Diru-laguntzinoa euskerazko ikas-materialarentzat
2006-06-06 02:00 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzeak 811.703 euro emongo ditu ikus-entzunezko eta euskarri informatikoko euskerazko ikas-materialetarako.
Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilereak bi agindu onartu ditu. Agindu horreen bitartez euskeraz eginiko hainbat ikas-material preparetako diru-laguntzetarako deialdia egiten da eta, danetara, 811.703 euro emongo ditu.
Lehenengo aginduaren bitartez, euskeraz eginiko ikus-entzunezko ikas-materialak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da; diru-laguntzino horreen zenbatekoa 306.153 eurokoa da. Helburua material egokia ikasleen eta irakasleen eskura egotea da, euskerazko irakaskuntza karuagoa ez izateko euskeraz eginiko ikas-materiala dala eta.
Bigarren aginduaren bitartez, euskeraz eginiko hezkuntza-softwareak preparetako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, 505.550 eurogaz. Aurrez aitatutako aginduen helburu bera dauka honek be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!