Behatokiak hizkuntz eskubideen egoerearen barri emon deutso Arartekoari

Bizkaie! 2006-05-17 02:00   Euskerea berbagai

Behatokia Iñigo Lamarca Arartekoagaz batzartu da hizkuntz eskubideei buruzko urteko txostenaren ondorioak azaltzeko. Aurreko astean, Nafarroako Arartekoagaz izan ziran legez, oraingoan EAEko egoerearen barri emon dau Behatokiak.

Behatokia Iñigo Lamarca Arartekoagaz batzartu da hizkuntz eskubideei buruzko urteko txostenaren ondorioak azaltzeko. Aurreko astean, Nafarroako Arartekoagaz izan ziran legez, oraingoan EAEko egoerearen barri emon dau Behatokiak. Horretarako, Euskararen Telefonoan herritarrek egiten dituen kexen isla dan urteko txostenaren ondorioak azaldu ditue.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Paul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak batzen dituan esaldiaren zergaitiak azaldu deutsoz Arartekoari. 'Euskera erabili gura izatea karua dala, baina hizkuntza-eskubideak urratzea merkea dala egiaztatzen daben hainbat eta hainbat kasu helarazo deutsaguz' , esan dau Behatokiaren zuzendariak.

2005 urteko txostena aurkezteaz ganera, azken asteotan kaleratutako epaien inguruko eretxia be agertu deutso Bilbaok, euskeraz deklarau gura izateagaitik kartzela zigorra ezarri eutsen Asier Basaberen kasua nabarmenduz.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kexei jagokenez, Bilbaok 2005. urtean jasotako kexen arrazoia zein izan dan azaldu eta lurralde horreetako erakunde autonomoen eskuduntzea diran bi eremu azpimarratu ditu: osasungintzea eta herrizaingoa. 'Urteko txosteneko ondorioetan ohiko baltzuneak urterik urte are ilunagoak' dirala nabarmendu dau, eta, horren aurrean, neurri eraginkorrak hartzeko ordua dala. 'Ezin egon gaitekez urteak joan eta urteak etorri egoerearen argazki beretsua azaltzen' , gaineratu dau Bilbaok.

Horrezaz ganera, 2005ean euskerea erabili nahi izateagaitik alboko kalte-ondorioak sufridu dituen herritarren kasuak azaldu deutsoz Behatokiak Arartekoari. 'Zoritxarrez, euskaldunok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dogu, eta askotan jasoten dogun zerbitzua ez da gaztelaniaz eskatzen dabenena bezain egokia', ohartarazo dau. Esangura horretan, hizkuntzagaitiko bereizkeria egon badagoala frogatzen daben kasuak helarazo deutsoz Behatokiko zuzendariak.

Bestalde, justizia arloagaz lotutako espediente bategaz egindako jarraipen lana be azaldu deutso Behatokiko zuzendariak Iñigo Lamarcari, herritarrek izaten daben babes faltea agirian jarteko.

Bilbaok bi erakundeen arteko osogarritasuna be izan dau hizpide, eta, aurrera begira, alkarlanari ekin behar jakola uste dau Behatokiak. 'Eskubideen defentsan lan egiten daben erakundeek ezinbestekoa dabe osogarri bihurtzea eskubideen bermea erreala izan daiten', esan dau. Horren harira, Behatokiak jasoten dituan kexen barri sarriago emongo deutsola jakinarazo deutso Lamarcari, 'konponbidea ahalik eta arinen topau ahal izateko' .

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu