretarako, oinarrizko lau abiaburu honeek proposatzen dira:
1.1. Begirunea izatea. Euskeraz berba egiten daben hiztunen egoera desbardinei begirunea zor jake, hiztun horreek euskalkiak erabili nahiz euskera batua erabili. Hortaz, hiztunen artean ez da bereizkeriarik egin behar euran jatorrizko hizkuntzearen ondorioz, euskalkiaren ondorioz edota zuzenean euskera batua ikasi izanaren ondorioz.
1 ...
Helduen euskalduntze-alfabetatzea: EAB hausnarrean
2004-04-16 00:00 Euskerea berbagai
Lorpen adierazleen araberako emoitzak oso esanguratsuak dira.
Ehun orduko ikastaro bat egiten dauan ikasle batek bataz beste 0,6 urrats egitea lortzen dau (datu honek, besteak beste, asistentziagaz dauka zerikusia), halanda ze, ikas-prozesuko hamabi urratsak egin ahal izateko 2.000 ordu beharko litzatekez. Baxa-kopuruari jagokonez, ostera, ikastaroa hasita, ikasleen % 14,5ek baino gehiagok bertan behera ixten dau. Asistentziari jagokonez, % 77 da (2001-02 ikasturtean) atara ahal izan dan kozientea, halanda be, aztertu dan epealdian, urterik urte jokera horrek beheruntz egiten dauala ...
Hikasten
2004-04-09 00:00 Euskerea berbagai
SINGULARRA PLURALA
1. pertsona Ni Gu
2. pertsona Hi Zu
3. pertsona Ha Ha(ie)k
“Hi” zan “zu” eta “zu”, “zuek”. Gerora be ikasi neban euskerazko bigarren personak eskaintzen ebazan aukereak honeek zirala:
Zuka: gaztelaniazko “usted” edo frantseseko “vous” pertsonen mailakoa, aurreko bi hizkuntzetako “tu” pertsona be izan daitekena. Forma alokutiboan be erabil leiteke, baina ez dau hitanoak beste informazino emoten.
Hika: honek ez dauka baliokide zehatzik inguruko hizkuntzetan. Bigarren personea ezezik, forma alokutiboa be bada, hau da, zeharka ...
Keinuetatik eta etxuretatik haruntzago
2004-04-02 00:00 Euskerea berbagai
Administrazinoa egurtzea erreza da. Baina, administrazinoetan beharrean dabilzan beharginek eta hareek ordezkatzen dabezan sindikatuek ez ete daukie euskerearen bilakaeran ezelako ardurarik?
Lagun hurkoari eskatzea ondo dago, baina, administrazinoa euskalduntzen hainbeste baliabide jarri diranean, emoitzez ez dot sindikatuen aldetik gogoetarik, autokritika arrastorik inon irakurri. Bestela esanda, euskerearen lepo abantailak (pagautako liberazinoak, herritarrek pagau behar dabezan ikastaroak doan, etab.) lortzen ahalegintzea bidezkoa da, baina, emoitzei buruz ardurak be hartu behar dira holako baten.
Zerbitzuak euskeraz eskainiko bajakez, herritarrek presino egin behar ei ...
Mundu margulean
2004-03-26 00:00 Euskerea berbagai
Argi itxi guran zer dan argi itxi gura dodana, euskaldunak itsuak izan ziran zenbait kolore ikusteko, eta ganera, koloreen izenak ez ziran bakarrik aspektu kromatikoak zehazteko adjektiboak, beste hamaika gauza adierazo eitekezalako berba honeen bitartez. Ezin pentsau geinke hizkuntza danak bardinak diranik edota baliokidetza absolutuak posibleak dirala ehuneko ehunean edozein hizkuntzatik edozein hizkuntzara. Itzulpengintzearen munduan muturra sartu guran dabilen batek dinotsue, gauza batzuk ezin dirala itzuli, mailegatu edo eratorri. Bestela, zelan esaten da euskeraz berba bakarrean “arreba”, edo zergaitik hamarratsak ...
Ia 100 orrialde
2004-03-19 00:00 Euskerea berbagaiEskuizkribuaren ezaugarriei jagokenez, orriak antxinako bi orrialdekatze berezitan zenbakiturik agiri dira; bat, jatorrizko idazkeran eginikoa, 15etik 67ra doana, batzuetan orrialdea ez eze zutabeak be zenbakitzen dira zati honetan; bi, geroago egindakoak (XVIII. mendean, akaso), zenbakitze jarraitu bat dauka (1139-1203), zenbakitze horri erreparau ezkero, orrialde batzuk falta dituala eta segurutik, eskuizkribua bilduma zabalago baten zati izan zala adierazoten deusku, zati honetan, orrialdea eta zutabea dira zenbakitzen diranak. Itxureari jagokonez, ostera, alkarri jositako zenbait koadernoz osotuta dago, eta indartzeko, hamaseigarren mendean ohi ...
Euskal jatorriko labela
2004-03-12 00:00 Euskerea berbagaiJon Maia, 1997ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea. Azken agurra:
Ama Extremadura
aita Zamoratik
abuela ta abuelo
haien aurretik
herri hontan sustraitzen
asmatzeagatik
neuk e maita dezaket
guztien gainetik
euskeraz badakit
bertsoz darabilkit
dena zuengatik
halaxe dagokit
denek kantatu dute
nere ahotik
Xabier Paia
Haur eskolak eta lekuan lekuko aldaerak
2004-02-28 00:00 Euskerea berbagai
Baina, aurrekoari lotuta badago egon ardura deustan beste kontu bat. Haurtzaindegiak eta haur-eskolak zabaltzeko plangintzetan, haur horreen heziketan parte hartzen ari diran profesionalen hizkuntz ezaguerak hartu ete dira kontuan? Ezen, aldaerak mantentzeko, indartzeko eta zabaltzeko, egundoko garrantzia daukalako haur horreek jagoten egongo diranek erabiliko daben hizkuntza moldeak. Haur horreek, ordu luzeetan, ez dabez ez euren gurasoen ez eta euren aitita-amamen berbak entzungo, bada, katea, oraingoan era askoz nabarmenagoan, eteteko arrisku bizia dago.
Administrazinoen eta sindikatuen artean, holakoetan ariko diran profesionalek ...
Euskera ona, zuzena eta egokia
2004-02-16 00:00 Euskerea berbagaiEuskera ona deitzen jako Euskal Herriko baserrietan entzun geinkenari: “lagunak egin dabe”, "jaizu jan, jan barik jun barik jaira", “merijendie janda jun da Jon” edo “dindandune dend(a) ondon dau” lako esaldiak errez entzun geinkez Bizkaiko euskaldun helduen artean. Holako euskereari ona esaten jako, hori dalako ahoz-aho, belaunaldiz-belaunaldi geuganaino ailegau dana. Normalean, hauxe izaten da euskaldun barrien prozesuan emon beharreko azken pausoa, euskaldun zaharrek konturatu barik lehenengo emoten dabena.
Euskera ona, ostera, ez da beti zuzena izaten. Izan be, aurreko ...
Euskaltzaindia herririk herri
2004-02-01 00:00 Euskerea berbagai
Errioxako euskal toponimia aztergai
Euskaltzaindiaren VI. Onomastika Jardunaldietan Errioxako euskal onomastika izango da gai nagusia. Hainbat alkarteren laguntzinoagaz, Errioxako Unibersidadean (Logroñon) egingo dira ekitaldiak, Juan Bautista Merino Urrutia euskaltzain ikertzailearen omenez. Berak sakon aztertu eban Errioxako euskal toponimia, lurralde bietan bizi izandakoa zan eta (Ojacastron jaio baina frankismo sasoian Getxoko alkatea izan zan). Merezitako omenaldia eskainiko deutso, beraz, Euskaltzaindiak.
Atxapunte
Unibersidade Legea eta hizkuntza eredua
2004-02-01 00:00 Euskerea berbagai
Eusko Legebiltzarrean, Unibersidade Legea onartzeko prozedura abian jarri dala, zein da horren bidez hamar edo hamabost urte barru lortu nahiko genduken hizkuntza eredua? Ikasketa baten kredituak euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez aukeran eskainiko ete doguz ala derrigorrezkoak diran kredituak –era osogarri eta buztartuan– euskeraz, ingelesez eta gaztelaniaz eskainiko ete doguz? Lehenbiziko formulearen bidez, gauza bera hiru hizkuntzatan eskainiko dogu (ez dakit baliabide nahikoak izango doguzan horretarako, ez dakit, bestalde, planteamentu hori euskerearen kaltetan etorriko ez ete dan); bigarrenean, ostera, euskerea ez ...
Gure Mikel
2004-02-01 00:00 Euskerea berbagai
Amen baten irakurten dan liburu honetan, Zarate idazlea ezeze abadea, laguna, kirolaria, euskaltzalea be aurkezten da. Mikelen alde zein aldi ugari arakatzen da eta erakusten. Guk geuk –liburugileok- harriduraz entzuten izan ditugu Mikelen ganeko narrazinoak, istorioak, kontakizunak: “Mikel Crack bat zan”; “Ha señoriala zan”; “Haren hutsunea sentidu genduan...” Atzenean, lekuko guztien artean –eta beste asko da oraindino alkarrizketatu bakoa- Mikel Zarateren biografia beroa lortu da.
Nekea be igarri dogu eta lana, lekukoa topau, eguna eta ordua ipini, magnetofoian grabau ...
Konsumo Legea eta hizkuntza eskubideak
2004-01-15 00:00 Euskerea berbagai
Testuinguru horretan, administrazinoek (Jaurlaritza, aldundiak, udalak, mankomunidadeak...) eta beroneen barruko enpresek autortutako hizkuntza eskubideen jagole ez eze, praktikara eroateko orduan, garrantzi handiko papera jokatu leikie, besteak beste, lehen bezeroa, askotariko zerbitzuen eta produktuen konsumitzailea eta emoilea administrazinoak diralako, beraz, horra hor segidu beharreko lehenengo arrastoa. Baina, hori garrantzitsua izanda be ez da nahikoa. Izan be, eremu pribatuan eragin gura bada, besteak beste, udalakaz lankidetzan, hizkuntza paisajea elebiduntzeko edo euskera hutsez jarteko laguntza deialdiak, beharginak euskalduntzeko edo alfabetatzeko egitasmoak indartzea, merkataritza ...
Kontseilua, akordio soziopolitiko barri bat lortu guran
2003-12-31 00:00 Euskerea berbagaiEuskerea, jokabidez, pentsakeraz eta jatorriz askotariko herritarren sostengua, esku hartzea eta babesa arian-arian landu barik, asmo onenez egindako dekretu eta egitasmoen bidez bada be, ezin daiteke berreskuratu. Aldi berean, zuzenean edo zeharka alderdien pean dagoan, alderdikeriaz jokatzen dauan mobimentu zibilak be askotariko personak ezin ditu batu, eta ondorioz, hizkuntza bizibarritzeko era askotako erabagiak hartu daitezan eta eremu guztietan eragiteko ahalmena nahikoa makal edota indar barik suertatzen da. Kontua ez da eraso baten aurrean —dei egilea norgura dala— kalera urtetea, ezpada ...
Euskera-erdaren arteko diglosia eregiten
2003-12-15 00:00 Euskerea berbagaiBeraz, Fishmanek proposautako oreka puntu hori bilatzea –egun– ez da erreza. Batzuek hizkuntza eta kultura aniztasuna eregi gura daben ustezko Estadu bakar, bateratu eta handiaren interesen kontrakoa dala estimetan dabenean, are gitxiago. Baina, euskaltzaleok egun egiten dihardugunaz be gogoeta egin beharko geunke. Izan be, zein dira euskerea belaunez belaun iraun ahal izateko, ziurtatu –ezinbestean– beharreko funtzinoak, eta horren arabera, lehentasunak? Izan be, hausnarketa horren ondorioz, daukaguzan askotariko baliabideak be lehentasun horreen zerbitzura jarri beharko geunkez. Baina, hausnarketea harago doa: munduan ...
Ondorioak eta jarraibideak
2003-12-01 00:00 Euskerea berbagaiKontuak kontu, azpiegiturek, hiztunek, hizkuntzea erabili ahal izateko, geroz eta zabalagoak diran erabilera eremuak behar dabez. Erabilteko aukerarik ezean, dakizun hizkuntza gaitasunean atzera ez besterik egiteko txartelen jaube izango zarelako. Beraz, egun zein hurreko etorkizuneko hizkuntza politikeak euskal hiztunei albait aukera gehien zabaltzen ez eze, euskerea belaunaldi batetik bestera igaro ahal izateko, funtsezkoak diran erabilera eremuak indartzen be berebiziko ahalegina egin beharko dau.
Eta euskalgintzeak? Bada, besteak beste, euskerearen ez alde ez kontra eta kontra azaltzen diranen kopuruak kontuan, herritarrak ...
Hamar urtean, 111.000 elebidun baino gehiago EAEn (IV)
2003-11-15 00:00 Euskerea berbagai
Egoerea kontuan, familia bidezko hizkuntza-transmisinoaren, eskolearen eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez euskerearentzat ahal dan hiztun gehien irabazteko pausuak emoten segidu behar da. Era horretara, ez bestela, densidade nahikoa irabazi, euskerearen erabileran eragin eta indarbarritzeko pauso erabagiorrak egingo doguzalako; baina hori be ez da nahikoa. Eskolan edo euskaltegietan euskerea eta euskeraz ikasi daben milaka euskal hiztunen hizkuntza-gaitasuna sendotzen segitzea be garrantzi handikoa da, hatarako, euskeraz bizi ahal izateko aukerak ugaltzea eta eremu publikoan zein pribatuan euskerearen presentzia indartzea erabagiorrak suertauko dira.
Hurrengoa ...
Nafarroan, geldiro, baina, euskereak aurrera!
2003-11-01 00:00 Euskerea berbagaiGauzak holan, Nafarroan, oso apal, baina, hamar urte barru eta nafar agintarien kontrako jarrerea tartean dala, goranzko jokerea erakusten dau euskereak. Halan da be, bere iraupena eta garapena ziurtatzeko asko falta da oraindino, besteak beste, eremu batean edo bestean bizitzeagaitik nafarrek hizkuntza eskubide ezbardinak eukitea ahalbidetzen dauen eremuen araberako politikea gainditzea ez eze, lurralde osoan ofizialkidetasuna lortzea; Europan indarrean diran itunak betez –guztiak Espainiak, alderdi popularraren gobernuak be berretsita– eta bete beharreko orientabideak jarraituz, ahulenaren aldeko hizkuntza politikea antolatzea, euskereari ...
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
»» San Mamesen be 'Lehenengo berbea ...